Bisita gidatua: "Arrikrutz: Oñatiko Kobak"

01 Urt / 22 - 31 Abe / 22
Azteazkena, Osteguna, Ostirala, Larunbata, Igandea
Antolatzen:
Oñatiko Udala

Informazio gehiago nahi baduzu, antolatzailearen xehetasun fitxara sar zaitezke.

Erkidegoko mendi gailurrik garaienen babesean, Aizkorri mendilerroaren bihotzean, Arrikrutz-Oñatiko koba aurkitzen da. Gipuzkoako kobazulo sistema zabalenetako bat izanik, Euskal Herriko paisaia karstikoaren erakuslehio paregabea da. Mendez-mende urak harkaitzean zizelatutako kobazulo hau ikerkuntza espeleologiko eta paleontologikoetan aintzindarietako bat izan da.

 

Bisita gidatua gaztelaniaz. Ordu beteko iraupena gutxi gorabehera.

Bisita ordua baino 15 minutu lehenagoz harreran egotea beharrezkoa da.

Bisita-orduak: 09:30 - 19:00

Maskarila erabiltzea beharrezkoa da.

 

X