Iturraran Parketxea, Pagoetako Interpretazio Zentroa

Amaituta
01 Urt / 20 - 31 Abe / 20
10:00 h.
Prezioa
1 €
Antolatzen:
Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundia

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun fitxara sar zaitezke.

Iturraran XVIII. mendeko jatorrizko egurrezko egitura mantentzen duen baserri ederra da eta bisitarientzako harrera-gunea izateaz gain, Pagoetako Parke Naturalaren interpretazio-zentroa ere bada.

Iturraran Parketxea, "Lorategi botanikoa duen baserria baino gehiago" da. 

Pagoetako ingurune fisikoa eta etnografikoa ezagutarazten laguntzen duen erakusketa iraunkorra, tailer didaktikoa eta euskarri interaktiboak aurkitzen dira Iturraranen. Hauei esker, naturaren eta giza jardueren arteko orekaren berri izango du bisitariak.

Pagoetako Parke Naturalean, natur-ondarea eta baliabideen ustiapena besotik helduta doaz. Hala, bai animalia eta landareen ezagutza, zein denboraren zimurretan galdutako hainbat ustiapenen ulermena helburu duten hainbat jarduera eskaintzen dira. horretarako, erleen mundua, elikaduraren aurpegi eta bide ezberdinak, ekosistemen osagaiak, Agorregiko burdingintza eta errotaritza, gure eskaintzaren oinarrizko edukiak izango dira.

INFORMAZIO GEHIGARRIA

EGUTEGIA

  • Behe-denboraldia (urritik ekainera, biak barne):
    • Asteartetik ostiralera: 10:00 - 14:00. Hitzordua duten taldeek dute lehentasuna.
    • Larunbat, igande, jaiegun eta zubiak: 10:00 - 14:00
  • Goi-denboraldia (uztaila, abuztua eta iraila):
    • Asteartetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 16:30-18:30
    • Larunbat, igande, jaiegun eta zubiak: 10:00-14:00

SARRERA (Erakusketa)

  • Helduak: 1 €
  • Haurrak (5-12 urte): 0,50 €

Oharra: Informazio eskaera doakoa da, erakusketa ikusteko sarrera da ordaindu beharrekoa. 

SARRERA (Baserria: bisita gidatua)

  • Helduak: 2 €
  • Haurrak (5-12 urte): 1,50 €

Oharra: Sarrera + 45 minutuko bisita gidatua baserriari buruz.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 943835389

Emaila: iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Informazio gehiago: gipuzkoamendizmendi eta aiapagoeta

 

X