Gaztelugatxe eta Gernikako ibilbidea

 
CASA JUNTASCASA JUNTAS CON GRUPOREPRODUCCIÓN GERNIKA PICASSO

Prezioa

95

Erosi

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Erreserbatu lasaitasun osoz

Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.

Gaztelugatxe eta Gernikako ibilbidea Donostiatik

Ezagutu ezazu Bizkaiako zatirik politena egun bateko txangoan Donostiatik hasita. Maitemin zaitez X. mendeko Gaztelugatxeko San Juan Ermita xarmangarriaz eta igo bere 241 eskailerak gailurreraino iristeko eta bere bista zoragarriez gozatzeko. Game of Thrones-en zazpigarren denboraldia hemen filmatu zen, beraz, ezagutu Dragonstone!

Indarrak berreskuratzeko geldialdi labur baten ostean, Euskal historiaren zati garrantsitsuenetako bat ezagutu ezazu Gernikan. Bidean zehar geldialdia egingo dugu Picassoren margolanaren muralean.

Ibilbidea gida elebidunak (ingelesa eta gaztelania) egingo du, beraz, gure gidek bi hizkuntzak aldi berean hitz egingo dituzte

Ibilbidea

  • 09:00etan irteera Donostiatik
  • 10:30etan Gaztelugatxeko San Juanera iritsi eta 2 orduz ermita bisita.
  • 13:30 Gernikara iritsi eta atseden laburra indarrak berreskuratzeko
  • 14:00 Gernikara bisita gidatua
  • 16:30 Donostiara iristea

Informazio praktikoa

IRTEERAK Astelehenetan eta larunbatetan, 9:00tan
IRAUPENA 7 ordu eta 30 minutu
HIZKUNTZA Ingelesa eta gaztelera (Elebiduna)
TOPAGUNEA Donostiako bus Geltokia. Federico García Lorca, 1
PERTSONA KOPURUA GEHIENEZ 30 pax
EZ BARNE Bazkaria
PREZIOA

Heldua: 95€
Gaztea (12-17 urte):50€*
Haurrak (0-11 urte):20€*
*Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta

OHARRAK Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera
Oinez egiteko oinetako erosoak eramatea gomendatzen da
Euria izanez gero aterkia eramatea gomendatzen da

 

Irteerak

 

  • Gaztelania/Ingelesa

  • 9:00h
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

X