Donostian girotutako filmak eta liburuak

Ez itzazu galdu Donostian girotutako gure film eta liburuak!

Orain, etxean gelditzea da arduratsu izatea… baina etxetik ere goza daiteke Donostiarekin… literatura eta zinemaren bidez! Donostian girotutako hainbat film eta liburu gomendatzen dizkizugu:

Donostian girotutako nobelak

novelas-ambientadas-sansebastian

Años Lentos, Fernando Aramburu (2012)

Hirurogeiko hamarkadaren amaieran, protagonista, zortzi urteko mutikoa, Donostiara joango da osaba-izebekin bizitzera. Bertan, familian eta auzoan egunak nola igarotzen dituzten ikusiko du: osaba Vicentek, izaera ahula duenak, lantegiaren eta tabernaren artean igaroko du eguna, eta izeba Maripuyk, nortasun handia duenak, baina garaiko ohitura sozial eta erlijiosoen eraginpean bizi denak, gobernatuko du errealitatean familia; Mari Nieves lehengusua mutilekin obsesionatuta bizi da eta Julen lehengusu zakarra eta egoskorra parrokiako apaizak heziko du. ETA hasiberriarekin kateatuta amaituko du. Horien guztien patuak, handik urte batzuetara -Historiako bigarren mailako hainbat pertsonaiak bezala, beharrak eta ezjakintasunak baztertuta-, aldaketa sakona jasango dute.

Fuegos con limón, Fernando Aramburu (1996)

Hilario Goicoecheak hirurogeita hamarreko amaierako Donostia nahasian hasiko ditu unibertsitate-ikasketak. Langile-familia bateko semea, familiatik aldentzen dute zenbait interesek eta elkarrekiko errezeloek. Izaeraz lotsatia den arren, poesiarako gaitasun handia izango du. Kasualitatez, La Placa literatura-talde bitxi bateko partaide egingo da. Literaturzale gazteek osatzen dute taldea, probokatzaileak eta harroak dira, eta Surrealismoaren balio iraultzaile guztiak bildu nahi dituzte. Gazteak izan arren, oso eroso sentitzen dira artearen eta pentsamenduaren munduan.

Twist, Harkaitz Cano (2011)

Talde armatu bateko bi kideren desagerpena eta erailketa izango da Twisten abiapuntua. Hirugarren kide bat eta bi horien laguna haien heriotzaren erantzule sentituko da, hark salatu baitzituen. Hogei urte baino gehiagoan bere lagunen itzalaz elikatuko da, haien bizitza berak bizitzea bere erantzukizuna izango balitz bezala. Oso istorio bizkorra, erruaz, maitasunaz eta traizioaz hitz egiten duena, baina batez ere, adiskidetasunari egiten dio keinua.

novelas-ambientadas-donostia

La Bretxa, Toti Martínez de Lezea (2006)

Donostia, 1813. José Bonapartek gerra galdu du eta Frantziako armada Penintsulatik aldenduko da, Lord Wellington armada-burua buru duten tropa aliatuek zirikatuta. Donostia zen frantsesen mende zegoen azken gotorlekua. Bost urteko okupazioaren ostean, Donostiarrek beren buruari galdetuko  diote dute zer gertatuko den: Frantziako militarrek erresistentzia eskainiko duten edo borrokarik egin gabe amore emango duten. Gelditzea edo hiria uztea, hori da galdera. Maritxu Altunak, “Txokolatearen Etxea”ren jabeak, bertan gelditzea eta negozioa defendatzea erabakiko du. Inola ere ez zukeen pentsatuko, aliatuek, esperotako askatzaileek, hiriari su emango ziotenik, den-dena lapurtu eta labanaz garbituko zituztenik herritar zibilak, Napoleonen aldekoa izatea leporatuta. Donostiako emakumeek oso ondorio latzak izango zituzten.

Ehun metro, Ramón Saizarbitoria (1976)

Nobela labur baino intentsu honek ETAren lehen urteetako militante den protagonistaren bizitzako azken minutuak kontatzen ditu. Protagonistak poliziarengandik ihesi doa Donostiako alde zaharrean. Garai hartako Uztailaren 18ko plazan, egungo Konstituzio plazan, erail zuten. Idatzi zuenetik berrogeita bost urte igaro ostean, oraindik guztiz miresgarria da liburuaren narrazio-eragingarritasuna. Zehatz baina ezertxo ere falta gabe, gaztearen ibilbidea bere iraganeko irudiekin gainjartzen du, bere heriotzaren lekuko nagusiak jasan beharko duen polizia-galdetegiarekin. Ramon Saizarbitoriak 1972an idatzi zuen Ehun metro liburua, baina argitaratu gabe egon zen 1976ra arte. Edizio hori bahitu egin zuten eta egilea Ordena Publikoko Auzitegiaren aurrean salatu zuten.

1997an Alfonso Ungriaren zuzendaritzapean eleberriaren izen berbereko filma egin zuten.

Martutene, Ramón Saizarbitoria (2012)

Julia itzultzailea da, Martin, idazlea; Pilar eta Abaitua medikuak dira. Berriz osatzen (edo berriz desegiten) ari diren bi bikote dira. Amerikako soziologo gazte baten iritsierarekin harrituta geldituko dira. Haren izena Max Frisch-en eleberri batetik dago hartuta. Soziologo gaztea beren bizitzetan sartuko da, eta hala nahi ez duten arren, aurrerabide handirik gabeko harremanen sustraiak mugiaraziko dituen hainbat erreakzio eragingo ditu. Bizitza berri baten poza, desioa eta ilusioa izango dira nagusi.

donostian-girotutako-eleberriak

Muerte entre las Estrellas, Laura Balagué (2018)

Carmen Arregui ofiziala oso pozik dago Donostiako Zinemaldian astebeteko oporraldia izango duelako. Miren lagunarekin batera programa aztertu du eta ikusiko dituzten filmak aukeratu dituzte: Gainera, elkarrekin, Donostiako udazken atseginaz gozatzeko, etxetik kanpo jateko eta hirian dauden pertsona ospetsu guztiak ikusteko planak dituzte. Planak bertan behera geldituko dira epaimahaiko kide baten hilotza aurkitu dutenean. Carmenek oporraldia atzeratu beharko du kasuan lan egiteko. Ikerketa protagonistaren eguneroko bizitzarekin nahastuko da: senarrarekin duen elkarbizitza eta seme-alabekin eta adineko bere amarekin dituen arazoak: ez du zahartu nahi. Eleberriak hiria eta zinemaldia hainbat ikuspegitatik erakutsiko dizkigu. Carmenek sekula amestu baino pertsona ospetsu gehiago ezagutzeko eta glamourrak beti dirudien bezainbeste ez duela dir-dir egiten egiaztatzeko aukera izango du.

Edad prohibida, Torcuato Luca de Tena (1958)

Hondartzan egiten dituen paseo horietako batean, Anastasio, nerabe lotsati eta uzkurra, Enriqueren lagun bihurtuko da. Enrique nortasun handiko mutiko alaia eta gazte buruarin batzuek osatzen duten lagunarteko liderra da. Espainia suntsitzen ari den gerra zibilaren atzean, biak hazten joango dira mundua ezagutzen duten bitartean: Anastasiok, pertsona dudatsu eta grinatsuak, sexualitatearen iritsiera beldurrez eta mesfidantzaz jasoko du; Enrique, aldiz, jauzika helduko da, beste ezeren gainetik bizitzaren sekretuak ezagutu nahi dituenak izan ohi duen indarrarekin.

Donostian girotutako beste eleberri batzuk

Hurrengo postean, Donostian girotutako 10 liburu topatu ahal izango dituzu. Donosti liburu-denda klasikoko gomendioei esker denen zaletasunetara egokituta sortutako eleberrien aukeraketa:

http://hotellagaleria.com/2019/04/22/10-libros-ambientados-en-san-sebastian/

Donostian filmatutako filmak

Ventajas de viajar en tren (2019)

Ventajas de viajar en tren Aritz Moreno donostiarraren lehen filma da. Filmak, estreinatu zenetik, kritika onak baino ez ditu jaso, eta horrelaxe erakutsi dute jaso dituen Goyarako 4 izendapenek, zuzendaritza berria eta gidoia barne.

Ezin izan bazenuen Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen itxieran ikusi. Hauxe da konspirazio-thriller formako komedia beltz honekin gozatzeko unea.

Galdera arraro batekin hasten da guztia: Nire bizitza kontatzea nahi duzu? Film honek ez zaitu epel utziko.

Gipuzkoako hainbat herritan grabatu zen, besteak beste, Donostian. Baita Madrilen eta Parisen ere.

Operación Concha (2017)

Film hau Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten 2017an. Eta zehazki, endredoz betetako komedia hau hiriko zimenaldian gertatzen da. Porrot egindako ekoiztetxe batek Zinemaldia aprobetxatuko du inbertitzaile milioidun bat engainatzeko.

Kalebegiak. (2016), kolektiboa.

Kalebegiak film kolektiboa da eta Donostia 2016k bultzatu zuen. Zinemaldian estreinatu zen. Film honetan, bermatutako ibilbidea duten 12 zinemalarik (Julio Medem, Gracia Querejeta, Borja Cobeaga, Isabel Herguera, Izibene Oñederra, Asier Altuna edo Telmo Esnal, besteak beste) eta amateurrek Donostia beren ikuspegitik erakusten dute: Hiri bat, 12 begirada. 

Zipi eta Zape 1 eta 2 (2013 - 2017)

Zipi eta Zape familian gozatzeko filma da, haur-komikiko pertsonaia ospetsuekin abenturaz betetako filma. José Escobar Saliente-k sortu zuen. 

Bi filmak Donostiako hainbat tokitan daude filmatuta; horien artean, Ulian, Artikutzan, Ametzagainan, Itsasargirako bidean…

Amama (2015)

Asier Altunak zuzendutako filmak Euskal zinemaren Irizar saria jaso du, baita euskal gidoirik onenaren saria ere Donostiako Zinemaldian.

Film luzea Euskadin grabatu zen osorik, Artikutzan, Donostian eta Hondarribian, baste batzuen artean.

Embarazados (2015)

Juana Macías-ek zuzenduta, film luze hau Donostian dago ia oso-osorik filmatuta. Komedia dramatikoa da. Bertan, protagonistek beren bizitza aldaraziko duen erabaki zail bat hartu beharko dute.

Negociador (2014)

Borja Cobeaga euskal zuzendariak Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen film luze hau. Oso kritika onak eta hainbat sari jaso zituen.Komedia dramatiko hau benetako gertakizunetan oinarrituta dago eta Jesús Eguiguren Euskadiko PSEko presidenteak eta ETAk izandako negoziazioak kontatzen ditu.

Donostiako hainbat lekutan dago grabatuta, eta horien artean, Villa Soro hotel ederra nabarmentzen da.

Loreak (2014)

Film hau Donostiako Zinemaldian estreinatu zen. Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga euskal zuzendariek Donostiako hainbat leku aukeratu zituzten film polit hau grabatzeko.

La Herida (2013)

La Herida Donostian filmatutako filma da; beste hainbat sariren artean, bi Goya sari, Epaimahaiaren Sari Berezia eta Aktorerik onenaren Zilarrezko Maskorra sariak jaso ditu Donostiako Zinemaldian.

La Herida filma depresioari eta sufrimenduari buruzko drama da, film luze gogorra, baina oso interesgarria. Marian Álvarez aktore protagonistak eta Fernando Franco zuzendariak filmean bete-betean murgiltzea lortuko dute.

80 Egunean (2009)

80 Egunean ere José Mari Goenaga eta Jon Garaño zuzendarien film luzea da. Hogeita hamar sari baino gehiago jaso ditu. Galdu ezin duzun filma! Topaketa bat, adiskidetasun handi bat eta erantzuteko zaila den galdera bat… Nori entzun behar zaio, arrazoiari edo bihotzari?

Filma Donostian dago filmatuta, eta bertan, oso leku ezagunak ikusi ahal izango dituzu: Askatasunaren Etorbidea, Santa Klara Uhartea, Portua edo Easo Plaza, beste batzuen artean.

Sukalde Kontuak (2009)

Sukalde kontuak Aizpea Goenagak idatzitako eta zuzendutako lehen film luzea izan zen. Sukaldaritza-eskola batean garatzen da filma eta ikasleek eta irakasleek egoera arraroak biziko dituzte.

Filma Donostian dago filmatuta eta hauek ikusi ahal izango dituzu bertan: Alde Zaharra, Portua, Miramar Jauregiko lorategiak, Lasala Plaza…

Zorion perfektua (2009)

Film hau 2009an aurkeztu zuten Donostiako Zinemaldian. Donostian, Zarautzen, Orion, Getarian eta Bartzelonan dago filmatuta.

Anjel Lertxundi idazlearen izen bereko liburuan oinarrituta, nerabezaroan bizitzan eragingo zion atentatua ikusi zuen emakumearen bizipenak kontatzen ditu.

Todos estamos invitados (2006)

Manuel Gutierrez Aragónek zuzenduta eta Donostian filmatuta, Euskadiko 90ko hamarkadako egoera politikoa kontatzen du.

Film honekin, Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzu, baita portua, Ondarreta hondartza, Miramar Jauregia, Boulevarda eta abar ere.

Frío sol de invierno (2004)

Frío sol de invierno film luzearekin, Pablo Malo zuzendariak zuzendari berri onenaren Goya saria jaso zuen 2004an.

Donostian filmatutako drama honek buruko arazoak dituen gazte baten bizitza kontatuko du. Aitak albo batean utzi zituela jakitean, giro marjinalean murgilduko da eta hazi den estatus sozialetik asko aldenduko da.

El final de la noche (2003)

Patxi Barco donostiarraren film luze hau Zinemaldiko Zabaltegi atalean aurkeztu zen 2003. urtean eta Donostian filmatu zen.

Desiré (1936)

Estatu Batuetako film luze ezagun honek bitxi-lapur baten (Marlene Dietrich) istorioa kontatuko du. Hain zuzen ere, Espainian oporraldia igarotzen ari den amerikar bat (Gary Cooper) engainatzen saiatuko da.
Filmaren hasieran Kontxa hondartza eta Londres hotela ikus ditzakegu Continental Palace izenarekin.

desire1936

La Batalla de Inglaterra (1969)

Gerra-film honek Bigarren Mundu Gerraren hasieran gerran abiazio britainiarraren eta alemanaren artean gertatutakoa kontatzen ditu. Film luze honen zatirik handiena Donostian, Hondarribian eta Zarautzen filmatu zen.

Donostiako hainbat leku ageri diren beste film batzuk 

Donostiako Zinemaldiko eta Giza Eskubideen Zinemaldiko filmak

Gainera, hainbat urtetan Donostiako bi zinemaldi handi hauetatik igaro diren filmez ere gozatu ahal izango duzue honako esteka hauetan:

X