Euskal kostaldea tourra: Zumaia, Getaria eta Zarautz

Jarduera hau baloratu
 
zarautzflyschflyschzarautzko hondartzazarautzko hondartzagetariagetariako txakolinagetariako txakolinagetariako pintxoakgetariako elizagetariako dendak

Prezioa

65

Erosi

Zumaian, Donostiatik 30 km-ra, dago Flyscharen Geoparkea. Mundu osoan parekorik ez duen egitura geologikoa da eta zientzialariak zein zinema arloko estudio nagusiak erakarri izan ditu. Besteak beste, adibidez, han filmatu dituzte ekoizpen-lan hauek: “Juego de Tronos” edo “8 apellidos vascos”. San Telmo baseliza (arrantzaleen patroia) bisitatuko dugu itsaslabarren bista ikusgarriekin gozatzeko.

Euskal Herriko kostaldeko errepide ederrenetariko batetik Getaria Erdi Aroko herri ederrera iritsiko gara (5 km-ra). Parrilan erretako arrainak, txakolina bertako ardo txuri entzutetsua, arratoi forma duen penintsula eta hango herritar ospetsuak azpimarratu behar dira: Juan Sebastián Elcano eta Cristóbal Balenciaga jostuna.

Azkenik, Zarautzera iritsiko gara. Han nabarmendu beharrekoak dira hauek: inguruko baserrietako produktuak saltzen dituzten merkatua, alde zahar historikoa eta bertako olatu ezagunekin gozatzen duten surflariez betetako eta Kantauri itsasoko hondartza luzeenetako bat dituen malekoi entzutetsua.

Informazio praktikoa

BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK Zumaia, Getaria eta Zarautz.
HIZKUNTZA Euskara, gaztelania eta ingelesa.
IRTEERAK Asteartetan, 08:45ean.
IRAUPENA 4-5 ordu.
PREZIOAN BARNE Garraioa eta kafe bat.
PREZIOZ KANPO Bazkaria.
TOPAGUNEA Frantzia pasealekua, 12; Terminus hotelaren parean Donostia.
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ 8 pertsona.
PREZIOA 65€ (BEZa barne), Haurrak (0-10 urte) 20€
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
{jcomments on}

Jarduera hau baloratu

 
X