Bisita eta otordua sagardotegian (Garraioa barne)

 
excursiones-txotx-flysch-02excurs-txotx-transporte-2excurs-txotx-transporte-3excurs-txotx-transporte-4excurs-txotx-transporte-5excurs-txotx-transporte-6excurs-txotx-transporte-7excurs-txotx-transporte-1excursiones-txotx-mercado-02

Prezioa

55

Erosi

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.

Erreserbatu lasaitasun osoz

Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.

Bizi sagardotegiko esperientzia, dastatu euskal sagardo naturala eta egin bidaia gure euskal jatorrira!

Sagardotegiaz gozatu nahi duzu baina ez dakizu nola iritsi bertara? Ibilbide honetan konponbidea bilatu dugu zuretzat. Donostian jasoko zaitugu gure gidaren eskutik goza dezazun gure lurrari, kulturari eta gastronomiari lotuta dagoen edari kuttunaren sekretuez. Sagastiak, baserri tolareak, elaborazio gunea eta upategiak ezagutuko dituzu. Eta noski, gure edari kuttuna aurkeztuko dizugu, guk geuk edaten dugun moduan: botilan eta txotxetik. Esperientzia aparta bizi ondoren Donostiara itzuliko gara, gure lurraz gozatzen segi dezazun.

Ibilbidea

  • Irteera Donostiatik
  • Bisita gidatua sagardotegian eta sagardo dastatzea
  • Sagardotegi menu tradizionala
  • Buelta Donostiara

Sagardotegi menua

  • Bakailao tortilla
  • Txuleta parrillan
  • Gazta irasagar eta intxaurrekin
  • Ogia eta Sagardoa

Informazio praktikoa

BISITATUKO DITUGUN UDALERRIAK Inuruko sagardotegi bat.
HIZKUNTZA Euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.
IRTEERAK Asteazkenetik Igandera (Maiatzak 5etik abendura) 12:00tan
IRAUPENA 4 ordu.
GARRAIOA BARNE Bai
BAZKARIA BARNE Bai
TOPAGUNEA Bengoetxea kalea, 2. Donostia.
PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ 8 pertsona.
PREZIOA 55€ helduek; 29€ 4 eta 17 urte artekoek; 0 eta 3 urte artekoen prezioa galdetu.
OHARRAK Erosketa egitean, telefonoaren ondoren, zehaztu hizkuntza.
Irteera ziurtatua 2 lagunetik aurrera.

10% deskontua

Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.


  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

X