Egiako kaleetan barrena, auzoari kolorea eta nortasun berezia ematen dioten grafiti eta horma-irudi ugari ikus daitezke. Hiri-artearen adierazpen horiek auzoaren izaera sortzaile eta alternatiboaren isla dira.
Egunez
Iparraldeko Geltokiko Ataria edo “Brandenburgoko Atea”, argazkiaren atzealdean
Erakusketa Tabakaleran
Mandasko dukeak Donostiako Fermin Lasala y Collado eta Italiako Cristina Brunetti, Mandas eta Villanuevako dukesa, ziren. Fermin eta bere aita hirian eragin handia izan zuten pertsonalitate publikoak izan ziren; askotan bidaiatzen zuten atzerrira, zituzten karguengatik, eta, beraz, ez da kasualitatea tren-geltokia Cristina Enearen ondoan egotea ere…
Parkeari, Cristina Enea izena jarri zitzaion, Cristina Brunettiren omenez. “Enea”, euskaraz, etxe/jauregietako izendapenetan ohiko atzizkia da (ezaguna egingo zaizue lehendakariaren egoitza ofiziala, Ajuria Enea, ezta? Ajuria familiatik datorkio bada izena, haiek eraiki baitzuten, jatorrian, jauregia). Eta parkean paseatuta gosea egin baduzue, ez kezkatu, tabernen eremua oso gertu daukazue eta!
Erlaxatzeko eremua Cristina Enea parkean, Tabakalera aurrean
Eta arratsaldez, gauez…
Auzoari buruzko eta bertan bizi diren artista/elkarte kulturalei buruzko informazio gehiago aurki dezakezue “To Auzoa/Toma Barrio” liburuaren webgunean. Liburuan 82 artistak parte hartu zuten, auzoan bizi edo lan egiten dutenak (lokalizatutako 200 baino gehiagotatik); hitzaurrean, Egia, “Soho donostiarra” bezala deskribatzen dute.