Horma-irudien ibilbidea

Donostiako erdialdea, Loiolako eta Martuteneko hiri-artearen gida bat

Gaur egun, hiriko ondare artistikoaren parte diren 12 obrak osatzen dute gure ibilbidea.

 

Urumea ibaiaren ibilbideari jarraituz, ingurune lasaiko paisaia atseginen artean, horma-irudien gure ibilbidea aurkituko dugu.

Plan ezin hobea bizikletaz edo oinez egiteko eta gaur egungo street art edo hiri-artearen tokiko artista eta pertsonarik ospetsuenen horma-irudien aukeraketarik onena ezagutzeko.

Ezagutu horma-irudi eta artista bakoitzaren historia, eta gozatu ibilbideaz eta tokiko kulturaz, Donostia eta Loiola eta Martutene auzoen artean sakabanatutako aire zabaleko museo honen bitartez.

Lan-prozesua. Sortwo.Lan-prozesua. Sortwo. Donostia Apain proiektuko argazkia (2022)

Historia apur bat

Ibilbide honetako lehen horma-irudiak Donostia - San Sebastián 2016 Fundazioak eta Loiolako Kultur Etxeak elkarrekin egindako proiektu batean gauzatu ziren 2016an, Donostia Kultura Hiriburu izatearen esparruan, besteak beste Eva Mena, Reskate, Stephen Webb eta Marcos Navarro artisten esku-hartze artistikoen bidez.

Hainbat urte geroago, 2022an, horma-irudien proiektu berari ekin zioten Donostiako Udaleko kultura sailaren Donosti Apain ekimenaren bidez. Hala, Arteuparte Galleryrekin lankidetzan, horma-irudi berriak sortu zituzten, tokian-tokian erreferenteak diren zenbait artistaren lanekin (Udane Juaristi, Ione Larrañaga, Pablo Astrain, Jokin Sortwo, Maialen Arozena eta Stephen Webb, besteak beste), eta nazioarteko artista garrantzitsu batzuek ere parte hartu zuten, esaterako, Marina Capdevilak eta Lidia Caok.

Lan-prozesua. Marina Capdevila.Lan-prozesua. Marina Capdevila. Donostia Apain proiektuko argazkia (2022)

Distantzia

Icono distancia 4,5Km

Geldialdiak

Icono localización 12

Denbora

Icono tiempo andando 1h 30min

 

 

  • Udane Juaristi artistaren Gladys horma-irudia
  • Udane Juaristi artistaren Gladys horma-irudia bertikalean

1. Udane Juaristi. Gladys (2022)

Udane Juaristi (1985). Azkoitiko margolari eta muralgile hau, gipuzkoar artista gisa, gaur egungo panoramako aipagarrienetako bat da. Bere ibilbidean, banakako eta taldeko erakusketak egin ditu tokiko, Estatuko eta nazioarteko hainbat galeriatan, sari asko jaso ditu eta nazioarteko zenbait azokatan hartu du parte, esaterako, Justmad ferian.

Azkoitiar artistaren esku-hartzeak Cristina Enea parkeko ekosisteman bizi diren zenbait elementu natural ditu inspirazio-iturri.

Udanek parkeko eta ibaiko fauna eta flora hartu zituen oinarri, obra hori Kristina Enearen eta Urumearen artean baitago kokatuta. Gainera, oso agerian ez bada ere, artistak bere burua irudikatzen du, ekosistema horren parte dela iradokiz, inguratzen duen naturarekin batera gune horretan egongo den horma-irudi horren bidez.

Rutas top

1
Gladys horma-irudia

1 Udane Juaristi

  • Reskate taldearen horma-irudia: María López & Javier de Riba

2. Reskate: María López & Javier de Riba. Bakoitza bere garaian

Reskate taldea Minuskulak (María López - Donostia, 1980) eta Javier de Ribak (Bartzelona, 1985) osatzen dute. Muralgile bikote honek ibilbide luzea du, eta beren lana Europako hainbat hiritako hormetan irudikatu dute.

Bakoitza bere garaian obrak gogoeta egiten du landa-eremuko bizitzari eta uztei buruz, berori egin den eremuarekin lotuta, eta, nolabait, lurra beren eskuekin lantzen dutenen garrantziaz ere hitz egiten du.

Rutas top

2
Bakoitza bere garaian

2 María López & Javier de Riba

  • Ione Larrañaga artistaren murala

3. Ione Larrañaga. Izenik gabeko horma-irudia (2022)

Euskal Herrira itzuli zenetik, bere jaioterrira, freelance modura ilustratzaile-lanetan eta horma-irudiak egiten aritu da; hala, ilustrazio editorialarekin, publizitatearekin eta kartelen diseinuarekin lotutako proiektuak eta beste enkargu batzuk egin ditu. Bere interesak esparru artistikotik harago doaz, aktibismoa eta agroekologia ere jorratzen baititu, besteak beste.

Urumea ibaiaren parean, Ionek auzoaren bizitza irudikatu nahi du ibaiaren ertzetan, familia-jolas bat balitz bezala, zeinetan paperezko itsasontziek familien eta ibaiaren arteko harreman hori irudikatzen baitute, toki atsegin eta aberasgarria den aldetik.

Rutas top

3
Ione Larrañaga artistaren murala

3 Ione Larrañaga

  • Eva Mena artistaren Garbitzaileak horma-irudia

4. Eva Mena. Garbitzaileak (2016)

Artista honen horma-irudiak hainbat herrialdetan aurki daitezke: Maron, Brasilen, Palestinan, Frantzian, Egipton, Erresuma Batuan eta Norvegian, besteak beste.

Garbitzaileek Urumea ibaiaren inguruko iraganeko bizimodu bat irudikatzen dute.

Rutas top

4
Garbitzaileak

4 Eva Mena

  • Udane Juaristi artistaren Oinetakoak horma-irudia
  • Udane Juaristi artistaren Oinetakoak horma-irudia

5. Udane Juaristi. Oinetakoak (2022)

Udane Juaristi (1985). Azkoitiko margolari eta muralgile hau, gipuzkoar artista gisa, gaur egungo panoramako aipagarrienetako bat da. Bere ibilbidean, banakako eta taldeko erakusketak egin ditu tokiko, Estatuko eta nazioarteko hainbat galeriatan, sari asko jaso ditu eta nazioarteko zenbait azokatan hartu du parte, esaterako, Justmad ferian.

Rutas top

5
Oinetakoak

5 Udane Juaristi

  • Stephen Webb artistaren horma-irudiaArgazkia: @stephenwebb

6. Stephen Webb. Izenik gabeko horma-irudia (2017)

Erresuma Batuan jaiotako artista polifazetikoa da eta urte asko daramatza Donostian bizitzen. Horma-irudi hau 2017ko Olatu Talka jaialdiaren testuinguruan margotu zuen.

Rutas top

6
Stephen Webb

6 Stephen Webb

  • Marcos Navarro artistaren horma-irudiaArgazkia: @iturriza

7. Marcos Navarro. Izenik gabeko horma-irudia (2017)

Marcos Navarro Bartzelonako ilustratzaile eta muralgile bat da, eta ibilbide luzea du ilustrazioaren eta publizitatearen munduan. Haren bezeroak dira, besteak beste, Spotify eta Basqueland, tokiko artisau garagardoaren marka. Obra hau 2017ko Olatu Talka jaialdiaren esparruan margotu zuen.

Rutas top

7
Marcos Navarro

7 Marcos Navarro

  • Lidia Cao artistaren Mari horma-irudia
  • Lidia Cao artistaren Mari horma-irudia

8. Lidia Cao. Mari (2022)

Lidia Cao muralgile eta artista gaztea da, eta ibilbide prestigiotsua du nazioartean, bost kontinenteetan margotu baititu horma-irudiak.

Galiziar artistak paralelismo bat egiten du Galiziako mitologiaren eta gure istorio mitologikoen artean, Mari pertsonaiaren bidez. Lidia Caok sarritan erretratatzen ditu Galiziako landa-inguruneko iruditeriako emakumeak eta, hala, berriz erretratatzen du emakume horien itxura «gaztea» duen emakume bat, Mariren jatorriko ibaiaren aurrean.

Mitologia eta irudi mitologikoa dira Lidia Caoren horma-irudien protagonistak, nagusitzen den paisaia ibaia den ingurune batean.

Rutas top

8
Mari

8 Lidia Cao

  • Maialen Arocena artistaren Jolasak horma-irudia

9. Maialen Arocena. Jolasak (2022)

Gipuzkoar ilustratzaile gazte honek haurren ilustrazioak, tailerrak eta esku-hartze artistikoak egiten ditu.

Jolasak Martuteneko institutuan sortutako horma-irudi koloretsu bat da, eta ikastetxearen bizitza eta fantasia irudikatzen ditu.

Rutas top

9
Jolasak

9 Maialen Arocena

  • Horma-irudia Stephen Webb artistaren koloretako kutxa
  • Stephen Webb artistaren koloretako kutxa horma-irudiaren xehetasuna

10. Stephen Webb. Koloretako kutxa (2022)

Gipuzkoar odola duen britainiar artista hau diziplina anitzeko sortzailea da, eta haren lan artistikoak ikerketa eta bitarteko desberdinen gaineko sorkuntza ditu oinarri.

Koloretako kutxa koloretako jolas bat da, utzitako konpainia elektriko baten adreiluzko kutxa baten berreraikuntza estetiko eta bisual batean, hiri-altzari zaharkituak auzoko paisaian integratzearen adibide gisa.

Rutas top

10
Koloretako kutxa

10 Stephen Webb

  • Gazteak horma-irudia Pablo Astrain & Jokin Sortwo artistak sortua
  • Lan-prozesua. Sortwo. Donostia Apain proiektuko argazkia (2022)Lan-prozesua. Sortwo. Donostia Apain proiektuko argazkia (2022)

11. Pablo Astrain & Jokin Sortwo. Gazteak (2022)

Pablo Astrain eta Jokin Sortwo artista piktoriko ospetsuak dira, eta ibilbide handia dute nazioartean horma-irudiak egiten: Australian, Afrikan, Sarajevon, Bartzelonan...

Oraingo honetan, elkarrekin egin dute lan fatxada beraren gainean, bi esku-hartzeak bateratuz.

Rutas top

11
Gazteak

11 Pablo Astrain & Jokin Sortwo

  • Marina Capdevila artistaren Amonak horma-irudia
  • Lan-prozesua. Marina Capdevila. Donostia Apain proiektuko argazkia (2022)Lan-prozesua. Marina Capdevila. Donostia Apain proiektuko argazkia (2022)

12. Marina Capdevila. Amonak (2022)

Bartzelonako artista honek garrantzi izugarria du nazioartean, eta mundu-mailako street art delakoan eragin handiena duen sortzaileetako bat da. Hain zuzen, Nike etxeak Rio de Janeiron duen hormetako batean hartu du parte.

Amonek rol garrantzitsua dute neska-mutilen heziketan, kultur etxe honetara ekarri eta hemendik eramaten dituztenak baitira.

Rutas top

12
Amonak

12 Marina Capdevila

X