Donostia San Sebastián Turismoa-ren webgune ofiziala

Blog

Donostia, by locals

Lilatoia, emakume guztiok bat!

Lilatoia prest! Atlético San Sebastián Klubak berdintasuna aldarrikatzeko antolatutako emakumezkoen lasterketa da Lilatoia

Ez da lasterketa hutsa

Agendan hurrengo data gorde: Martxoaren 1a, igandea, goizeko 09:30etik… gorputzak eusten dion arte! Izan ere, Lilatoia, maila guztietarako herri-lasterketa izateaz gain (5 km-ko ibilbide laua da), emakumeari ikusgarritasuna eman nahi dio espazio publikoan.

Bazenekien hasieran, 1990ean, 130 emakumek parte hartu zutela eta gaur egun 6000 inguru direla? Gazteok eta helduok, denok batera korrika. Gainera, aurten, bigarren urtez, handbikean ere egin ahal izango da.

Ilusio kutsakorra

Arrazoi askorengatik ezin duzu galdu kirol-hitzordu hau. Giroa ziurtatuta dago batukadaren erritmoaz eta parte-hartzaileen ilusioa kutsakorra da. Era berean, lasterketa berezia da Donostiako zati politenetako batzuk zeharkatzen direlako, hiriko leku enblematiko batean hasi eta amaitzen den ibilbide zirkularrean, Bulebarrean, alegia.

Aitzakirik ez

Animatzen? Hurbil zaitez martxoaren 1ean Donostiako erdigunera eta lilaz hiria tindatu. Zatoz gogoa eta ilusioa partekatzera. Nahiz eta korrika egitea oso gustukoa ez izan, aitzakiarik ez duzu! Korrika egitera etorri ezean, korrikalariak animatu ditzakezu. Lasterketa hau guztiona da!

San Sebastián Turismo
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.