Hondarribia & Elkarte Gastronomikoa






10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Deskribapena
Jaizkibel mendia eta Hondarribia ezagutzeko eta elkarte gastronomiko batean sukaldari batekin sukaldaritza-esperientzia bat bizitzeko egun erdiko bisita.
Donostiatik irteera egingo dugu Hondarribirantz, Jaizkibel-eko errepide panoramikotik, Espainiako kostaldeko hirugarren mendi garaienak eskaintzen dizkigun bistaz gozatuz.
Hondarribia eta bere erakargarritasun nagusiak ezagutuko ditugu: itsas pasealekua, La Marina arrantza-auzoa, Erdi Aroko burgu gotortua eta monumentu garrantzitsuenak.
Elkarte gastronomiko batean jarraituko du bisitak (euskaldunak lagunartean eta familiartekoekin bazkaltzera biltzen diren klub pribatu antzekoa) non sukaldari batek euskal bazkari tradizional bat prestatuko duen inguruko produktuekin: Hondarribiko baratzetako barazkiak, portuko merkatuko arraina edo, postrerako, bertako gozotegi bateko pantxineta (Gipuzkoako tarta tipikoa).
Menua
- Antxoa gazituak
- Nafarroako esparragoak
- Piparrak
- Entsalada tomatea eta hegaluzea
- Urdaiazpiko iberikoa
- Zapoa labean patatekin
- Pantxineta
Patxarana edo kopa eta kafea
- Errioxa beltza
- Txakolina
- Nafar zuria / arrosa
Informazio praktikoa
IRTEERAK | Astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta igandetan 18:00etan. |
---|---|
IRAUPENA | 6 ordu |
HIZKUNTZA | Ingelesa |
TOPAGUNEA | República Argentina pasealekua (Maria Cristina Hotel parean), 20004, Donostia |
GARRAIOA BARNE | Bai |
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ | 8 pertsona |
PREZIOA | Helduak: 180€ |
HORNITZAILEA | IKUSNAHI TOURS SL |
OHARRA | *12 urtetik beherako umeak ez dira onartzen *Alergia edo intolerantziaren bat baldin badaukazu, jakinarazi iezaguzu mesedez. |
Erosketa aukerak
- Hondarribia & Elkarte Gastronomikoa
- 18:00h
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.