Behobia - San Sebastián lasterketan parte hartzeko dortsal bat irabazi nahi al duzu?
- Kirola
- 2025 Mai 07
Azaroa, Donostian, altetismoaren hilabetea da. Hilabete honetan korrikalarien egutegiko bi hitzordu galduezin ospatzen dira hirian: Behobia - San Sebastián, 2025eko azaroaren 9an eta Donostiako Maratoia, 2025eko azaroaren 23an.
Urtero mundu osoko korrikalariak hurbiltzen dira Donostiara bi lasterketa hauetan korri egiteko eta 2 egunez bada ere, hiriaz gozatzeko. Korrika egiteaz gain hiria ezagutzeko aprobetxatu nahi baduzu, jarraitu aholkutxo hauek!
Aprobetxatu hemen zaudela Donostiaz gozatzeko
Non jan dezaket?
Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.
Eta lasterketa amaitutakoan...
Erlaxatu nahi dut! Hiriko korrikalariekin hitzegingo bazenu aho batez esango lizukete: Gorputzeko musukulu guztiak askatzeko hartu bainua talasoan! Kontxako badiako ikuspegi ezin hobearekin. Itsasoko urari esker erlaxatzeko eta gorputza tonifikatzeko aukera paregabea izango duzu.
Eta nola ez, entrenatzeko gomendioak, ordutegiak, ibilbideak... jaso nahi badituzu B/SS ren webgunea duzu edo Maratoiaren webgunea bisitatu besterik ez duzu.
Turismo Bulegoa
Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.
Astelehenetik Larunbatera | 10:00 - 18:00 |
---|---|
Igandeak | 10:00 - 14:00 |