Frantziako kostaldea














Goza ezazu Iparraldeko kostaren handitasunaz. Baionatik hasita, bere aintzinako kale eta XVI-XVII. mendeetako etxeekin, Biarritz dotorearekin jarraituz (mendeetan zehar erregeen opor hiria izanda), Donibane Lohitzune eta bere merkatu eta txokolate artisauekin aurrera joanez eta bi estatuen arteko muga den Hendaiarekin amaituta, eguna haztezin bat bizitzeko aukera duzu.
Ibilbidea
- 09:00 Hasiera puntuan jasoko zaitugu
- 09:50 - 11:10 Baionako bisita
- 11:30 - 12:30 Biarritzeko bisita
- 13:00 - 14:00 Biarritzen bazkaltzeko denbora librea
- 14:30 - 16:30 Donibane Lohitzuneko bisita
- 17:00 Hasierako puntura itzulera
Informazio praktikoa
BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK | Baiona, Biarritz eta Donibane Lohizune |
---|---|
HIZKUNTZA | Ingelesa eta gaztelera |
IRTEERAK | Asteartea, osteguna, larunbata eta igandetan 09:00etan, urtarrilak 1,6 eta 20, abuztuak 15 eta abenduak 24,25 eta 31 izan ezik. |
IRAUPENA | 8 ordu |
GARRAIOA BARNE | Bai, garraio pribatuan |
PREZIOAN BARNE | Bertako gida |
TOPAGUNEA | Bengoetxea Kalea, 1. Donostia |
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ | 7 pertsona |
PREZIOA | 65€ helduek 50€ 8 eta 17 urte arteko adingabeek * 20€ 0 eta 7 urte artekoek * * Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta |
OHARRA | Muga zeharkatzeko nortasun agiria eramatea gomendatzen da. EB kanpoko biztanleek pasaportea eraman beharko dute. Irteera 2 lagunetik aurrera ziurtatua Bazkaria ez dago barne (denbora librea ematen da bazkaltzeko) |
Irteera pribatua
Orain, tourraren bertsio pribatua ere eskuragarri duzu, zure senide edo lagunekin bakarrik goza dezazun
BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK | Baiona, Biarritz, Donibane Lohizune eta Hendaia. |
---|---|
HIZKUNTZA | Ingelesa eta gaztelera. |
IRTEERAK | Egunero 09:00etan, urtarrilak 1,6 eta 20, abuztuak 15 eta abenduak 24,25 eta 31 izan ezik. |
IRAUPENA | 8 ordu. |
GARRAIOA BARNE | Bai, garraio pribatuan. |
PREZIOAN BARNE | Bertako gida |
TOPAGUNEA | Bengoetxea Kalea, 1, Donostia |
PREZIOA / IRTEERA | Prezioa talde osoaren irteera bakoitzeko da eta parte-hartzaile kopuruaren arabera aldatzen da: 4 pertsona gehienez 350€ 7 pertsona gehienez 500€ |
OHARRA | Muga zeharkatzeko nortasun agiria eramatea gomendatzen da. EB kanpoko biztanleek pasaportea eraman beharko dute. |
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.