Oparitarako ideiak eta tokiko esentzia duten produktuak
Zer eraman dezakezu Donostiatik?
Donostian diseinua, historia, zaporea eta sormena aurkituko dituzu. Oroigarri berezi bat, nortasuna duen detaile bat edo benetako opari bat nahi baduzu, hona hemen gustu guztietarako zenbait proposamen.
Ezagutu gure aukeraketa...
Produktuok % 100 bertakoak dira, Donostian diseinatuak eta sortuak, eta benetako estilo eta nortasun donostiarra dute.
BOX poltsa
Larrukigintzaren munduko kalitatearen, diseinuaren eta tradizioaren sinboloa. Pieza bakoitza hiriko motibo eta ikonoetan inspiratuta dago.
Donosti Bay
Hiriko bitxi-denda famatuenetako batek Kontxako badia irudikatu du lepoko eta eskumuturreko banatan.
Hiri-estiloko gabardina jasangarria
Estilo garbi, praktiko eta denboragabea duten jantzi funtzionalak. Loreak Mendian, Donostian jaiotako hiri-jantziak.
“New Basque Style” jantziak
Gaur-gaurko jantzi funtzional eta erosoak, emakumeen gorpuzkera modu naturalean nabarmentzen dutenak. Euskal paisaian inspiratutako diseinu berezia.
Euskal txapela
Artilezko txapela, kultura- eta identitate-sinboloa, nekazari eta arrantzaleen ondarea, orain kutsu garaikidearekin.
Pukaseko surfeko ohola
Pukas Donostian sortu zen, eta Europako surf markarik ezagunenetako bat da gaur egun. Oholak, bainujantziak eta Donostiako surf-estiloa duen arropa, guztia kalitate bikainekoa.
Euskal artisautza
Irudiak, txotxongiloak, ehunak eta etxeko dekorazioa, Donostiako sinboloekin. Euskal artisautzarik hoberena Albokan dago.
Babarrunak, gazta, antxoak eta sagardoa
Euskal Herriko produktu gastronomiko tipikoak, jatorri-deituradunak, eramateko prest.

Azken gomendioa
Bisitatu lasai, presarik gabe, eta hitz egin erakusmahaiaren atzeko pertsonarekin. Donostiaz gozatzeko beste modu bat da bost zentzumenekin erostea.