Polloeko Hilerria - bisita gidatua
- Donosti Feeling
- 2019 Urt 07
Ezagutu Gipuzkoako nekropoli handiena bisita gidatu honekin!
Donostiako Polloe hilerria bitxikeriez, artez eta historiaz beteriko lekua da eta ibilaldi honi esker toki honetako zirrikituak ezagutzeko aukera izango duzue. Ibilaldi kultural gidatu honek, 90minutuz, hilobi misteriotsu, istorio ahaztu eta hiriko pertsonai ezagunen historian murgiltzeko aukera emango dizue.
2019ko irailetik abendura bitarte doan eskainiko dira bista hauek eta hilabetean behin Polloeko webgunean (www.polloe.eus) egunak argitaratzen joango dira. Bisita gidatuak euskaraz egingo dira.
Irteera egunak:
- Irailak 29. Igandea. Arratsaldeko 4,30etan. EUSKARAZ.
- Urriak 19. Larunbata. Goizeko 11tan. EUSKARAZ.
- Azaroak 16. Larunbata. Arratsaldeko 4,30etan. EUSKARAZ.
- Abenduak 15. Igandea. Goizeko 11tan. EUSKARAZ.
Izenematea: 09:00etatik 14:00etara bitarteko ordutegian, astelehenetik ostiralera. Email bitartez polloe@donostia.eus edo telefonoz (943 48 35 40). Ibilaldiak pertsona kopuru mugatua izango dute: 5 perstona gutxienez eta 15 gehienez.
Topagunea: Polloeko Hilerriaren Sarrera Nagusian -Egia auzoan.
Kontutan hartzeko: Euria egiten badu ere ibilaldia egingo da