Ilunabarra itsasotik

Jarduera hau baloratu
 
getari-charter-sunset-3getari-charter-sunset-1getari-charter-sunset-san-sebastiangetari-charter-sunset-san-sebastiangetari-charter-sunset-6getari-charter-sunset-5

Prezioa

59

Erosi

Gure yate zoragarrian itsasoratu eta ilunabarraz modu ezin hobeago batez gozatu ahalko duzu. Donostiako Paseo Berria ezagutuko dugu, Urumea ibaiaren bokalea, Kursaala, Zurriolako hondartza eta ondoren itsasoan barrena abiatuko gara, bertan bainatu eta ilunabarra begiztatzeko zarata eta istilutik urrun. Eguzkia zerumugan emeki nola izkutatzen den ikusiko dugu, momentu berezi hauetarako dugun ardo, garagardo edo kopa batekin topa eginez. Ondoren Donostiako portura itzuliko gara berriz ere.

Informazio praktikoa

Bisitatuko ditugun udalerriak Donostia
Hizkuntza Euskera, gaztelera eta ingelesa
Irteerak

Ekainaren 1etik abuztuaren 26ra
Astelehenetik ostiralera: 20:00 - 22:00

Abuztuaren 27tik irailaren 30era
Astelehenetik ostiralera: 19:00 - 21:00

Iraupena 2 ordu
Prezioak barne hartzen du Bainua eta edari 1 (ardoa, garagardoa, ferskagarria...)
Topagunea

Hego molla, Mollaberria Kalea, Donostiako Kirol Portua, Uharteko Txalupen pantalan berdina.

Pertsona kopurua, gehienez 9 pertsona.
Prezioa 59€ BEZ barne
Garrantzitsua

* Yatea ordu zehatzean itsasoratzen da. Behin amarrak askatu ondoren ez da inor jasotzera itzuliko. Ontziratze lekuan irteera baino 15 minutu lehenago egotea gomendatzen da.
* Adin guztietarako salbamendu-jakak ditugu.
* Itsasoaren egoera txarra dela eta, zerbitzua bertan behera geratu daiteke egunean bertan.

  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.

Jarduera hau baloratu

 
X