Sagardoetxea, Sagardoaren museoa

 
alorrenea sagardo esperiencia 7alorrenea sagardo esperiencia 8

Precio

5

Erosi

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Erreserbatu lasaitasun osoz

Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.

Gozatu Astigarragan benetako sagardo esperientziaz!

Jarduera honekin sagardoaren munduan murgilduko zara Sagardoetxearen bisitaz gozatzen duzun bitartean.

Sagardoetxea sagardoaren kulturaz gozatzeko lekua da, euskaldunen identitate eta ohituren ezaugarri. Naturarekin harremanetan ikasteko leku bat, ikusi, ukitu eta dastatuz...

Sagardoaren kulturan barneratzeko 3 gune dauzka:

  • SAGASTIA: Sagastia aire librean dagoen gunea da eta sagarraren kulturaz modu dinamiko eta pedagogikoan gozatzeko aukera ematen du. Bertan sagar mota nahiz barietateak, txertaketak eta sagarra biltzeko, txikitzeko eta prentsatzeko moduak ezagutzen dira.
  • MUSEO-GUNEA: Sagardogileen tresna, ikus-entzunezko, azalpen panel, joko eta argazkien bidez sagarra eta sagardoaren historia, sagardoaren kultura eta sagardoaren elaborazio prozesua ezagutzen dira.
  • DASTALEKUA: Sagardoetxearen hirugarren gunea sagardoa nahiz sagarraren eratorrien dastaketari eskainia dago. Txotx-eko errituaren ohituran barneratzeko aukera ematen du, sagardotegira joan aurretik.

Esperientzia ahaztezina biziko duzu!

Informazio praktikoa

Garraioa Garraioa ez dago barne
Herria Astigarraga
Elkargunea Sagardoetxea - Kale Nagusia, 48 (20115 Astigarraga)
Iraupena Ordu 1 gutxi gorabehera
Ordutegia

Asteartetik larunbatera 11:00tik-13:30ra eta 16:00tik-19:30ra. Igande eta jaiegunetan: 11:00tik-13:30ra.
Astelehenetan itxita (uztailean eta abuztuan izan ezik)

Bisita gidatuen hasiera: 11:00 / 12:00 / 13:00 / 16:00 / 17:00 / 18:00 / 19:00

Hizkuntza Gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa (aldez aurretik erreserbatuta)
Prezioa 5€(BEZa barne). Gaztea (7-17) 3,50€ Haurra (0-6): 0€
Oharrak Erosketa egitean, adierazi hizkuntza
Irteera bermatua pertsona batekin
  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X