Bazatoz Zinemaldiaren 73. ediziora?
- Kultura
- 2025 Ira 08
Irailaren 19tik 27ra urteko ekitaldirik kosmopolitena itzuliko da
Estatuko nahiz nazioarteko zinemaren panorama osoa etortzen da Donostiara urtero irailean urteko lehiaketarik kosmopolitenean parte hartzeko: Zinemaldian, besteak beste Canneseko Zinemaldiarekin eta Veneziako Mostrarekin batera Europako zinema-gertaerarik garrantzitsuenetako batean, alegia!…Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina!
Zinemaldiko 73. edizioko kartela
Aurten, Marisa Paredes aktorea izango da kartel ofizialaern protagonista, Horrez gain, Zinemaldiak Esther Garcia omenduko du, Donostia Saria emango baitiote. 73. edizioa sorpresaz eta emozioz beteta espero da.
Irailero bezala, Donostiak beso zabalik hartuko ditu nazioarteko panorama zinematografikotik datozen hainbat gonbidatu: aktoreak, zuzendariak, gidoilariak, kazetariak... Hauek gure hiriaz gozatuko dute donostiarren eta munduko bazter guztietatik datozen zinemazaleen artean nahastuz.
Argazkia: Donostiako Zinemaldia
Izarren glamourraz haratago, Zinemaldia beti nabarmenduko da bere kalitate zinematografiko eta askotariko programazioagatik. Aurten 200 film inguru aukeratu dira sei sail lehiakorretan (Sail Ofiziala, New Directors, Horizontes Latinos, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak eta Nest) eta zazpi ez lehiakorretan (Culinary Zinema, Made in Spain, Zinemira, Belodromoa, Haurrentzako Zinema, Atzera begirakoa eta Klasikoak).
Argazkia: Donostiako Zinemaldia
Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioan Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko direnen artean Claire Denisen, Dolores Fonziren, Edward Bergeren, Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren, Alauda Ruiz de Azuaren edo Alberto Rodríguezen filmak daude.
Zinemaldiak esakintzen dituen pelikulekin disfrutatzeaz gain Donostiaz ere gozatu nai baduzu hurbildu turismo Bulegora eta jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu:
Donostian egin daitezkeen planik onenak gure ikuspegitik kontatu nahi dizkizugu, hemen bizi garen donostiarron ikuspegitik, hiriaren onenaz ahalik eta gehien goza dezazuen nahi dugu...
...eta Donostia guk bizi dugun bezalaxe bizitzea.
Une hori iristen den bitartean, apuntatu ematen dizkizugun ideia hauek:
Pintxotan ibili Donostiako auzoetan: Donostian pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.
Kontxako Badian argazki bat ateratzea edo zinemaldira datozen aktoreetako batekin selfie bat ateratzea!! Zer nahiago dezu? Saiatu biak egiten!!
Hiriak museo-eskaintza askotariko eta osatua du, eta, erakusketa osatuen eta instalazio modernoen bidez, jakin-min handia dutenak asetzen ditu. Gainera, aurten 130 urte dira Balenciaga jaio zela, aukera ezin hobea da Getariako Balenciaga Museoa bisitatu eta modaren munduan murgiltzeko.
Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Ibilbideko edertasunaz gozatu!
Ezagutu Donostiako auzoak: hein handi batean, euren hondartza zoragarrietan nabarmentzen da auzo bakoitzeko berezitasuna. Deskubritu auzo bakoitzaren nortasuna.
Parkeez eta naturaz gozatzea: Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.