Kantauri ibilbidea: 2 badia edo 3 badia






Erreserbatu lasaitasun osoz
Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.
Zatoz Kantauriko kostaldearen sekretuak ezagutzera
2 badia
Gure Kantauriko kostalde preziatuaren sekretuak ezagutu nahi dituzu? Bere historia eta pasadizoen berri izan nahi duzu? Itsaslabar harrigarriekin liluratu nahi duzu? Donostia eta Kontxako Badia ospetsua beste ikuspuntu batetik ezagutu nahi dituzu?
Zatoz eta gozatu 2 orduko ibilaldi zoragarri honekin!
Donostiako portutik irtengo gara eta Groseruntz abiatuko gara. Pasaiako badia bisitatuko dugu, Jaizkibel itsaslabarrak eta buelta Donostiara. Igeldotik sartuko gara Kontxako badiara. Behin badian bainatzeko aukera egongo da. Tripulazioak polaroid kamara batekin egindako argazki bat, BRAI argazki marko batekin, oparituko du bizitako momentuen oroipenak etxera eramateko.
3 badia
10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Egun ahaztezin bat igaro nahi al duzu?
3 badien ibilbidea aurkezten dizugu, 4 orduko nabigazioaz goza dezazun. Kantauri Ekialdeko kostaldea zeharkatuko dugu, Frantziara iritsi arte. Bertako historia eta tradizioa ezagutzeko; bertako paisaiaz eta kostaldeko herri ikusgarriez gozatzeko.
Gainera, tripulazioak catering goxo bat eskainiko dizu, itsasoan bainu bat hartu ahal izango duzu eta aukeratutako une bat oroigarri batean betiko gorde ahal izango duzu.
Informazio praktikoa
Bisitatuko ditugun udalerriak | Donostia, Pasaia eta Hondarribia |
---|---|
Hizkuntza | Gaztelania, euskara, frantsesa eta ingelesa. |
Irteerak | 2 badia: MARTXOA-APIRILA asteburuetan 17.00etan ASTE SANTUA egunero 17.00etan MAIATZETIK IRAILERA: Irteerak egunero. Maiatza-Ekaina-Uztaila: 19.00etan. Abuztua eta iraila: 18.00etan URRIA-AZAROA asteburuetan 17.00etan 3 badia: MARTXOA-APIRILA asteburuetan 11.30etan ASTE SANTUA: irteerak egunero 11.30etan MAIATZA-EKAINA-UZTAILA-ABUZTUA-IRAILA: irteerak egunero 11.30etan URRIA-AZAROA asteburuetan 11.30etan |
Iraupena | 2 badia: 2 ordu 3 badia: 4 ordu |
Topagunea | Donostiako Kirol Kaia, hego pantalanean |
Pertsona kopurua, gehienez | 8 pax. |
Prezioa 2 badia | Helduak (13 urtetik aurrera): 48€ Umeak (3-12 urte): 28€ Haurtxoak (0-2 urte): dohainik >65 urte, akreditazioa duten jubilatuak eta desgaitasuna duten pertsonak: 38€ |
Prezioa 3 badia |
Helduak (13 urtetik aurrera): 100€ |
Oharrak |
2 badia: |
- 2 badia
- 3 badia
- 11:30
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.