Badator San Sebastian eguna!

danborrada

Bagera...! Gu ere bai…! Gu beti pozez, beti alai

Danborrada da urtero, urtarrilaren 20an, Donostiak bere patroiaren eguna ospatzen duen festa. Aurten ohiko moduan ospatzea ezinezkoa izango den arren, gure festa berezi hau betiko gogo berarekin biziko dugu.

enero-tamborrada 

Danborradaren edo San Sebastian egunaren jatorria 1836an koka dezakegu. Donostiako inauteriaren konpartsa gisa sortu zen eta, handik gutxira, hiriko kaleak zeharkatuz patroiaren eguna ospatzeko tradizio bihurtzen hasi zen. Hasiera batean, parte-hartzaileak mozorrotuta joaten ziren, baina geroago, Independentzia Gerran esku hartu zuten Gipuzkoako batailoietakoen uniformearen modukoa janzten hasi ziren, jantzi militarren Frantziako estiloarekin.

Tamborrada Donosti

San Sebastian egunean, ia ezinezkoa da Donostiako kaleetan danborradaren bat ez ikustea; izan ere, 147 konpainia baino gehiagok (20-50 danbor eta 50-100 barril inguruk osatzen dituzte, eta musika-banda bat, banderadunak eta kantinerak joaten dira haiekin batera) hiriari bizitza ematen diote haien abesti eta dantzekin.

tamborrada-dia-de-donostia

Festa 00:00etan hasten da Konstituzio plazan hiriko bandera igotzearekin batera, eta hilaren 20ko 24:00ak arte jarraitzen du, toki berean bandera jaisten dutenean. Danborradako konpainiek haien danbor eta barrilekin interpretatzen dituzte Sarriegiren melodiak, eta egun osoan egoten dira hirian entzungai.

tamborradas-de-donostia

Aurten, haur danborradaren alaitasuna

2022ko urtarrilaren 20a ere ez da betiko San Sebastian eguna izango. Ez da ez bandera igoera ez jaitsiera egingo, eta helduen konpainiek ez dute gure kaleetan desfilatuko. Hala ere, hilaren 20an Sarriegiren doinuak modu berezian entzungo dira eguerdian desfilatuko duten haurren danborraden eskutik. Horiek ere ez dute udaletxetik bandera igoera egingo, baina haurren bost desfilez gozatu ahal izango dugu, 1,5km inguruko ibilbidekin, Loiolako Erribera, Bidebieta, Gros, Antigua eta Erdialdeko auzoetan zehar.

Tamborrada infantil

Gure etxeetako leihoak eta balkoiak apaintzeko deia (Eta zozketa!)

Gainera, horren ezberdina izango den aurtengo indargune eta puntu esanguratsu gisa, San Sebastian egunean donostiar guztiok urtarrilaren 20an bakarrik sortzen den lotura-une ezin bereziago hori senti dezagun, Donostia Turismotik gure balkoiak eta leihoak apaintzeko deia egiten dugu. Danborrada eta irudimena elkarrekin jarri, eta hartu etxeko bandera, danborrak, upelak… eta aurrera! 

zozketablog

Ba al dakizu San Sebastian martxaren letra?

Hona hemen jatorrizko letra zuen etxeetatik abesteko aukera izan dezazuen. Ez dio axola Donostian edo munduko beste edozein txokoren batean zaudeten!

Bagera…!
gu ere bai!
gu beti pozez,
beti alai
Sebastian bat bada zeruan
donosti(a) bat bakarra munduan
(h)ura da santua
(e)ta (h)au da (h)erria
(h)orra zer den gure donostia
(H)irutxuloko

gaztelupeko
joxemaritar za(h)ar eta gazte. (berriz)
Kalerik kale
danborra joaz
umore ona zabaltzen
(h)or di(h)oaz
joxe mari¡Gaurtandik gerora
penak zokora
festara!
dantzara!
donostiarrei oi(h)u
egitera gatoz
pozaldiz
i(h)auteriak datoz¡ (berriz)Bagera...!
gu ere bai!
gu beti pozez,
beti alai

 

X