Kirolaz eta kulturaz gozatu Korner, Kultura & Futbol Festibalarekin!
- Kultura
- 2023 Urt 12
Kornerren zortzigarren edizioa hemen da!
Futbolaren eta kulturaren munduak batzen dituen festibala Donostian izango da ekainaren 2tik 7ra eta jarduera interesgarriz josita datorkigu aurten.
Argazkia: Korner, kartela 2025
Edizio honetan Korner Jaialdiak “futbolaren bultzada” ideiaren inguruan garatuko da, lehen lerroko jokalari, kazetari, artista eta idazleak gonbidatuz. Gainera, aurten, Real Sociedad Fundazioa eta Donostia Kirola batu dira antolakuntzara, eta indarrez beteta dator festibala.
Reale Arena eta Victoria Eugenia Antzokia izango dira gune nagusiak; eta bertan, futbolaren eragina azpimarratuko duten artearen sorkuntzak ikusteko aukera egongo da.
Gainera, Kornerrek bere atalik ospetsuenari ere tartea eman dio aurten: Monologoles. Grison, 'La Revuelta'ko kolaboratzaile ezaguna, bere ikuskizun berria eskainiko du Reale Arenako belardian ekainaren 6an, ostiralarekin, 21:00etan. Grisonek futbolari buruzko anekdota eta pasarteak elkarbanatuko ditu ikusleekin.
Argazkia: Korner, Monlogoles
Amaierako ekitaldian, ekainaren 7an, larunbatean, Chillida Lekun “Serrat eta Gabilondo: lagun arteko futbola” izeneko solasaldi intimo bat egingo da; Joan Manuel Serrat eta Iñaki Gabilondo futbolaz, beren bizitzaz eta lotzen dituen adiskidetasunaz mintzatuko dira elkarrizketa berezi honetan.
Argazkia: Korner, Mikel Soro
Argazkiak: Korner
Argazkiak: Korner
Futbola eta kultura inoiz baino elkartuago!
Argazkia: Korner
Programa kontsultatu Korner festibalaren webgunean.