Bazkaria gastronomia-elkarte batean





Deskribapena
Jan dezagun elkarrekin “Elkarte Gastronomiko” batean
Bizi ezazu bizipen gastronomiko paregabea La Bretxa merkatuaren ondoan dagoen Elkarte Gastronomiko batean, Donostian.
Sasoiko hiru pintxo dastatuko dituzu, zure kabuz txakolin-kopa bat zerbitzatuz eta elkarte hauen funtzionamendu berezia ezagutuko duzu, konfiantzan eta tokiko ohituretan oinarritua.
Argazki zaharrekin iraganera egingo dugun bidaia txikiaren ondoren, elkarrekin bazkari oso bat partekatuko dugu: 2 sarrera-plater, plater nagusia eta postrea.
Barne dauden edariak: ardoa, sagardoa, garagardoa edo freskagarriak.
Informazio praktikoa
IRTEERAK | Astelehenetik ostegunera 12:00tan edo 18:00etan. Ostiraletan 12:00tan. Egutegia kontsultatu, disponibilitatea baieztatzeko. |
---|---|
IRAUPENA | 3 ordu |
HIZKUNTZA | Ingelesa, frantsesa eta nederlandera (multilingüe). |
TOPAGUNEA | Hotel María Cristinaren sarrera nagusiaren aurrean (República Argentina K., 4, 20004 Donostia, Gipuzkoa) |
GARRAIOA BARNE | Ez |
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ |
8 pertsona |
PREZIOA | Helduak: 185€ |
HORNITZAILEA | JORIS DELANGHE ETA BESTE CB |
OHARRAK | Erreserba egiterakoan, jakinarazi elikagai-alergiarik badagoen. Talde osoarentzat egokituko dugu menua. Irteera bermatua heldu batetik aurrera. |
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.