Chillida 100 Urte

Eduardo Chillida, artista unibertsala

Eduardo junto a una escultura de Calder Foto Robert Royal                                                                                Eduardo Chillida, Estudio para el Homenaje a Calder -ren ondoan. Argazkia: Robert Royal

Eduardo Chillida Juantegui, XX. mendeko artista donostiar unibertsal eta eraginkorrenetako bat, 1924ko urtarrilaren 10ean jaio zen eta, bere bi anaiekin batera, Donostiako erdigunean bertan dagoen Zaragoza plazako etxe batean hazi zen, Kontxako hondartzatik metro gutxira.

chillida biografia 001 Eduardo Chillida (ezkerrean) txikitan bere lehengusuekin Kontxan, 1926an. Eduardo Chillida artxiboaren argazkia. 

Segur aski, gure badia enblematikotik hain hurbil jaiotzeak, Kantauri itsasoko haize gozoa arnasteak eta egunik zakarrenetan olatuen indarra sentitzeak artista unibertsal honen nortasuna moldatu egin zuten.

Natura, askatasuna eta espiritualtasuna Chillidaren eskulturetan eta artelanetan nahasten eta islatzen direla esaten dute. Donostiako itsasoak eta inguruko mendiek, hiriko giro kosmopolita eta irekiak, gurea bezalako kultura sustraitu batekin batera, Eduardo Chillida bere sortze lan guztietan inspiratu izanak ez gaitu bat ere harritzen.

chillida estudioEduardo Chillida Villa Paz-eko bere estudioan, 1965ean. Argazkia: Budd Studio

Hark berak esan zuen: "Zuhaitz bat bezalakoa naiz, sustraiak herrialde batean eta adarrak mundurantz zabalik".

Gaztaroaren zati handi bat jaioterritik kanpo (Madril, Paris...) igaro bazuen ere, mundua arakatuz eta ezagutza berriak bereganatuz, azkenean Euskal Herrian bizitzen jartzea erabaki zuen, Hernanin hain zuzen, Donostiatik oso gertu, bere sustraiak indartu nahian.

3. Eduardo Chillida en su estudio de Ingeborg 1990. Foto Jesús UriarteEduardo Chillida bere Ingeborg estudioan. 1990. Argazkia: Jesús Uriarte

Hori 1950ean gertatu zen, Paristik Donostiara itzuli, Pilar Belzuncerekin ezkondu eta 8 seme-alabetako lehena izan zuenean. Garai hartan burdinaren aurkikuntza ere egin zuen lanerako ekai gisa. Izan ere, esperimentatzeari inoiz utziko ez zion ekai hau tradizio handikoa da Euskal Herriko landa-giroan.

chillida expo hierroLehenengo erakusketa Maeght Galerian, Parisen (Argazkia: Galerie Maeght). Chillida Hernaniko tailerrean  (Argazkia: Gonzalo Chillida) - 50eko hamarkada

Hain zuzen ere, burdinaren antzeko ekai bat —altzairua— erabiliz egingo du bere lanik ezagunena eta enblematikoena: Haizearen Orrazia. Bertan eskultura uztartzen du haurtzarotik primeran ezagutzen duen ingurune batekin. Obra ikoniko hau, harro egoteko arrazoi dena donostiar ororentzat, hiriko iruditeriaren eta nortasunaren parte da gaur egun.

Argi dago: Donostia ez litzateke egun ezagutzen dugun bezala izango Chillidaren eragina gabe eta, era berean, Chillida ez zatekeen izan zen bezala izango bere jaioterriaren eragina gabe. Bere obran maisuki islatu zituen nortasuna, izaera eta zerizana Donostian landu zituen.

1943 Eduardo Chillida. PArtido de Fútbol con la Real Sociedad en el campo de Atocha 1942 Eduardo Chillida Realarekin Atochako zelaian jokatutako futbol partida batean, 1942. Eduardo Chillida artxiboaren argazkia

Ba al zenekien 19 urterekin Realeko atezaina izan zela eta zaleek "Katu" esaten ziotela salto egiteko zeukan bizkortasunagatik? Belauneko lesio batek futboletik apartatu zuen eta agian, horri esker, gaur egun ezagutzen dugun artista bihurtu zen.

 

Haizearen orrazia, Donostia hiriaren ikono

Askotan aurkitzen dugu egutegietan, katiluetan, posterretan... Haizearen Orrazia, Kontxako baranda bezala, Donostiako ikonografiaren zati bihurtu da; eta ez da gutxiagorako. Ziur asko, Donostiako Haizearen Orrazia izango da euskal eskultorearen lanik ezagunena.

peine del viento 2

Obra monumental hau arroketan txertatutako altzairuzko hiru eskulturak osatzen dute, itsasoaren parean, Ondarretako hondartzaren amaieran. Inguruarekin bat eginik, altzairuzko atzapar itzelek 1976tik daramate leku berezi horretan, olatu handiei eta haizeari aurre eginez, zeina hirian sartzen baita orraztuta.

Haizearen Orraziak eta anfiteatro antzeko plazak osatzen duten espazio artistikoan egotea zinez merezi du. Lehorraren, haizearen eta itsasoaren arteko uztartze sentsazioa azaltzea zaila da. Batez ere, itsasoa harro dagoenean.

2.Donostia.Peine.VientoOlatuak Haizearen Orrazian

Zenbait aldiz, urteak joan urteak etorri, ibiliko zen Eduardo Chillida inguru horretatik, itsasoaren indarra sentituz?

13. Peine del viento XV en San Sebastián. Zabalaga Leku. San Sebastián VEGAP 2019. Sucesión de Eduardo Chillida y Hauser Wirth. Foto Català RocaEduardo Chillida eta Haizearen Orrazia XV.a Donostian. Argazkia: Francesc Català-Roca

Leku hau da guztiaren jatorria. Bera da obraren benetako egilea. Nik aurkitu besterik ez nuen egin. Haizea, itsasoa, arroka... horiek guztiak erabakigarriak dira obraren sorreran. Ezinezkoa da horrelako obra bat egitea ingurunea kontuan hartu gabe. Nik egindako obra bat da, nik egin ez dudana".

- Eduardo Chillida –

 Peine Viento oleajeOlatuak Haizearen Orrazian

 

Chillidaren beste eskultura batzuk hirian

Eduardo Chillidaren hainbat artelanetan oso nabarmena da espazio publikoarekiko kezka. Kalean bertan kokatzen zituen diseinuek hiru helburu zituzten: gizartearekin bat egitea, naturarekiko lotura topatzea eta banakako gogoeta sustatzea. Donostian, ezkutuxeago, Haizearen Orraziaz gain, artista donostiarraren beste sortze lan batzuk aurkitu ditzakezu. Aire zabaleko museo honetan zehar ibilalditxo bat egitera gonbidatzen zaitugu. Luxu handiagorik!

Eskulturak ChillidaFlemingen monumentua (1990) eta Besarkada eskultura (1992)

 

Mendeurrenaren ospakizuna

2024ko urtarrilaren 10ean Eduardo Chillidak 100 urte beteko zituen. Hori dela eta, 2024an, "Eduardo Chillida 100 urte. Topalekua" izenpean, nazioarteko ospakizunak antolatuko dira, Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioak bultzatuta. Aukera paregabea izango da Chillidaren artelanak zabaltzeko, bai eta Chillidaren balioak, sentiberatasuna eta ekarpenak ezagutzera emateko ere.

Lugar Encuentro Chillida

Urte osoan eta munduko hainbat txokotan, hamaika ekintza antolatuko dira mendeurrena ospatzeko. Horretarako, egitarau zabala prestatu da: erakusketak, argitalpenak, ikus-entzunezko proiektuak, hezkuntza-proiektuak, ekitaldi akademikoak...

Egitarauaren barruan, Donostiak, nola ez, leku nabarmena du, jarduera garrantzitsuenetako batzuen egoitza izango baita.

Omenaldia Victoria Eugenia Antzokian - 2024ko urtarrilaren 10ean

Urtarrilaren 10ean, Chillidak 100 urte beteko zituen egunean, ospakizun ekitaldi hunkigarri bat antolatuko da Victoria Eugenia Antzokian; bertan, Donostiako hiriak Eduardo Chillida gogoratzeko eta berriro sentitzeko aukera izango du, Chillidaren obrak arteekin eta publikoarekin sortu dituen bidegurutzeak lagun. Arte eszenikoen barruan, "Udako solstizioa" ikuskizun parte hartzailea azpimarratzekoa da, Kukai dantza-taldeak sortua Jon Maya koreografoarekin batera. 2024ko ekainaren 21ean izango da, Chillida Lekun. Horrez gain, hainbat erakusketa ere egingo dira. Hona hemen Donostian eta inguruetan programatuta daudenak:

"Chillida lanean" - 2024ko martxoaren 15etik ekainaren 30era

Kutxa Fundazioaren Kutxa Kultur Artegunean (Tabakalera): Eduardo Chillidak eta Jesus Iriarte argazkilariak 20 urte luzez izan zuten harreman profesionala eta pertsonala nabarmen jarriko du 

"Chillida eta Balenciaga. Forma tolestuz" - 2024ko apirilaren 22tik 2025eko urtarrilaren 9ra

Cristóbal Balenciaga museoak antolatuta: Bi sortzaileen 42 artelanen arteko topaketa formala proposatzen du (2024.04.22-2025.01.9)

"Eduardo Chillida eta bere garaiko arteak. Elkarrizketa bat (1950-1970)" - 2024ko ekainaren 8tik urriaren 29ra

San Telmo Museoko Erakusketak Chillidaren sormen unibertsoa aurkeztuko du garai hartako kultura artistikoa ardatz hartuta eta lehen hamarkadan —1950 eta 1970 artean— oinarrituz (2024.06.8-2024.10.29)

 "Topalekuak"- 2024ko ekainaren 21etik urriaren 6ra

Tabakaleran: Erakusketa honek Eduardo Chillidaren lanaren irakurketa egingo du, praktika artistiko garaikidean oinarrituta 

 Oroitzapenezko ekitaldien barruan, musikak ere lekua izango du: 

"Chillida – Elogios" - 2024ko otsailaren 15ean eta 16an 

Antonio Lauzurika euskal konpositoreak sortua, Euskadiko Orkestrak obra bat interpretatuko du Kursaalean Chillidaren omenez. Obra hau Euskadiko Orkestraren Denboraldiaren barruan estreinatuko da.

Musikeneren ibilbide musikalak - 2024ko maiatza eta abendua bitartean

Musikene - Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak bi ibilbide eskultoriko-musikal sortu ditu Eduardo Chillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko. Maiatzean, horietako lehena antolatuko da Chillida Lekun; museoko hiru artelanetan inspiraturik, hiru konposiziok osatutako ibilbide bat proposatzen da bertan. Bigarren ibilbidea Donostian izango da eta Chillidaren obra publikoak izango ditu aztergai. Urrirako eta azarorako dago programatuta. Gainera, eskultorearen omenezko konposizio bat ari dira prestatzen, Musikeneko auditorioan aurkeztekoa 2024ko abenduan.

Eduardo Chillida junto a Peine del viento Foto Archivo Eduardo ChillidaEduardo Chillida eta Haizearen XV. orrazia Donostian. Argazkia: Eduardo Chillida Artxiboa

2024an zehar, munduko hainbat tokitan, proposamenak eta jarduerak kateatuz joango dira. Egitarau osoa kontsultatzeko eta informazio eguneratua lortzeko, esteka hau bisitatzera gonbidatzen zaitugu.

Eduardo Chillida junto a Peine del Viento XV. Foto Archivo Eduardo ChillidaEduardo Chillida eta Haizearen XV. orrazia Donostian. Argazkia: Eduardo Chillida Artxiboa

Eduardo Chillidak 2002ko abuztuaren 19an utzi gintuen, Donostian, jaiotzen ikusi zuen hirian. Utzi bagaitu ere, haren legatu artistikoak, ideiek eta munduari buruz zuen ikuspegi paregabeak betiko iraungo dute. 

X