Silvia & The Spyglassen murgiltze arte erakusketa Tabakaleran

“Garapena inperfekziotik” da Silvia Sánchez artistak, Silvia & The Spyglass izenarekin ere ezaguna denak, Tabakalerako Kutxa Kultur espazioan sortu duen murgiltze arte erakusketa honen izenburua

Abenduaren 11ra arte, bere lanetako zazpi oso formatu berezi eta berritzailean ikusi ahalko ditugu. Silviak artea, musika eta teknologia bateratu ditu, errealitate birtualeko betaurreko batzuen bitartez bere obren barruan bizitzeko aukera izan dezazun apur batez. Ikuskizun paregabea!

silviaThe Spyglass imagen"Zoriontasunean murgildu zaitez",  Silvia & The Spyglass

Erakusketa honek zeharo aldatzen du galeria eta museoetan ikusi ohi duguna. Silvia & The Spyglassek zirraraz, fantasiaz eta surrealismoz beteriko mundu batera garamatza, margolaritza interakziorako aukera ematen duen unibertso bisitagarri bihurtuz.

“Garapena inperfekziotik” erakusketak inperfektua den horren edertasunaren inguruko galderak planteatzen dizkigu, bai eta bizitzako gauza txikien garrantziaren, bizitzako ikaskuntzen eta eraldaketaren ingurukoak ere.

Galduko al duzu?

 

Garapena inperfekziotik” erakusketa

Kutxa Kultur Plaza (Tabakalerako 4. solairua)
Urriaren 23tik abenduaren 11ra
Astelehenetik ostiralera: 16:00-21:00
Larunbat, igande eta jaiegunak: 11:00-14:00 eta 16:00-21:00

 

Nor da Silvia & The Spyglass?

Silvia Sanchezi buruz

Duela 15 urte baino gehiago, Silviak zuzenbidearen mundua utzi eta arteari profesionalki ekitea erabaki zuen. Espainian, Portugalen, Suitzan, Mexikon eta Arabiar Emirerrietan bizi izan da, eta leku horietan guztietan erakutsi du bere obra. Herrialde horietan guztietan, kultura horietan guztietan, lehengai gisa balio dioten giza emozioak, norberarenak eta besteenak, behatu ditu. Begiratu, ezagutu, ez ezagutu, ez epaitu. Bere obraren oinarria emakumea da. Ahulezietatik indarguneetara eboluzionatzen duen emakumea. Bere obraren irudi nagusia den emakumea, emozioak eta bizipenak islatzen dituena. Gauza txikien garrantzian oinarritutako obra. Jendeari irribarreak azaleratzen dizkiona. Sinpletasun figuratibotik sinbolismo ia surrealera jauzi eginda.

X