San Telmo Museoa

San Telmo Museoak San Telmo Museoa Euskal Gizarte eta Herritarren Museo izaerari erantzuten dio. Erakusketa honek gizabanakoak gizartean izan duen bilakaera du ardatz, piezen aukeraketa bat eta ikus-entzunezko baliabideak eta baliabide interaktiboak bateratzen ditu, elkarren artean osagarri direnak euskal gizartearen bilakaeraren inguruan diskurtso bat osatzeko, bere jatorritik, gaur egunera arte.

Gehienbat museoko bildumetan oinarrituz, bere ondare garrantzitsuena osatzen dutenak, baina baita beste museo eta erakundeen objektu, pieza eta irudiekin ere, erakusketak, sail desberdinetan antolatua, diziplina anitzeko begirada eskaintzen du, museoa bisitatzen duen pertsona bakoitzak euskal gizartearen inguruko bere ikuspegi propioa, oinarriduna eta kritikoa, eraiki ahal izateko gakoak eskaini nahi direlarik.

Museoaren aro berri honetan, erakusketa iraunkorreko aretoak komentuko eraikinean aurkitzen dira gehienbat, nahiz eta industrializazioari buruz hitz egitean, eraikin berrira igarotzen den, aldi baterako erakusketen gainean kokaturik dagoen areto argia hartuz. Nabarmendu daiteke, areto honetako pieza ugari azken urteetako eskuraketak direla, urte horietako oroimena bildu eta erakusteko ondare berrien bilaketa lana egin delarik, enpresa, denda eta partikularrei esker.

Guztira, erakusketa iraunkorrak 2.100 metro koadro hartzen ditu eta lehen bisitatu ezin ziren hainbat espazio irabazi dira, besteak beste koroa. Erakusketa iraunkorrean aurkezten diren piezei dagokienean, San Telmok museo eta erakunde ugariri bere ekarpena eskertu nahi die euren fondoak utzi dizkigutelako.

1 - Komenturik Museora

Ikus-entzunezko honetan, San Telmoren bilakaeraren historia ikus dezakegu, bere sorreratik hasi, XVI. mendean, Idiakez familiaren eskutik, XIX. mendean zehar militarren kuartel gisako erabilerara eta 1932. urtetik aurrera, San Telmo Museoaren egoitza modura berreskuratu arte.

Historia eta erronka

Museora bisita elizan hasten da, monumentu-gune bat, non ikus-entzunezko ikuskizun batek eraikinaren bilakaera historikoa hiriarekin erlazionatuz azaltzen duen, baita bertan aurki daitezken elementu bereziak ere: XVI. mendeko hormako margolanak, sortzaileen kripta, aitorlekuak , Hori guztia "Komentutik museora" izenburua duen ikus-entzunezko batekin ilustratua, gaur egungo euskal gizarteak aurre egin behar dien erronka desberdinen aurkezpenari bide emanaz. Gai hauen aurkezpenak gizabanakoak bere inguruko munduan esku hartzeko eta horrela, bere etorkizunaren eraikuntzan parte hartzeko duen gaitasuna azpimarratzeko helburua du, hausnarketa eta eztabaida sustatzen duen mahai interaktibo baten bidez.

2 - Espiritualsun zeinuak

Euskal herritarrek heriotzaren inguruko errituei eta arbasoen gurtzari eutsi diete mendeetan zehar. Kanposantu eta bideetako hilarriak eta eliza batzuetako argizaiolak gaur egunera arte iritsi dira. San Telmo Museoak bilduma aberats eta ugaria gordetzen du, kultura tradizio honen lekuko.

San Telmoko hilarrien bilduma hoberenetako eta osatuenetako bat da, bere kopuru eta ugaritasunagatik. Astroen sinbologia, hain ugaria, kristautasuna baino lehenagokoa da eta ez da berarekin desagertzen. Irudi geometrikoak, sinbolo jentilak eta kristauak interpretazio errazagoko elementuekin bateratzen dira. Adibidez, hilarri batzuetan, harriak hartu duen itxura gizatiarrak, edo familiako ezkutuak, hildakoarengana eta bere jatorriarengana bidaltzen gaituzte. 'Bideetako hilarriek' heriotza bortitz bat gertatutako lekua adierazten zuten. Hainbat pieza berezi ere bertan dauzkagu, hala nola hilarri zaharrenak, erromatar garaikoak.

Aztarnak memorian

Beste kultura batzuekin topaketa, ingurunera egokitzea, mugak hain gaur-gaurkoak diruditen erronkak gure arbasoen egunerokotasunaren parte izan ziren. Gune honetan Euskal Herriaren eraketa eta garapenean giltzarri izan diren une eta gertaera garrantzitsuen inguruko hausnarketa bat aurkeztu nahi da, historiaurretik XVIII. mendera, eta bere bilakaeran aztarna utzi dutenak.

Jatorriak - Lehenengo finkatze paleolitikoetatik, duela 150.000 urte, gizakiak bizitza eta heriotzaren guneak partekatzen ditu. Ingurunera egokitzen da eta eboluzionatzen du: kobazuloetan bizi da eta kanpoaldean bizi da; bilketa eta ehizan oinarritutako ekonomia batetik, beste egitura antolatuago batera igarotzen da, non nekazaritzak duen garrantzi handiena; bere sentiberatasun espirituala arbasoak ohoratu eta lurperatuz adierazten du.

  • Bizitza eta heriotzaren lehenengo guneak - Lurraldean luzaroan iraun duten aztarnategi eta monumentu megalitikoek gizakiaren presentziaren lekukotasuna ematen dute duela 150.000 urte baino gehiago. Praileaitzeko lepokoa pieza adierazgarrienetako bat da, historiaurreko gizakiak zituen sinesmen aberatsak islatzen dituena.
  • Erromatarrekin topaketak - I. K.o. mendean lurraldean bizi diren euskal tribu ezberdinak, beraienaren oso ezaugarri desberdinak dituen kultura batekin harremanetan jartzen dira: zibilizazio erromatarra.

Babes bila - Erdi Aroko gizarteak otoitz, lan eta gerra egiten dutenei babesa ematen die. Aldi nahaspilatsu, kaotiko eta neurrigabea da, non ordena lurretik haratago aurkitzeko itxaropena dagoen, Jainkoa bizitzari zentzua emateko jatorri bakarrean bilakatuz. Jauntxo feudalek euskal gizartearen egunerokotasuna kudeatu eta antolatzen dute. Gizartea ulertzeko bi moduen artean borroka bat sortzen da, guda eta herribilduen sorrera dakarrena, eta beranduago, lurralde historikoen antolaketa

  • Leinu eta herribilduak - Esklabo eta agindupekoak, ahaidetasun loturak eta dependentzia pertsonalak, gatazka iraunkorrak eta babesaren bilaketa obsesiboak zeinu dituen paisaia baten aurrean gaude.
  • Burdingintza - Euskal Herriko iparraldeko burdinaren ugaritasuna, paisaia oihantsua eta klima euritsua lehenengo industriaurreko lantegien kokatze eta garapenerako aproposak ziren, hau da, burdinolentzako.
  • Artoaren iraultza - Lurraren gogortasunak eta klimak uzta hondatzen zuten maiz, Gaztelako garia inportatzera behartuz. Goseak kalte handiak sortzen zituen eta artoaren iritsierak, XVI. mendean, zolu hezera erraz egokitzen zelarik, egoera erabat aldatu zuen.

Mundu zabalera begira - XV. mende bukaeran, Euskal Herrian eragin handia izango duen mundura zabaltzea gertatuko da. Pertzepzio berri honek, merkatal, zientzia
eta aurkikuntza edota konkista interesekin batera, gizarteak itsasoa bestelako begiz ikustea dakar. Itsasoa ez da soilik arrantzarako lekua edo ingurune arriskutsua, aukeraz betetako eta neurri handi batean menderatu ahal den esparrua baizik.

  • Balearen atzetik - Erdi Aroan euskaldunek kostaldea behatzen zuten, balea noiz agertu zain. Merkatal bilakaerak eta garraiobideen berrikuntzak baleen atzetik joatea ahalbidetu zuen, distantzia handiak eginaz.
  • Bide berriak - Lurralde berrien aurkikuntza eta konkistak lehen etxera begira antolatuta zegoen produkzioa kolonien eskariari erantzuteko moldatzea ekarri zuen, Euskal Herriko ohiko lanbideak eta ekonomia eraldatuz.

Ausartu jakitera! - Kant-en "Ausartu jakitera!" esaldia lehen Erlijioa eta Sinismena zeuden lekuan Arrazoia eta Zientzia jarri dituen garaiaren adierazle da. Aro berriak, Inkisizioaren neurrigabekeriek adierazten zuten iluntasunaren aldean, aurreraketa eta zientziaren bilakaera dakartza.

  • Sorginkeria eta Inkisizioa - Europa osoan hedatutako tolerantzia ezaren eta erlijio gerren testuinguruan, sorginkeriagatik egindako prozesuak ezaugarri paganoak mantentzen dituzten gizarteetan eta emakumeen presentzia publikoa erlijio ofizialak emandakoa baino handiagoa dutenengan gertatzen dira nagusiki.
  • Jesusen lagundia - Loiolako Inazio Deun azpeitiarrak Jesusen Lagundia sortu zuen eliza katolikoarentzat oso nahasia zen garai batean. Hala ere, laster izan zituen jarraitzaile asko. Hezkuntza bitartez egindako ebanjelizazioa eta bestearenganako interesa giltzarri izan ziren bere arrakastan.
  • Ilustrazioa - Ilustrazioak, XVIII. mendean Frantzian sortutako mugimendu filosofiko eta kulturalak, arrazoian eta aurrerakuntzan sinisten zuena, garaiko gizartearekiko ikuspuntu kritikoa zuen. Fenomenoak laster gainditu zituen mugak.

Zenbait pieza
- Praileaitz-eko lepokoa
- Andrearriaga-ko hilarria
- Ganboatarren armarria
- San Inazio-ren gogo jardunaren liburua
- Burdin produktuak
- Laia bilduma
- Balearen koipea gordetzeko tina
- Joaquín Ferrer-en teleskopioa
- Galeoi maketa
- Burukoak
- Manuel de Larramendi-ren euskarazko lehen gramatika
- Soinekoa
- Diderot-en enziklopedia
- Boabdil-en ezpata
- Filipinetako armak

Ikus-entzunezkoak
- Arte parietala
- Gerra eta poesia
- Burdingintzak
- Apertura al exterior

Interaktiboak
- Itsas bideak: Euskal nabigatzaileek irekitako edo erabilitako sei bide aurkezten ditu.
- Hiribilduak eta leinuak: hiribilduak gaur eguneko lurralde historikoak bilakatu ziren.

3 - Modernitatearen hasiera

XIX eta XX. mendeak eraldaketa handiko garaiak izan ziren euskal gizartean, gaur egungo gizartea nola osatzen den ulertzeko gako. Trantsizio aldi bat da non baserri inguruko bizitzatik bizitzeko eredu industrializatu batera iragaten den. Gizarte, familia eta lan antolaketa modura hurbiltzen gara, jarduera ekonomikoetara, eguneroko
bizitzara, ideologia eta aldarrikapenetara, lau arreta guneren bitartez,: "Jendartean bizi", "Tradizioak bizirik dirau", "Industrializazioa, aldaketaren eragile" eta "Euskal Artearen 100 urte" eremuetan taldekaturik.

Tradizioak bizirik dirau - Baserria, etxe/familia/lurra unitate bezala ulerturik, XV. mendetik aurrera hedatzen da. Jatorri amerikarreko laboreak (artoa, babarruna,
patata ) ez zuten bere egitura sozial eta ekonomikoa aldatu. Aldaketa handienak garraioaren eta hirien handitzearekin jazotzen dira: XX. mendean, garia desagertu egiten da, eta sagardoa ia; barazkiak landatzen dira eta animaliak hazi (haragia eta esnea), merkaturako. Pinuek, papergintzako industria hornitzen zutenak, mendiak estali zituzten.

Gaur egun, nekazaritza eta abeltzaintzako jarduera mantentzen duten baserriak espezializatu eta mekanizatu egin dira, nahiz eta familia arloko ustiapenak izaten jarraitzen duten. Bestalde, baserri giroko eta hiriguneko bizimoduen arteko mugak, beti iragazkorrak, nahastuagoak daude.

  • Musika eta dantza - Euskal Herrian ohiturazko edozein festa edo ospakizun musika, dantza eta dantzaldiekin laguntzen da; askotan, gainera, jatorriz ospatzen ari denak baino garrantzi handiagoa hartzen dute alor hauek, bai erlijioari lotutakoa izan, edo gizarte arloari, nekazaritzan edo urteko zikloei. Edozein modutan, komunitate sentimentua indartzen dute eta nortasun zeinu bat osatzen dute. Batzuetan, Donostiako Danborradan bezala, milaka dira zuzenean parte hartzen dutenak.
  • Lana eta erronka - Julio Caro Baroja antropologoak euskal herri-kirolak "lanaren adierazpide" bezala definitu zituen. Lanbideek, indar asko, erresistentzia edo abilezia eskatzen zutenak, bereziki, lehiara bide ematen zuten. Lankideen arteko lehiatik, lehiaketa eta apostua sortzen zen: egur mozketa, harri altxaketa, idi-dema, traineru-estropada Gaur egun, apostuetan oinarritzen jarraitzen da, lehiaketa eta erakustaldia kirol moduan ere arautzen direlarik.
  • Baserria eta bere lanbideak - Euskal baserriak ustiategi txikiak ziren, non baliabide artisauekin euren ingurune hurbiletik produktu mota ezberdin ugari lortzen zituzten. Museoko bildumek produkturik oinarrizkoena ere lortzea zein zaila zen islatzen dute: ogia, sagardoa, ikatza, urdaia, maindireak, galtzerdiak, gazta Orain, lanean jarraitzen duten baserriak produktu bakar batean espezializatu dira eta lanbide asko mekanizatu egin dira edo, besterik gabe, desagertu. Artzaintza, ikazkintza eta arrantza bezalako lanbideak eta baserria bera barrutik ezagutzeko aukera ere eskaintzen da erakusketan.
  • Lihoa - Lihoaren lanketa emakumeen eskuetan egon da ia osotasunean. Berauek erein eta bildu egiten zuten, hari bihurtu arte maneiatzen zuten, eta batzuetan, eurek ehuntzen zuten. Ia umetatik, beraien arreoa osatzen joaten ziren, ezkonsari eta oinordetzetan harro egoteko arrazoi zena. Gehienetan, taldeka haritzen zuten, denetarik abestu eta kontatzen zen solasaldietan. Lihoari esker, moja, alargun eta ezkongabeek independentzia ekonomikoaz gozatzen zuten.

Industria, aldaketaren eragile - 1870. urtearen inguruan hasi zen euskal ekonomia eraldatzen eta gaur egun bizirik dirauen industrializazio-eredu baterako bidea egiten. Industrializazioak modernizatu egin zuen gizartea. Aldaketa handiak erakarri zituen, bada, gizartean ez ezik, baita kulturan, lan-arloan eta politikan ere; ez, ordea, krisialdi sakonak pairatu gabe. Horiek guztiek eragin handia izan zuten herritarren bizimoduan eta pentsaeran.

Eguneroko jendarte-harremanak ere nabarmen aldatu ziren biztanleriak gora egin zuenean. Izan ere, bilakabide demografikoa estu lotua dago industria-sektoreek, hirigintzahedapenak, kontsumo-ondasunek, gizarte-mugikortasunak, erdi-mailako klasearen agerpenak, masa-kulturak eta emakumeak eremu publikoan pixkanaka txertatzeko prozesuak eragindako bilakabide orokorarrekin.

  • Eskuz nahiz makinaz - XIX. mendean, artisautza-jarduera desagertu gabe, lehen fabrikak eta makinak agertu ziren. Burdinolen krisialdiaren ondorioz, burdinolak birmoldatu eta industriako produkzio-unitate bihurtzeko ahaleginak egin ziren. Pixkanaka, fabrika artisau- tailerrari nagusitu zitzaion eta eskuz egindako objektua ez zen bakarra, serie baten barruan produzitutako objektu arrunta baizik.
  • Lehen urratsak - 1841. urtean, Espainiako barne-aduanak desagertu eta kostaldera eraman izana oso mesedegarria izan zitzaion euskal industriari, bertako enpresaburuek Espainiako merkatuan sal baitzitzaketen beren produktuak.
  • Alderdi soziala - Industrializazioaren goreneko uneak hainbat aldaketa ekarri zituen gizartean. Klase kontzientzia, gizarte estamentu berri bat buru zuela, langileena, hain zuzen ere, sakon sartu zen gizarte gero eta aztoratuago batean. Sindikatuak sortu ziren eta grebak ugaritu egin ziren.
  • Industria paisaiak - XIX. mendeko industria-garapenak Euskal Herriko paisaia aldatu zuen. Bizkaian, meatzaritzak Trianoko mendiak eraldatu zituen, eta Bilboko itsasadarraren ardatzean industria siderometalurgikoa eta ontzigintza bildu ziren. Gipuzkoan, fabrikak haranetan finkatu ziren, ibaietatik gertu, beharrezkoa zuten energia aurkitu baitzuten bertan. Fabrika haiek tamaina ertaineko eta handiko produkzio-unitateetan espezializatu ziren.
  • Bigarren industrializazioa - 60ko hamarkadan, hainbat garapen-planek eta atzerriko laguntzek bultzatuta, hazkunde ekonomiko nabarmena izan zen Euskal Herrian. Halaber, immigrazioak eta jaiotza-tasak gora egin zutenez gero, hazkunde demografiko handia izan zen.
  • Krisialdia eta industria birmoldaketa - 1975. urtean, hazkunde ekonomikoa eta industriala amaituta, ordura arteko garapen-eredua zalantzan jarri zuen krisialdia hasi zen. Franco hil ondorengo ezegonkortasun politikoa, petrolioaren krisialdia eta kanpoko lehiakortasun handia izan ziren krisialdiaren bereizgarri.

Jendartean bizitzea - Antzinako Erregimenean ez bezala, iraultza liberalen ondorioz sortutako gizarte modernoan mendekoak hiritar bihurtu ziren, beren eskubide eta betebeharrekin, eta askatasun politikoak baliatzeko bermeak ezarri ziren.

Iraultza liberalek eta industria-iraultzak goitik behera aldatu zituzten gizartearen funtsak; gizarte-harremanak, eguneroko bizitza eta elkarbizitzarako guneak erabat eraldatu ziren. Handik aurrera, gizarte modernoa ezin da ulertu honako kontzeptu hauek kontuan hartu gabe: hiritartasuna, sufragioa, subiranotasuna, nazioa, norbanakoa, eskubideak, askatasunak, jabetza pribatua, gizarte-klaseak, kapitala, ideologiak, iritzi publikoa.

  • Kontrako jarrerak - Frantsesen aurkako Independentziaren Gerrak liberalismoaren hazia landatu zuen Espainian eta honen emaitza 1812. urteko Konstituzio iraultzailea izan zen. Ideia berriek, Antzinako Erregimena defendatzen zutenen ideia kontserbadoreekin talka egiten zuten.
  • Trena - Modernitatearen ikur bilakatu zen eta Euskal Herrian berebiziko garrantzia izan zuen. Berari esker, herrialdea txikiagoa egiten da, eskualdearen antolatze territoriala bultzatuz eta lantoki berrien kokapena ahalbidetuz.
  • Topaketa lekuak - Hiriak hazi egiten dira eta elkarbizitzarako leku berriak eta bizimodu berriak sortzen dira.
  • Ideologia aniztasuna - Lehen Errepublikaren porrotaren ostean, Errestaurazioak (1874-1923) Borbondarrak jarri zituen berriro agintean. Epe honetan ideia monarkikoak, sozialistaketa nazionalistak daude
  • Euskal kultura - Euskal aniztasuna gizartean eta kulturan ere azaltzen da. Gazteleraz lan egiten duten figura handiekin batera -Miguel de Unamuno edo Ramiro de Maeztu bezala- euskal hizkuntza eta literaturaren berpizkundea ematen da.
  • Eskubideen konkista - Primo de Riveraren kargu uztearen ondoren, 1930eko urtarrilean, Monarkiak irteerarik gabeko kale batean aurkitu zuen bere burua. Krisi hau monarkiaren aurkakoek aprobetxatu zuten eta Errepublika indarrean jartzeko saiatzeko helburuarekin batu.
  • Gerra Zibila - Espainian eman ez ziren bi faktore azaldu ziren Euskal Herrian Gerra Zibilean: autonomikoa eta erlijiosoa. Ideia politiko ezberdinak zituzten katolikoen arteko gatazka ere izan zen: tradizioaren aldekoak (karlistak) eta nazionalistak.
  • Isiltasun garaia: klandestinitatea eta erbeste - Gerra Zibilaren amaierak Francoren diktadura pertsonalistaren etorrera ekarri zuen, eta gizartearen desmobilizaioa eta homogeneitate politikoaren garaia, erregimenaren irautea ziurtatzeko.
  • Belaunaldi zaratatsua - 1959tik aurrera etapa teknokratiko eta desarrollista bat hasi zen, gerra osteko ekonomia autarkikoa atzean uzten zuena. Industrializazioak eta bilakaera ekonomikoak kanpoko langileak ekarri zituen, euskal gizartearen aniztasuna eta konplexutasuna areagotuz.
  • Trantsizioa eta demokrazia - Francoren heriotzak, 1975ean, trantsizio politikoaren prozesua ireki zuen, Euskal Herrian bere gailurra 1979an izan zuena, Gernikako Estatutuaren onarpenarekin. Honekin batera, mundu mailan ekonomia jasaten ari zen krisialdiak eta Espainiaren egoera politikoaren eraldaketak gizartean berebiziko konbultsioa eragin zuten.

Euskal Artearen 100 urte. - Areto hau euskal gizartearen XIX. mendetik XX. menderako igarotzea aurkezten duen erakusketa iraunkorraren barne doan atal moduan
antolatu da. Bertan, Euskal Herriko 100 urteko jarduera artistikoan zehar ibilbide bat gauzatzen da, Modernitatearen Hasieran Euskal Artearen Kronika moduan aurkeztuaz.

Horretarako, bildumako ehun lan inguru aukeratu dira, euskal artearen bilakaera antolamendu kronologiko baten bitartez islatuz, XIX. mende amaieran hasi eta XX. Mende amaiera arte, zehazki, laurogeiko hamarkada arte.

Alde batetik, bilduma honek, gure ingurunean bata bestearen jarraian izandako linea, estilo eta mugimendu artistikoak bereiztea ahalbidetzen du. Bestetik, testuinguratze sozial, politiko eta kulturalak euskal arteari berezko nortasuna ematen dioten eragin eta ekarpenak ulertzen laguntzen du.

Lehendik museoan erakusketan aurki zitezkeen egile eta lanei -Irureta, Amárica, Arteta, Ameztoy edo Irazu, esaterako-, eskuraketa eta gordailu berriak gehitu zaizkie orain, jarraian aurkezten direnak, horrela epealdi honetako hainbat tarte hobeto osatuz.

  • Modernitaterako trantsizioa - Erakusketa XIX. mende amaierako lan eta autoreekin hasten da, Euskal Pinturak egingo duen bidea nabarmentzen dutenak. Une hau azaltzeko gakoa diren lanen eskuraketen bidez sendotu ditugu urte hauek: José Echenagusia "Echena"eta Eduardo Zamacois.
  • Abangoardiaren finkatzea - Urte gutxi batzuk geroago, "herri kontzientzia" adierazteko erabiliko den modernitatearen bereganatzea nabaria da. Epe honi Quintín de Torreren lanaren eskuraketak erantzuten dio eta baita Julián Tellaecheren lan baten gordailuak ere.
  • Modernitatearen inguruko ideia eta eztabaidak - Gerra Zibilaren aurreko urteetan nabari da hoberen arte modernoaren ideia eta eztabaiden berrikuntza. Urte hauek, eskuraketei dagokienean, nahiko indartuak izan dira, Jenaro Urrutia, Joaquín Lucarini, Carlos Ribera eta Nicolas Lekuonaren lanekin zehazki.
  • 60ko hamarkada - 60ko hamarkada eta Euskal Eskolatik abiatutako berpizte plastikoa, eta zehatzago, Gaur taldearena adierazteko, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Remigio Mendiburu, José Antonio Sistiaga eta Rafael Ruiz Balerdiren lanen gordailuak jaso ditugu, baita Jose Luis Zumetaren lan bat eskuratu ere.
  • 70ko hamarkada - 70eko hamarkada aurreko belaunaldiko artistekin bizikide izandako Esther Ferrer-en lan baten eskuraketarekin indartu da. 1940 eta 1950 bitartean jaiotako artista hauek aurrekoekin batera lan egiten dute, baina helburu desberdinekin.
  • 80ko hamarkada - Azkenik, 80ko hamarkadako Euskal Eskultura Berriaren autoreen presentzia Txomin Badiola eta CVA taldearen lanen eskuraketarekin osatzen da, baita Angel Badosen bi lanen gordailuarekin ere. Harekin, ibilbide hau ixten dugu, gure erakusketa nazio mailan eragin handiena izan zuen euskal sorkuntzaren aldiarekin amaituz.

Zenbait Pieza

- Kutxak
- Txalaparta
- Trainera
- Harrijasotzailearen harria
- Kaikuak
- Lixiba egitekoa
- Otarrain nasa
- Uztarriak
- Lihoa lantzeko tresnak
- Alpargatak
- Damaskinatua
- Diru kaxa
- Meategiko
- Planchas
- Gipuzkoan egindako produktuak
- Seat 600
- 70eko pegatinak
- Mikel Laboaren kitarra
- Kapusaia
- Patricio Echeverría-ko makina

Ikus-entzunezkoak

Tradizioa bizirik dirau
- Musika
- Euskal dantza
- Herri kirola
- Nekazal munduko testigautzak
- Lihoa
- Baserria
Industria, aldaketaren eragilea
- Gipuzkoako paisaiak
- Langile mugimendua
- 50ko y 60ko gizartea
Jendartean bizitzea
- Kontrako jarrerak
- Errepublika
- Isiltasun garaia
- Belaunaldi zaratatsua
- Trantsizioa

Interaktiboak

- Euskara
- Berpizkunde kulturala

4 - Arte bilduma historikoa

Museoko bilduma historikoa erakusketako gainontzeko sailetatik modu independentean antolatu da. Berau erakusteko, proposamen historizista bat erabiltzen dugu azpimarratutako eta lehenetsitako izaera dibulgatzailea nabarmentzen duena eta Artearen Historiaren bilakaera aztertzea ahalbidetzen duena. Ehun bat lanen
aukeraketaren bidez, gure bildumetan irudikatutako artearen 500 urte baino gehiagotan zehar gauzatzen dugu ibilbidea, berari dagokion jatorriarekin bat eginik, XIX. mendean adierazpide trinko eta ugariena duena.

Aurkezten diren lanek, ia bere osotasunean, San Telmo Museoko bilduma osatu dute hasieratik, El Prado Museoko gordailatze asko kontutan harturik, gure bilduma osatu dutenak ia hasieratik. Aldi honetarako ere, El Prado Museoaren laguntza izan dugu berriro, bere bildumaren 10 gordailatze berri baititugu. Horietatik lau XVIII. mendeko atalean aurkeztuko dira, Andrés Ginés de Aguirre eta Charles Joseph Fliparten lanekin, eta gainontzeko seiak XIX. Mendeko eremuan aurkeztuko dira, Carlos de Haesen lanak baitira.

  • XV. mendea - XV. mendeko egile ezezaguneko hainbat margolanekin hasten da eta hauen bitartez, Europan garatzen ari zen Pintura Gotikoan murgiltzen gara.
  • XVI. mendea - XVI. mendeko lanen alorrean, Berpizkundera dugu sarbidea Tintoretto, Navarrete el Mudo, Bassano eta Pantoja de la Cruz bezalako artisten lanekin, El Grecoren lanen bitartez Manierismoaren korrontea aurkeztera iritsiz.
  • XVII. mendea - XVII. mendeko lanekin, Barrokoan murgiltzen gara. Aukeratutako obrak medio, beraren partaide izan ziren eskola desberdinetan estilo honek izan zuen trataera aurkezten dugu: Guido Reni, Luca Giordano, David Teniers, José Ribera, Valdés Leal, eta abarren lanak.
  • XVIII. mendea - XVIII. mendea eta Neoklasizismoa Andrés Ginés de Aguirre, Nicolás Largillière, Hubert Robert eta Charles Joseph Flipart-en lanetan irudikatua geratzen da, besteak beste.
  • XIX. mendea - XIX. mendea museoko bildumaren aldi adierazgarriena da. Erromantizismoa, Errealismoa eta Inpresionismoa aukeratutako autoreen lanetan daude presente, Carlos de Haes, Martín Rico, Mariano Fortuny edo Joaquín Sorolla nabarmenduz.

Prezioak.

Sarrera orokorra: 5,00 €. Programazioaren ezaugarrien arabera, aldi baterako erakusketek prezio berezia izan dezakete.

Sarrera murriztua: 3,00 €

  • Ikasleak, Gaztekutxa txartela edo ikasle-txartela dutenak. 65 urtetik gorakoak, adin hori egiaztatzen duen edozein dokumentu aurkeztuz (NAN, pasaportea).
  • 10 laguneko taldeak edo talde handiagoak.
  • San Telmo Museoaren Lagunak elkarteko kideak.

Sarrera doan:

  • San Telmo Museoko Bazkidea_DK txartela dutenak.
  • San Telmo Museoaren Bazkide Babeslea_DK txartela dutenak.
  • Gonbidapena_STM txartela dutenak.
  • Doakoa izango da bisitari guztientzat astean egun batean, urte osoan.
  • 18 urtetik beherakoak, adin hori egiaztatzen duen edozein dokumentu aurkeztuz (NAN, pasaportea, eskola-txartela edo antzeko dokumentua).
  • Langabezian dauden pertsonak, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak edo dagokion Autonomia Erkidegoko Enplegu Zerbitzu Publikoak jaulkitako ziurtagiria aurkeztuz, edota Europar Batasuneko estatu kideetako ziurtagiri baliokidea aurkeztuz.
  • ICOMeko (Museoen Nazioarteko Kontseilua) kideak, kide-txartela aurkeztuz, eta museoerakundeei atxikita dauden langileak, dagokion ziurtagiria aurkeztuz.
  • Turismo Gidari Ofizialak, gidari-txartel ofiziala eta ziurtagiri pertsonala aurkeztuz.
  • Donostia Kulturako bazkideei % 10eko deskontua aplikatuko zaie museorako sarrera orokorrean.

Zerbitzuak eta jarduerak.

  • Museorako bisita gidatu programatua 3,00 €
  • Eskolako bisita gidatua (gehienez 25 lagun) 75,00 (sarrera barne)
  • Bisita pribatu pertsonalizatua-VIP (gehienez 20 lagun) 100,00 (sarrera aparte)
  • Audiogida-zerbitzuak: 2,00 €
    Jardueren ezaugarrien eta iraupenaren arabera ezarriko dira prezioak kasu bakoitzean.

Ordutegia:
Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara
Astelehena: Itxita.

X