Cimasub 2022: "Orain edo inoiz ez"
- Kultura
- 2022 Aza 15
Hemen da Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa!
Gurekin itsaspeko bidaia zoragarri hau egitera gonbidatzen zaituztegu azaroaren 24, 25 eta 26ean Donostiako Antzoki Zaharrean.
Emanaldiak Antzoki Zaharrean izango dira arratsaldeko 19:00etatik aurrera eta sarrera doakoa da ekitaldi guztietarako! 32 laburmetrai eta 5 dokumental ikusteko aukera izango dugu. Hauetan, planetaren itsaspeko paradisu ezberdinekin gozatzeko parada izatearekin batera, gure itsasoek sufritzen duten narriadura azaleratuko dute.
Gizakiaren biziraupen etorkizunerako ezinbestekoak zaizkigun pentsakera eta ohitura aldaketak martxan jartzeko etsipen deiadar moduan datorkigu aurtengo leloa, "Orain edo Inoiz ez". Denbora iada gure kontra daukagunean, gure ozeanoen egoera erreala ezagut arazteko helburuarekin eta hondaleak izkutatzen dituen altxorrak ahaztu gabe, hauek kaltetzen dituzten arazoak azaleratu nahi dira.
Laurogei nazionalitate ezberdinetako kalitate bikaineko berrehun eta berrogeita hamar lan baino gehiago aurkeztu dira CIMASUB ziklora. Lan guzti hauek, urrezko, zilarrezko eta brontzezko baranda irabazteko lehiatu dira, beste garaikurren artean eta Antzoki Zaharrera gerturatzen den orori bukaerako ekitaldi zirraragarria bizitzeko aukera paregabea zabalduko zaio.
Ziklo honen antolakuntza, Real Sociedad-eko Itsaspeko sailak bideratzen du. Ikus-entzunezko lan ezberdinen hedapenean oinarrituta, Itsaspeko mundua ezagutarazteko eta itsaso eta ozeano guztien zainketaren kontzientzia zabaltzeko helburua duen sekzioa. CIMASUB Nazioarteko itsaspeko zikloa, itsasoko embaxadoreak diren ikus-entzunezko profesional ezberdinen eta zine aretoetara gerturatzen diren milaka bisitarien komunikazio kanala bilakatzen da.
Ikastetxeentzako itsaspeko Txikizikloa
Donostiako Aquarium-ean bideratuko da bost egunetan zehar Azaroak 21 eta 25 astean, 10 eta 12 urte bitarteko 5º eta 6º mailako ikasleentzako eta Real Sociedad-eko fundazioaren bitartez antolaturik dator.
Parte hartzen duten ikastetxeei aurretik gelan lantzeko material didaktikoa erreztu zaie ikus-entzunezko material osagarriarekin eta jarduera eta orientazio metodologikoekin batera.
Ekintza honen bitartez, helburu ezberdinak lortu nahi dira. Alde batetik,ingurumenaren egoeraz jabetzea eta kontsumo osasuntsu eta arduratsuaren eta ingurune hurbilaren errespetuaren eta zaintzaren jarrerak garatzea, haren kudeaketan arduraz parte hartzeko. Bestalde, gure eguneroko bizitzan planetaren ongizatean eragina duten erabakiak hartzeko, ezagutza zientifikoan oinarritutako erabaki pertsonal eta kolektiboak landu nahi dira.
Hiru argazki erakusketa
Aurtengo edizioan hiru argazki erakusketa ezberdin egongo dira aldi berean. Azaroak 7 eta 27 bitartean, Donostiako Aquarium-eko Nautilus aretoan aurtengo CIMASUB ziklora aurkeztu diren argazkirik hoberenen bilduma irekiko da. Data berdinetan, Garberako saltoki-gunean jatetxe eta aisialdi zonaldean 2022ko argazkien bilduma erakusketa zabalduko da. Amaitzeko, Reala Arenako Kirol Etxeko sarreran aurreko edizioetako argazki bilduma bat irekiko da urte amaierararte iraunduko duena.
Erakusketa bakoitzean mundu osoko itsaspe ezberdinetan bizi diren espezie harrigarri eta erakargarrienak modu bitxietan ikustera garraiatuko gaituzten 24 argazki handitze ikusteko aukera izango dugu.Naturaren edertasuna eta honekiko gizakiaren bidegabekeria elkarrekin ikusteko aukera emango digutenak. Mundu osotik aurkeztu diren ia 300 argazkietatik 24 hoberenak erakutsiko ditugu eta hauen artean azpimarratzekoak dira edizio honetako garaileak, Luc Rooman (Belgika), Martin Broen (Estatu Batuak), Tom Shesinger (Israel), Plamena Mileva (Bulgaria), Aldo Gustavo Galante (Argentina), Iñaki Alcalde (Gipuzkoa).
Ekitaldiaren programa osoa gure webgunean ikus dezakezu, zuen gustukoa izatea espero dugu... zuen zain gaude!