Flyscha itsasontziz ezagutu ezazu!


Erreserbatu lasaitasun osoz
Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.
Nabigatu munduko labarrik zaharrenetako batetik!
Joan-etorriko bisitaldia itsasontziz, Deba-Zumaia biotopo babestuan barrena, Euskal Kostaldeko Geoparkean. Flyscharen itsaslabar ikusgarriak ezagutuko ditugu,50 milioi urte baino gehiagoko historia dutenak, baita 100 metrotik gorako luzera duten luizi handiak,ezkutuko kalak eta Europako marearteko zabalgune handienetako bat ere.
Informazio praktikoa
IRAUPENA | ordu 1 |
---|---|
HIZKUNTZA | Gaztelania eta euskara (audiogidak frantsesez, ingelesez eta alemanez) * Bisita gaztelaniaz bada, audiogida euskaraz ere egongo da * Bisita euskaraz bada, audiogida gaztelaniaz ere egongo da |
TOPAGUNEA |
Pantalán Txomin Aguirre (Zumaia) |
JARDUERAREN HASIERA |
Ikusi egutegia PDF |
PREZIOA | Helduak 17€ Gazteak (2-11 urte): 10€ Haurrak (0-1 urte): dohainik |
OHARRAK | - Itsasontzi irteera itsasoaren egoeraren baitan egongo da. Bisitarien segurtasuna lehenetsiko dugu beti Geoparkean. - Eguraldiagatik irteera bertan behera geldituz gero, "Flyscha oinez" irteera egiteko aukera eskainiko da. |
Irteerak
- 11:30
- 12:30
- 14:30
- 16:30
- 17:30
- 18:30
- 19:30
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.