Albaola

Amaituta
01 Urt / 20 - 31 Abe / 20
10:00 h.
LEKUA
Ondartxo ibilbidea, 1 (Pasai San Pedro)
Prezioa
7 €
Antolatzen:
Albaola

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun fitxara sar zaitezke.

Pasai San Pedron kokatua, Albaola Itsas Kultur Faktoria euskal itsas teknologia berreskuratzeko eta dagokion balioa emateko sortzen den espazio berritzailea da, eta itsasontzi historikoen eraikuntza da bertako jardueren ardatza. Bisitarientzat zabalik egoteaz gain, jardueren aniztasuna, dinamismoa eta nazioarteko proiekzioa dira bere izaeraren adierazgarriak.

Unibertso itsastar honen helburua euskal itsas ondarea ezagutzera ematea da eta honako osagaiek osatzen dute: nazioarteko ontzigintza tradizionaleko eskola, nabigazio eskola, itsas modelismo tailerra, Irrien Lagunen txokoa, itsas antzokiko arte eszenikoen programazioa eta Auzolan boluntario taldea.

ORDUTEGIA

Asteartetik igandera: 10:00-14:00 / 15:00-18:00

  • Aste santuan eta ekainaren 15etik irailaren 15a arte 19:00ak arte zabalik
  • Jaiegunetan irekita: maiatza 1, uztailak 3, abuztuak 15, urriak 12, azaroak 1 eta abenduak 6 eta 7

Itxiera egunak:

  • Astelehenetan itxita (jaiegunak eta jaiegun bezperak izan ezik)
  • Urtarrilak 1 eta 6 eta abenduak 24, 25 eta 31an itxita

PREZIOAK

  • 7,00 € Sarrera arrunta.
  • 5,00 € Ikasleak, kide ugariko familiak, erromesak, langabetuak, 65 urte baino gehiagokoak eta arratsaldeko 18retatik aurrera
  • 5,00 € pertsonako, 10 heldu baino gehiagoko taldeetan
  • 4,50 € pertsonako, 10 ikasle baino gehiagoko taldeetan
  • 25,00 € Gida bat kontratatzea (gehienez 25 lagun eta ordu 1). Erreserbak eta kantzelazioak 48 orduko aurrerapenarekin
  • 0,00 € 6 urte baino gutxiagokoak gurasoez lagundurik.

KONTAKTUA

Telefonoa: 943 39 24 26

Informazio gehiago: www.albaola.com

 

X