Reale Arena Tour Interaktiboa

 
gafas rsoREAL SOCIEDAD 70tour rso 2tour rso 3tour rso 4tour rso 5

Prezioa

150-tik aurrera

Erosi

Egin ezazu Reale Arena berriaren aurkikuntza esperientzia harrigarri baten eskutik: estadioko lekurik esklusiboenak bisitatu eta Real Sociedad Futbol Taldearen sekretu guztiak ezagutu ahal izango dituzu.

Real Arenako sekretu guztiak kontatuko dizkizun gidari espezializatu baten eskutik barnera zaitez Realaren historian eta ezagut itzazu publikoarentzat itxita egoten diren espazioak.

Ibilbidea:

1. Ongietorriko sarrera (0. atea)
2. Entzunaretoa
3. Barruko aparkalekua
4. Garaikurren tunela eta 500 partida jokatu dituzten jokalariak
5. Etxeko taldearen aldagelak (X)
6. Jokalekua – 360°-ko murgiltze esperientzia. Errealitate birtualeko betaurrekoak.
7. Eremu mistoa
8. Prentsa-aretoa
9. Presidentearen palkoa

Informazioa praktikoa eta erosi

ORDUTEGIA Hornitzailea bezeroarekin harremanetan jarriko da bisitaren ordua zehazteko.
IRAUPENA 1 ordu
HIZKUNTZA Euskera, gaztelera, inglesa eta frantsesa

*Adierazi hizkuntza oharretan
TOPAGUNEA Sarrera estadioko 0 atetik izango da (hospitalityrako sarbidea), 20. atetik oso gertu ("REAL SOCIEDAD" idatzita duten letra handien ondoan).
PREZIOA 10 lagun arte: 150 €
20 lagun arte: 240 €
30 lagun arte: 350 €
40 lagun arte: 500 €
50 lagun arte: 590 €
HORNITZAILEA Real Sociedad de Futbol S.A.D.
OHARRAK - 5-10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Mugikortasun urria duten pertsonentzako irisgarritasuna. Laguntza behar duten bisitariek hola@bstadium.es helbidean jakinarazi beharko dute eta norbaitekin etorri.
- Aukeratutako eguna eta ordua klubak baliozkotu behar ditu, eta kirol- edo antolaketa-arrazoiengatik aldez aurretik jakinarazi gabe eten edo alda daitezke, sarrerak beste egun baterako trukatu ahal izanik.
- Haur bakoitzak heldu batekin etorri beharko du
- Partida-egunetan, baliteke etxeko taldearen aldageletan sartu ezin izatea.
- 360°-ko murgiltze esperientzia.


  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

X