Aquarium

01 Urt / 24 - 31 Abe / 24
10:00 h.
Antolatzen:
Gipuzkoako Ozeanografia Fundazioa

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun fitxara sar zaitezke.

Donostiako Aquariuma Euskadin bisitari gehien jasotzen dituen ekipamenduetako bat da, urtean 300.000 lagunek bisitatzen baitute. Nahitaezko bisitaldia da Donostiara etortzen direnentzat. Hiriko tokirik bitxienetako batean dago, Donostiako kaian, eskaintza gastronomiko zabal eta askotarikoa duen Parte Zaharretik gertu, eta hirigunetik minutu gutxira.

Donostiako Aquariumaren eraikin enblematikoa 1928koa da, eta Gipuzkoako itsas ondarea zein itsasgintzakoa biltzen ditu bi solairutan. Bertan, nabarmentzekoa da euskal balea baten eskeleto handia, baita Kantauri itsasoa ardatz duten akuario ugari, 200 espezie baino gehiago biltzen dituztenak, eta 360ºko tunel ospetsua ere. Halaber, askotariko espezie tropikalak ikus daitezke.

Donostiako Aquariumak, akuario soila izateaz harago, Gipuzkoako eta Donostiako itsas historia azaltzen eta testuinguruan kokatzen laguntzen duen erakusketa du ikusgai.

ORDUTEGIA

  • Urriaren 1a eta Aste Santua bitartean:
    • Lanegunetan: 10:00etatik 19:00etara
    • Asteburu, jaiegun eta zubietan: 10:00etatik 20:00etara
  • Aste Santua eta ekainaren 30a bitartean, eta irailean:
    • Lanegunetan: 10:00etatik 20:00etara
    • Asteburu, jaiegun eta zubietan: 10:00etatik 21:00etara
  • Uztaila eta abuztuan:
    • Egunero zabalik, astelehenetik igandera: 10:00etatik 21:00etara
  • Museoa itxita: abenduaren 25ean, urtarrilaren 1ean eta 20an.

Oharrak:

  • Astearte, ostegun eta larunbatetan (12:00etan) Aquariumeko urpekariek Ozeanario handian zezen-marrazoak eta 6.000tik gora arrain elikatzen ikusteko aukera dago.
  • Leihatila eta sarrera 60 minutu lehenago itxiko dira.

PREZIOAK

  • Helduak: 13 €
  • Pentsiodunak, ezgaituak, ikasleak eta langabetuak: 9 € (Egiaztagiria beharrezkoa)
  • Haurrak (4-12 urte): 6,50 €
  • 4 urte baino gutxiagoko umeak: Doan
  • Familia ugariak: 38 € (famili-liburua aurkeztuta)
  • Bisita gidatuak eta taldeak: Kontsultatu

KONTAKTUA

Telefonoa: 943 44 00 99

Emaila: info@aquariumss.com

Online inprimakia bidaliHemen klik egin

Informazio gehiagoAkuarioa

X