Aiako Harria

Granitozko hiru tontor

oianleku-aiako-harria

Aiako Harri liluragarri horiek nagusi dira Bidasoa eta Donostia arteko zerumugan. Gainera, Donostiatik gertuen dagoen Parke Naturala da eta bertaraino txirrindan edo oinez irtsi daiteke Arditurriko bide berdari esker.

Granitozko multzo bakarra da Euskadi guztian, eta duela 300 milioi urte ur-azpitik atera zen lehen natur elementua. Ez dirudien arren, erraz zeharka daiteke haren gailur berezia ibilbide arruntetik. Hiru tontorrek Irumugarrieta, Txurrumurru eta Erroilbide dute izena, eta azken hori da garaiena, 832 metrorekin. Oielekuko estazio megalitikoraino ere joan daiteke, burdina-aroan datatutako ehorzte-monumentua da eta Euskadin hoberen mantentzen den crómlech-a.

oianleku-aiako-harria

Mendigunearen oinarrian daude Arditurriko meatzeak; Burdin Arotik jarduera handia izan dute, baina puntu gorena erromatarren garaian eskuratu zuten. Handik atera ziren zilarra, beruna eta fluorita 1984an itxi zen arte. Gaur egun lur azpitik doan 800 metroko ibilbide liluragarriari esker meatzeak bisitatu daitezke.

 


X