Biarritzera ihesaldi zoragarria zuzeneko autobusean

sisters-and-the-city-eu
Sisters and the City bloggeras

Urteak generamatzan une honen zain; horregatik, uda honetan Donostia-Biarritz zueneko autobusa martxan jartzeko asmoa zutela entzun genuenean, pozaren pozez saltoka hasi ginen.

ss biarritz blog 01

Noski, bi minutu baino gutxiago behar izan genituen eguna aukeratzeko. Probatzen lehenengoak izan nahi genuen eta ostiralean, 10:00etan, eguneko lehen autobusa hartu genuen Biarritzera bidean, azken autobusean, 19:00etakoan, itzultzeko erositako gure itzulerako txartelarekin. Hala, eguneko minutu bakoitza guri gustatzen zaigun moduan aprobetxatu nahi izan genuen.

Autobusa Donostiako autobus-geltokiko dartsenetan hartu behar da (Federico García Lorca pasealekua, 1), eta Biarritzen, aldiz, Charles Floquet etorbideko aparkalekuan. Txartelak aurrez erosi behar dira www.sansebastianbiarritz.com webgunean edo bi hirietako turismo-bulegoetan: Donostia Turismoan eta Biarritz Tourisme bulegoan. Bi horiek bultzatu dute proiektu eder hau elkarrekin eta izen hau jarri diote:Donostia - Biarritz: bi hiri, gune bakarra.

Bidaiatu ahal izateko ordutegiak honako hauek dira: asteazken, ostiral eta igandetan:

Donostiatik: 10:00, 12:00, 14:00, 16:00, 18:00 eta 20:00.
Biarritzetik: 09:00, 11:00, 13:00, 15:00 eta 19:00etan.

ss biarritz blog 02

Biarritz

Ibilbidearen iraupena 60 minutukoa da. Oso autobus erosoa da eta bidaia ziztu bizian igaro zitzaigun. 11:00etan, gure hiri gogokoenetako batez eta udaro bisitatzen dugunaz gozatzen ari ginen. Izan ere, badu Biarritzek harrapatuta uzten zaituen eta behin eta berriro itzultzera bultzatzen zaituen zerbait.

Eta, gainera, egun hori eguzkitsua izateko zortea baduzu, hirira egindako zure bisita ahaztezina izango da.

Hona hemen hirirako bisitan galdu beharko ez zenituzkeen txoko batzuk zeharkatzen dituen ibilbide txiki bat:

Txangoa hasteko, ITSASARGIRAINO joango gara. Igo bertako 248 eskailerak hiriaren bista panoramiko ederra miresteko.

ss biarritz blog 03

Postaletako hondartza dirudien HONDARTZA HANDIA izenekoa zeharkatuko dugu. Marradun olanazko karpak eta jauregi inperiala (gaur egun, Hotel du Palais ikusgarria) dira bertan nagusi.

ARRANTZALEEN PORTURAINO aurrera jarraituko dugu. Arrantzaleen garai bateko etxetxoak arrain fresko edo itsaski bikainak dastatu ahal izateko jatetxe bihurtu dituzte.

ss biarritz blog 04

Handik, AMA BIRJINAREN HAITZERAINO joango gara. Goialdean ama birjinaren estatua duen uhartetxoa da eta Gustave Eiffel-ek eraikitako zubi baten bidez iritsiko gara bertara.

PORTU ZAHARRA da gure txoko gogokoenetako bat. Arroken artean sartuta dagoela dirudien hondartza txiki bat da, olatu eta haizetik babestuta dagoena.

Ozeanoaren parean, arroka batean gainean, VILLA BELTZA ospetsua ikus dezakegu. Hamaika kondaira dago etxe horren inguruan eta hainbat filmetarako dekoratua ere izan da.

ss biarritz blog 05

Ikusiko dugun hurrengo hondartza ere izugarri gustatzen zaigu: EUSKALDUNEN KOSTAKO HONDARTZA, surfaren munduan barneratu nahi baduzu toki ezin hobea.

Joan GAMBETTA eta MAZAGRAN karriketara oroigarri bat eskuratzeko. Izan ere, kale hauetan, denda txiki guztiek dute xarma berezia. Eta ez galdu derrigor bisitatu beharreko eta produktu bikainak topa daitezkeen BIARRITZEKO MERKATUA.

AQUARIUMerako bisita ere sekulako plana iruditzen zaigu. Presta zaitez itsaspeko munduan zehar bidaia zoragarri bat egiteko: 600 espezie baino gehiagotako 8.000 arrain eta organismo bizidun baino gehiago topatuko dituzue.

Bisita ondoren, indarrak berreskura ditzakezue OLATUAko terrazak eskaintzen dituen bista ederrekin.

LA CITÉ DE L’OCEAN da ozeanori eskainitako eta guri asko gustatzen zaigun beste museo bat. Itsasoa hobeto ezagutzeko modu dibertigarri eta berezia da.

Irailaren 5era arte, Biarritzek omenaldia egingo dio Jacqueline B. Kennedy Onassisi lorategietan eta hondartzaren parean aire zabalean ikusgai egongo diren 160 argazki baino gehiagorekin osatutako ERAKUSKETAren bidez.

ss biarritz blog 06

Informazio gehiago: tourisme.biarritz.fr

Eta, bazkaltzeko, ez galdu duela egun gutxi zabaldu duten NEW IN THE CITY bat: JACK THE COCKEREL.

ss biarritz blog 07

Izugarri gustatu zitzaigun itsasoari begira bertako terrazatxoan jandakoa.

Itzuli berriak gara eta toki berriak ezagutzen jarraitu eta bertako hondartzen 6 km-etan, dendatxoetan, kaleetan eta hiri zoragarri horrek duen giro paregabean berriro ere barneratu ahal izateko itzultzeko desiratzen gaude.

Autobusaren prezioa: 10 € joan-etorria.

Haur eta gazteek 5 € bakarrik ordaindu beharko dute, eta 2 urtez azpiko haurrentzat doakoa da.

ss biarritz blog 08

Bidaia egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da Covid pasaportea eramatea edo PCR negatibo bat aurkeztea.

Informazio gehiago eta sarreren erosketa hemen: www.sansebastianbiarritz.com

Donostia

Biarritzetik bazatoz, Donostiarako lehen autobusa 9:00etan harrapatzea gomendatzen dizugu. Autobusaren geltokia Biarritzeko 17 Avenue Charles Floquet aparkalekuan dago eta Donostiako Autobus Geltokian uzten zaitu, Donostiako erdigunean.

Hirian zehar ibilbide bat oinez egitea proposatzen dizugu, Instagrameko RUTA formatuan.

Guztira 7 kilometro inguruko ibilbidea izango da, eta zaude ziur ez diozula argazkiak eta bideoak egiteari utziko.

Dena delakoagatik horrenbeste ibiltzeko gogorik ez baduzu, hiriko autobusak erabil ditzakezu, Donostiakoak miragarriak baitira, eta, Bulebarrean, behar dituzun guztiak har ditzakezu.

Prest al zaude hirian zehar ibilbide diferente bat egiteko? Goazen!

10 LEKU TOP INSTAGRAM :DONOSTIAN:

1.- Santa Klara uhartea: ontzira zaitez eta nabigatu Santa Klara uharteraino. Igo uharteko itsasargira eta, gero, eman uharteari bira labarretan zeharka-meharka ibilita.

ss biarritz blog 09

2.- Itsasotik: aprobetxatu itzulerako bidaia eta kliskatu paisaia ezabatzear balego bezala. Hiriak eta itsas bizitzak argazki itzelak eskainiko dizkizute.

ss biarritz blog 10

ss biarritz blog 11

3.- Kaia: leku pintoreskoa eta bizitza propioa duena. Txalupak, itsasontziak, arrantzaleak eta terraza atseginak.

ss biarritz blog 12

4.- Kanpandegi kalea: murgildu Alde Zaharrean, eta kale hori bilatuta, segi Portu kaleko zubiraino, ikuspegiaz gozatzeko. Egia esan, 1813ko sutea baino lehen tunel bat zen.

ss biarritz blog 13

5.- Alderdi Eder: lorategiak, karrusela eta Udaletxearen eraikina ―sasoi batean Kasinoa―, eta guztiaren hondoan Kontxako baranda. Kliskatzea dohainik da.

ss biarritz blog 15

ss biarritz blog 14

6.- Urumeako Zubiak: goazen zubi batetik bestera; korrontea goitik behera.

ss biarritz blog 16

ss biarritz blog 17

7.- Tabakalera: edozein aldetik argazki ona duen eraikin ikusgarria. Bosgarren solairuko terrazak zoratuko zaituzte.

ss biarritz blog 18

ss biarritz blog 19

8.- Aieteko jauregia: lorategiak, basoak, beltxargak, ur-jauzia duen haitzuloa, liburutegia eta Ipuinen Dorrea dituzu ehunka argazki kliskatzeko eta urteko edozein unetan storieak egiteko leku bikainak.

ss biarritz blog 20

ss biarritz blog 21

9.- Aldapetako aldapa: jaitsi jauregitik Aldapetako aldapan behera, eta gelditu gomendatzen dizugun spotean. Miretsi hiria, eta hartu arnasa.

ss biarritz blog 22

10.- Miramar Jauregiko lorategiak: toki liluragarria Donostiako badiaren gainean. Soropilean hortentsiez inguratuta eseri eta ikuspegiaz goza dezakezu. Gaua erori eta badiako argiak pizten direnean, seguru duzu argazki itzela. Begiratu Ondarretara, Loretopeko muturrera eta Kontxako hondartzara lorategietatik. Amaitu eguna begirada hasi duzun lekuan jarrita, eta bukatzeko bere maiestate alai Santa Klara uharteari argazki bikaina egin.

ss biarritz blog 23

ss biarritz blog 24

X