Arabar Errioxako bi ardotegira bisita dastaketa barne

10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Erreserbatu lasaitasun osoz
Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.
Zatoz Errioxako ardoen mundua ezagutzera, mundu mailan famatua den ardo ekoizpen lurraldea, egun bakarreko bisita motzean Donostiatik irtenda. Bi bodega bisitatu gure eskutik, dastaketa bi bodegetan barne (guztira 5 ardo dastatuko ditugu), eta galdu zaitez Laguardiako kaleetan zehar. Bisitan Laguardiako taberna batean bi pintxo eta bi ardo dastatuko ditugu. Garraioz furgonetan edo autoz egingo da beti ere gehienezko 8 pertsonako taldeetan.
Informazio praktikoa
BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK | Arabar Errixoa eta Laguardia (Araba probintzian) |
---|---|
HIZKUNTZA | Ingelesa eta gaztelera |
IRTEERAK | Egunero 08:45etan, urtarrilak 1, 6 eta 20, abuztuak 15 eta abenduak 24, 25 eta 31 izan ezik. |
IRAUPENA | 8 ordu |
GARRAIOA BARNE | Bai, garraio pribatuan. |
PREZIOAN BARNE | Bi ardotegiko bisita, 5 ardoren dastaketa, 8 pertsonako taldea gehienez, Garraio pribatuan desplazamenduak eta Laguardiako bisita barne 2 pintxo eta bi ardo barne bertako taberna batean. |
TOPAGUNEA | Bengoetxea Kalea, 1. Donostia. |
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ | 8 pertsona. |
PREZIOA | 200€-220€ helduek 50€ 12 eta 17 urte arteko adingabeek * 20€ 0 eta 11 urte artekoek * * Tarifa aplikagarria, heldu batek lagunduta |
OHARRA | Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera |
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.