Martxoaren 8an Donostia morez tindatuko da

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da martxoaren 8an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1975ean horrela erabaki zuenetik. Emakumeen eskubideen berdintasunaren alde eta gizartean pertsona gisa dugun garapenerako eta partehartzerako eskubideen alde egiten duen borroka oroitzen du egunak.

Aldarrikapenerako, festarako eta ikusgarritasunarako egun aproposa, urteko gainontzeko 364 egunak bezalaxe.

IvanCastilloOtero postArgazkia: Iván Castillo Otero

Hiria gara, historia gara!

"Hiria gara, historia gara" leloa aukeratu du aurten Udalak, emakumeek historiari eta hiriari egiten dioten ekarpena ikustarazteko. Gaur egun ere, kopuruz emakumeak gizonak baino gehiago izan arren, Donostiako emakumeek benetako berdintasuna galarazten duten kristalezko hesi eta sabaiekin topo egiten dute. Hortaz, parekidetasunerako bidea oztopatzen duten traba horiekin guztiekin amaitzea posible izango da baldin eta Donostiako emakumeen ekarpenak gure historian eta eremu publikoan onartzen baditugu.

Hemen ikusi ahal izango duzu Udalak emakumearen egunari buruz prestatutako egitarau osoa:

 martxoak8 programa 2023

Donostiako emakumeen Etxea

Emakumeen Etxea Donostiako erdigunean dagoen emakumeen topagunea eta gogoetarako gunea da. Urte osoan antolatzen dira jarduerak.

donostiako emakumeen etxeaIlustrazioak: Emakumeen Etxea, Okendo Kalea, 9

Emakumeon Donostiako Mapa

Seguruenik konturatuko zinen Donostiako kale berri askok izen femeninoak dituztela. Hala ere, gure hiriko kaleen izenen %7 bakarrik dira emakumezkoak, gizonezkoen %32an aurrean. Hori dela eta, Emakumeak eta Udalaren Hiria forotik, duela pare bat urte mapa bat egitea erabaki zen. Mapa horretan, pertsonaia femeninoen izenak dituzten kaleak nabarmentzen dira, haien bizitzak labur azalduta, merezi duten errepikapena emateko.

Historiaz betetako ibilaldia nahi al duzu egin?

"Emakumeak zientzian" ekimena

Ekimen honen helburu nagusia emakumeek zientzian duten jarduera ikusaraztea eta estereotipoak haustea da, neska eta nerabe gehiagok ikasketa zientifikoak egin ditzaten.

Ekitaldi honen harira, hainbat jarduera antolatzen dira, besteak beste, jardunaldiak eta prestakuntza-saioak. Emakume zientzilarek beren lana eta esperientzia erakusten dute etorkizunean zientzian jardun nahi duten neskei.

emakumeak zientzian collage Argazkiak:Emakumeak Zientzian

Lilatoia

Milaka emakumek parte hartu zuten joan den igandean, martxoaren 6an, Lilatoian, Club Atlético San Sebastianek antolatutako emakumezkoen lasterketa ezagunean. Lasterketa honek berdintasuna aldarrikatzen du, eta emakume guztiok batzen gaitu kirol-ekitaldi batean, jaiarekin batera. Inoiz hurbildu ez bazara, hurrengoan parte hartzera animatzen zaitugu, korrika egin ala ez, giro ona ziurtatuta dago!

lilatoia1Argazkia: Lilatoia 2019

X