PARKEAN ARTE

PARKEAN ARTE 2017az geroztik salmenta-gune soil bat baino askoz gehiago dela erakutsi duen espazioa da: sormenerako, arterako eta kulturarako lekua da. Donostiako Parke kaleko 1. zenbakian dagoen tailer-dendan, Idoia Grijalbo-ZERAMIXek (zeramikagilea) eta Laida Usandizagak (bitxigilea) bertan saltzen dituzten piezak diseinatu, sortu eta erakusten dituzte. Bere lanaz gain, PARKEAN ARTEren eskaintza artistikoa osatzen duten beste artista batzuen lanak ere eros daitezke.