GOXOKATA, sagardoa dastatuz egindako bidaia sentsoriala







Deskribapena
Sagardoetxea sagardoaren museo bat baino askoz gehiago bihurtzen duen esperientzia sentsoriala: 5 zentzumenekin sentitu, usaindu, ikusi, dastatu, ukitu eta gozatzeko lekua.
Sagardoetxeak zentzumenen bidezko bidaia berezia proposatzen du. Dastaketa berezi bat, non usainekin jolastu eta gure lurraldeko produktu gastronomiko bereziez gozatuko dugun: sagardo naturala Idiazabal gaztarekin, sagardo aparduna sagar dultzea eta intxaurrarekin eta Bizi-Goxo izotzezko sagardoa gatza duen txokolatearekin.
Informazio praktikoa
| HERRIA | Astigarraga | 
|---|---|
| TOPAGUNEA | Sagardoetxea - Kale Nagusia, 48 (20115 Astigarraga) | 
| IRAUPENA | 1 ordu | 
| ORDUTEGIA | 12:00 | 
| HIZKUNTZA | Euskara, gaztelania eta ingelesa *frantsesa (aurrezko erreserbarekin) | 
| GARRAIOA | Garraio pribatua ez dago sartuta. | 
| PREZIOA | 12 € | 
| HORNITZAILEA | Sagardun Partzuergoa | 
| OHARRA | Erosketa egitean, adierazi hizkuntza Irteera ziurtatua heldu batetik aurrera. 18 urte gorakoentzat | 
Erosketa aukerak
- Goxokata
- NOIZ EROSI
 Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
- ORDAINTZEKO ERA
 Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
- EZEZTATZEAK
 Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
- FROGAGIRIA
 Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

 
		
		