Kontzertua: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa + Yulianna Avdeeva

EOS - Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2019-2020 Abonu-Denboraldiaren 9. kontzertua, Yulianna Avdeeva-ren partaidetzarekin eta Robert Treviño-ren zuzendaritzapean. Bertan "Urrezko araua" kontzertua eskainiko dute.

  • Robert Trevino, Zuzendaria
  • Yulianna Avdeeva
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Aurreko programan serieko hirugarrenera hurbildu ostean, oraingoan Bartoken Pianorako 2. Kontzertuari helduko diogu eta, harekin, hungariarraren alde erabat ezberdin bati: birtuosismo handiko pianistarena, zailtasun izugarriko erronka teknikoei aurre egiteko eta horiek musika distiratsu eta basati baten erdian aurkezteko gai dena (kontzertuaren pasarte batzuetan pianojoleak esku-ahurrekin astindu behar du teklatua). Lehen mailako interpreteek baino ezin dute obra hau jo, eta kritikoek azpimarratu dute Yulianna Avdeeva, 2010ean Chopin Lehiaketa irabazi zuena, energia handiko eta dotoretasun eta argitasun interpretatibo nabarmeneko pianojolea dela.

Bigarren zatian, Robert Treviñok XX. mendeko beste monumentu sinfoniko bati ekingo dio, Johannes Brahmsen 2. Sinfoniari. Naturaren eragin nabarmena duen sinfonia hau egile alemaniarrak idatzi zituen lauetako optimista eta irisgarriena da, konposizio-egikera ia perfektu bati uko egin gabe.

Egitaraua:

  • B. Bartok: Pianorako eta orkestrarako 2. kontzertua [28']
  • J. Brahms: 2. sinfonia, Op.73 [43']

Lekua: Kursaalgo Auditoriuma.

Sarreren salmenta:

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30.
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00.
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00.
    • EOSren eta Kursaal Eszenaren emanaldia dagoen egunetan: 11:30-13:30 / 17:00 - 20:00.

  • Internetez:

X