Reale Arena Tour Interaktiboa

 
gafas rsoREAL SOCIEDAD 70tour rso 2tour rso 3tour rso 4tour rso 5

Prezioa

10-tik aurrera

Erosi

Erreserbatu lasaitasun osoz

Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.

Egin ezazu Reale Arena berriaren aurkikuntza esperientzia harrigarri baten eskutik: estadioko lekurik esklusiboenak bisitatu eta Real Sociedad Futbol Taldearen sekretu guztiak ezagutu ahal izango dituzu.

Real Arenako sekretu guztiak kontatuko dizkizun gidari espezializatu baten eskutik barnera zaitez Realaren historian eta ezagut itzazu publikoarentzat itxita egoten diren espazioak.

Ibilbidea:

1. Ongietorriko sarrera (0. atea)
2. Entzunaretoa
3. Barruko aparkalekua
4. Garaikurren tunela eta 500 partida jokatu dituzten jokalariak
5. Etxeko taldearen aldagelak (X)
6. Jokalekua – 360°-ko murgiltze esperientzia. Errealitate birtualeko betaurrekoak.
7. Eremu mistoa
8. Prentsa-aretoa
9. Presidentearen palkoa

Informazioa praktikoa eta erosi

ORDUTEGIA

Egutegiak eta irteera-ordutegiak kontsultatu

IRAUPENA 1 ordu
HIZKUNTZA Euskera, gaztelera, inglesa eta frantsesa

*Adierazi hizkuntza oharretan
TOPAGUNEA Sarrera estadioko 0 atetik izango da (hospitalityrako sarbidea), 20. atetik oso gertu ("REAL SOCIEDAD" idatzita duten letra handien ondoan).
PREZIOA Heldu ez abonatua (15 urtetik aurrera): 16€

Heldu Abonatua + RS Fan (15 urtetik aurrera): 10€

Haur ez abonatua (5-14 urte): 9€

Haur Abonatua + RS Fan (5-14 urte): 5€

5 urtetik beherakoak (0-4 urte): Dohainik
OHARRAK - 5-10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da
- Mugikortasun urria duten pertsonentzako irisgarritasuna. Laguntza behar duten bisitariek hola@bstadium.es helbidean jakinarazi beharko dute eta norbaitekin etorri.
- Estadiorako bisitaldia bertan behera geratu edo aldatu daiteke aldez aurretik jakinarazi gabe, kirol edo antolaketa-arrazoiengatik; kasu horretan, txartelak beste egun baterako trukatu ahal izango dira.
- Haur bakoitzak heldu batekin etorri beharko du
- Partida-egunetan, baliteke etxeko taldearen aldageletan sartu ezin izatea
- 360°-ko murgiltze esperientzia
  • 10:00
  • 11:00
  • 12:00
  • 13:00
  • 16:00
  • 17:00
  • 18:00

  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X