Hondarribia, Pasaia Donibane eta Pasaia San Pedro bisita

 
hondarribi-sanjuan-sanpedro-1hondarribi-sanjuan-sanpedro-2hondarribi-sanjuan-sanpedro-3hondarribi-sanjuan-sanpedro-4hondarribi-sanjuan-sanpedro-5hondarribi-sanjuan-sanpedro-6

Prezioa

55

Erosi

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Erreserbatu lasaitasun osoz

Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.

Donostian elkartuko gara Hondarribira bidean jartzeko, Gipuzkoa ipar-ekialdean kokatutako herri arrantzalera. San Nikolas kaleko fatxada koloretsuek diosala egingo digute gure herriko pasieran; herri kasko historikoan, Santa Maria Atea zeharkatu ahal izango dugu, eta “hatxero” ezagunari helduta argazki bat atera. Badakizue zer adierazten duen? Gainera, udaletxea ezagutuko dugu, Casadevante etxea, eta Zuloaga jauregia.

Errepidera itzuliko gara, eta Pasai Donibanera bidean jarri, Jaizkibel mendiaren magalean. Bertan pausatuko gara. Kai zaharrean eta mendiari itsatsitako arrantzale-etxeetan barrena ibiliko gara, eta herri historiko hau betetzen duten jauregi eta elizak ezagutuko ditugu. Gainera, aukera ederra izango dugu XVII. mendeko etxe tipiko bat bisitatzeko, badiara aterabide zuzena duena. Victor Hugok bertan hartu zuen aterpe 1843an!

Pasai Donibanen arrantzale-barku batera igoko gara San Pedrora badia gurutzatzeko; herri horretan, Euskal Herriko itsas tradizioa ezagutzen jarraitu ahal izango dugu. Heltzen garenean, herriko parte zaharrean barneratuko gara, eta galtzada-harrizko zoladura duten itsas ikuspegiko kaleetan ibiliko gara.

Bukatzeko, Donostiara itzuliko gara, eta hortxe amaituko dugu txangoa.

Ibilbidea

09:00: Donostian elkartu
09:20 -09:30 Hondarribira garraiatu
09:30-11:00 Hondarribiko parte zaharrean eta Portu auzoan bisita gidatua egin
11:00-11:30 Hondarribitik ibili Jaizkibelen barrena Pasai Donibaneraino
11:30-12:45 Pasai Donibane eta San Pedro bisitatu, barkuz bestaldera igaroz
13:00 Elkargunera itzuli

 

Informazio praktikoa

BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK Hondarribia, San Juan eta San Pedro
HIZKUNTZA Elebiduna: Gaztelania / ingelesa
IRTEERAK Osteguna eta Igandea 09:00tan
*Urtarrilak 1, 6, 19 eta 20,eta 24, abenduak 25 eta 31 izan ezik
(2 pertsona gutxienez)
IRAUPENA 4 ordu
GARRAIOA BARNE Bai
PREZIOAN BARNE Bertako gida
TOPAGUNEA Donostiako autobus geltokia. Federico Garcia Lorca 1
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ 30 pertsona
PREZIOA Helduak: 55€
Gazteak (12-17 urte): 20€*
Haurrak (0-11 urte): 20€*
*Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta
OHARRA

Oinez egiteko oinetako erosoak eramatea gomendatzen da
Euria izanez gero aterkia eramatea gomendatzen da
Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera.

X