Atzokoak gaur: Herri musikaren artisauak

11 Api / 25 - 29 Eka / 25
Prezioa
Doan
Antolatzen:
San Telmo Museoa

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun fitxara sar zaitezke.

Aurten, Atzokoak gaur programaren protagonistak euskal soinu-tresna tradizionalen egileak izango dira. Erakusketak ofizioa ezagutarazi eta musika-tresnen biziraupenean eta garapenean egindako ekarpenak erakutsiko ditu, baita tresna horien eraikuntza prozesuak ere.

Musika-tresna ezberdinetan eta horien egileetan jarriko du fokua programak: txistua, xirula, alboka, dultzaina, txalaparta eta perkusio instrumentuak.

Herri-musika edo musika tradizionala belaunaldiz belaunaldi transmititu eta eraldatuz doan musika da, herri baten balioen eta kulturaren parte dena. Herri-musikan soinu-tresnek berebiziko garrantzia dute, tokian tokiko kulturaren berezitasunak erakusten dituztelako, izan erabileran, jotzeko moldean, soinuan... Aldi berean, kultura batek musika ulertzeko duen moduak eragin zuzena du soinu-tresnen izaeran eta garapenean.

Euskal herri-musika tradizioaren bitartez hainbat soinu-tresna iritsi zaizkigu gaur arte. Guztiek dituzte hurbileko ahaideak inguruko zein urrutiko kulturetan, eta era berean bakoitzak bere erabilera, errepertorioa, hedapena, ezaugarriak eta garapen teknikoa izan ditu. Eta garapen horretan berebiziko garrantzia izan dute soinu-tresna egileek, tresnen jatorriaren eta bilakaeraren ikertzaile eta zaindari izan direnak.

Erakusketa honek gure herri-musikan garapen bereziena izan duten soinu-tresnetan eta horien artisau egileetan jartzen du begirada: txistua, alboka, dultzaina, txalaparta... Hautatutako soinu-tresnak transmisio kate luze baten ondorioa dira, eta azken mendean artisauen eskutik etorri diren ekarpenak eta garapen teknikoak erakusten dituzte: material berrien hautaketa, lanerako tresnen garapena, hots eta afinazioaren hobekuntza, tresnen tesitura zabaltzearen ondorioz musika erabilera aukerak handitzea...Ekarpen horiek ahalbidetu dute, neurri handi batean, soinu-tresna horiek garai berrietara egokitzea, tradizioa bizirik mantenduz.

X