Pribatutasun oharrak • Bazkideak

Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokionez pertsona fisikoak babesteari buruzko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) erregelamenduaren 13. artikuluari jarraituta, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k honako informazio hau ematen du erakunde bazkideek emandako datu pertsonalen tratamenduari buruz:

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

  • Arduradunaren nortasuna: SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.
  • IFK: A-20188884
  • Posta helbidea: Boulevard, 8, 20003 PK - Donostia (Gipuzkoa)
  • Telefonoa: 943 48 11 66
  • Posta elektronikoa: sansebastianturismo@donostia.eus

Zer helbururekin tratatzen ditu SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k ematen dizkioten datu pertsonalak?

SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k xede hauekin tratatzen ditu bazkideek emandako datu pertsonalak:

  • Batetik, konpainiaren eta bazkideen arteko harremanen kudeaketa egiteko, elkarlanaren askotariko alderdietan.
  • Bestetik, kontabilitateko, zerga arloko eta administrazioko kudeaketa egiteko.

SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k zenbat denboraz gordeko ditu eman zaizkion datu pertsonalak?

Bazkideek emandako datu pertsonalak gordeko dira bazkide horiek SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ko bazkide diren bitartean, edo ordezkatutako pertsona juridikoa bazkide den bitartean.

Bestalde, eta merkataritza ondorioetarako, 6 urtez gordeko dira —liburuetan egindako azken idazpenetik zenbatzen hasita— konpainiaren jardueraren liburuetan, dokumentazioan eta agirietan barnean hartzen diren datu pertsonalak, betiere Merkataritzako Kodearen arabera.

Zerga ondorioetarako, berriz, beharrezko datuak 4 urteko preskripzio epeaz gordeko dira. Gipuzkoako zergei buruzko 2/2005 Foru Arau Orokorrak ezartzen du epe hori.

Zer legitimazio du SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k emandako datu pertsonalak tratatzeko?

Lege oinarri hauek ematen diote legitimitatea SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ri bazkideengandik jasotako datu pertsonalak tratatzeko:

  • Bazkidearen baimena izatea bazkide izan ahal izateko eta, lankidetzaren oinarriak kontuan hartuta, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren helburuak betetzen laguntzeko , SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ri bazkide laguntzaile izateko egindako eskaeran hala adierazten dela ulertuta.
  • SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren interes legitimoa baliatzea, banako enpresaburuen datuen tratamenduari dagokionez, izaera horri buruzkoak direnean, eta harreman profesionaletarako datu minimoen tratamenduari dagokionez —enpresa forma juridikoaren mende antolatzen diren bazkideen langileekin sortzen diren harreman profesionaletarako datu minimoak dira—.
  • Bazkideak eta SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k izenpetutako kontratua gauzatzea; kontratuan definitzen dira elkarlanaren mende dauden jarduerak.
  • Merkataritza eta zerga legeriaren ondorioz, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ri aplika dakizkiokeen lege betebeharrak betetzea.

Bildutako datu pertsonalak beharrezkoak dira bazkide izateko, gure harremana arautzen duten kontratuak formalizatzeko eta harreman horiek kudeatzeko.

Zer hartzaileri helaraziko zaizkio datu pertsonalak?

SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k aurreikusten du honako hartzaile hauei edo hartzaile kategoria hauei helaraziko zaizkiela bazkideek emandako datu pertsonalak:

  • Zerga administrazioari, zerga betebeharrak betetzeko beharrezkoak diren datuak.
  • Dagozkion banku erakundeei, ordainketak eta kobrantzak kudeatzeko datuak.
  • SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.ren informazio zerbitzuetako erabiltzaileei, haren argitalpenen hartzaileei eta haren web atarien erabiltzaileei, betiere bazkide laguntzaileen jardueren hedapenaren barruan eta Kontsultarako Kontseiluaren osaeraren hedapenaren barruan.
  • Gainerako bazkide laguntzaileei, betiere haien artean ezarritako lankidetza esparruaren testuinguruan eta Kontsultarako Kontseiluaren funtzionamenduaren testuinguruan.

Zer eskubide duzu zure datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?

Interesdunak honako eskubide hauek baliatu ahal izango ditu, bere datu pertsonalei dagokienez:

  • a) Datuetan sartzeko eskubidea: interesdunak eskubidea izango du SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k bere datu pertsonalak tratatzen ari den edo ez jakiteko.
  • b) Datuak zuzentzeko eskubidea: interesdunak eskubidea izango du oker edo osatu gabe dauden bere datu pertsonalak zuzentzea eskatzeko.
  • d) Datuak ezabatzeko eskubidea: interesdunak, era berean, eskubidea izango du bere datu pertsonalak ezabatzea eskatzeko, baldin eta bere datuak jada beharrezkoak ez badira jaso ziren xederako —beste arrazoi batzuen artean—.
  • e) Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea: inguruabar jakin batzuetan, interesdunak bere datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango du; hala eginez gero, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k erreklamazioak egiteko edo babesteko soilik gordeko ditu datu horiek.
  • f) Tratamendua aurkakotzeko eskubidea: inguruabar batzuetan, eta egoera partikularrarekin lotzen diren arrazoien ondorioz, interesdunak bere datu pertsonalen tratamendua aurkakotu ahal izango du. Hala eginez gero, SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k haren datuak tratatzeari utziko dio, ezinbesteko arrazoiak daudenean salbu, edo balizko erreklamazioak egiteko edo babesteko salbu.
  • g) Datuak transferitzeko eskubidea: bere datuen tratamendua automatizatua bada eta bere baimenean edo kontratu bat betearaztean oinarrituta badago, interesdunak eskubidea izango du helarazitako datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, bai eta beste arduradun bati bidaltzea eskatzeko ere.
  • h) Baimena kentzeko eskubidea: bere datuen tratamendua berak emandako baimenean oinarritzen denean, interesdunak edozein unetan kendu ahal izango du baimena, baina horrek ez du eraginik izango baimena kendu aurretik baimen horretan oinarrituta egindako tratamenduaren legezkotasunean.
  • i) Erreklamazioa aurkezteko eskubidea: interesdunak eskubidea izango du Datuak Babesteko Espainiako Agentziari erreklamazioa jartzeko, batez ere bere eskubideak baliatzean gogobeteta geratu ez denean. Erreklamazioa webatariko egoitza elektronikoan (www.agpd.es) jarri ahal izango du, edo posta helbidera zuzendutako idazki baten bitartez  (C/Jorge Juan, 6, 28001-Madrid).

Helbide honetara jo ahal izango da a-h ataletan adierazitako eskubideetako edozein erabiltzeko:

  • SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.
    Datuak babesteko arduraduna
    Boulevard, 8 - 20003 - Donostia (Gipuzkoa)
    Correo electrónico: sansebastianturismoa@donostia.eus

Nola lortu ditugu zure datu pertsonalak?

Interesdunek beraiek, edo horiei dagozkien erakundeek, emandako datu pertsonalak tratatzen ditu SAN SEBASTIÁN TURISMO/DONOSTIA TURISMOA, S.A.k.

X