BIKONDO JOYEROS

Victoriano Rezola bikondo eta bere anaia José María, 14 urterekin bitxigintzako lantegi txiki batean ikastun gisa hasi ziren 1943. urtean. 1979an, Victoriano bakarrik jarri zen Sarriegi plazan, eta bertan dago gaur egun ere hiru semealabekin batera: Miguel, Valentzian hobetzen ikasten ari dena, Jesús harribitxiak kokatzen espezializatuta, eta Ana, lepokoak lerrokatzen espezializatuta; bitxigintza arloko alderdi guztiak hartzen dituzte.
Bikondo Joyeros-ek profesionaltasun maila altua ageri du, bai bitxigintza klasikoan, bai garaikidean, euskal sinbologiaren ugaritasunarekin.