Kontzertua: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa + Julian Bliss

EOS - Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2019-2020 Abonu-Denboraldiaren 3. kontzertua, Julian Bliss-en partaidetzarekin eta Robert Treviño-ren zuzendaritzapean. Bertan "Ravel" kontzertua eskainiko dute.

  • Robert Treviño, Zuzendaria
  • Julian Bliss
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Maurice Ravelek orkestrazioaren artea berdinik gabeko sofistikazio-maila bateraino eraman zuen orkestrarako egin zituen lan gutxi baina funtsezkoetan. Robert Treviñok Ravelen soinu-magian murgiltzea proposatuko digu Espainian inspiratutako lau piezaren bidez. Horietan, euskal konpositoreak orkestraren baliabide eta kolore guztiak azaleratu zituen.

Eta, Ravelekin batera, orkestrazioaren beste bi maisu: Bela Bartok hungariarra, Soka, perkusio eta zelestarako musika lanaren bidez sonoritate nokturnoen eta dantza folkloriko arraroen unibertsoan sartu zena; eta Aaron Copland estatubatuarra, Klarineterako kontzertua lanaren bidez garai hartan oraindik gaztea zen musika iparramerikarraren soinua finkatzen lagundu zuena. Julian Bliss arituko da solista; izan ere, gaur egun influentzia handia du klarinetista horrek, interprete gisa lortu duen kalitate handiagatik ez ezik, musikaren demokratizazioaren alde egiten duen aktibismoagatik ere bai.

Egitaraua:

  • B. Bartok: Hari, perkusio eta zelestarako musika [27']
  • A. Copland: Klarinete eta orkestrarako kontzertua [18']
  • M. Ravel: Alborada del Gracioso [8'] / Rapsodia española [16'] / Pavana para una infanta difunta [6'] / Bolero [13']

Lekua: Kursaalgo Auditoriuma.

Sarreren salmenta:

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30.
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00.
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00.
    • EOSren eta Kursaal Eszenaren emanaldia dagoen egunetan: 11:30-13:30 / 17:00 - 20:00.

  • Internetez:

X