Piragua Kontxako Badian

Erreserbatu lasaitasun osoz
Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.
Gozatu Kontxako badiaren edertasun paregabearekin Santa Klara uharteraino arraun eginez edo Haizearen Orrazia bisitatuz.
Gainera, independentzia osoa izango duzu; izan ere, ez da beharrezkoa begirale bat kontratatzea.
INFORMAZIO PRAKTIKOA
UDALERRIA | Donostia |
---|---|
TOPAGUNEA | Kontxa pasealekua z/g (Fortuna lokala, Ordularien azpian) |
IRAUPENA | 1 ordu inguru |
ORDUTEGIA | Ekainaren 1etik irailaren 11ra Astelehenetik ostiralera, 13: 00etatik 20: 30era Larunbat eta igandeetan: 10: 00etatik 20: 00etara |
PREZIOA | 13 € (BEZa barne). NANa edo pasaportea eskatzen da piraguak alokatzeko finantza gisa. |
GARRANTZITSUA | * Hornitzailearekin harremanetan jartzea gomendatzen da jardueraren ordua zehazteko. |
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.