San Telmo Museoa









10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
Erreserbatu lasaitasun osoz
Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.
Ezagutu euskal herriaren historia, kultura eta bizimoduak
Ibilbide erakargarria, ondare baliotsua eta ikusentzunezko nahiz elkarreragile diren baliabideak uztartuz, euskal gizartearen bihotzean murgiltzeko, bere jatorritik gaur egun arte.
Euskal gizarteari buruzko interpretazio zentrorik handiena, hiriaren Alde Zaharrean kokatua, 1813ko sutean mantendu ziren eraikin gutxietako batean.
XVI. mendeko domingotar komentua, 2011. urtean zaharberritua eta eraikin berri batekin handitua.
Balio handiko ondare artistikoa: elizan, Josep. M. Sert-en aparteko mihiseak (784 m2); 1913an geroztik Monumentu Nazionala izendaturiko klaustro eta dorrea; izen handiko artisten lanak: El Greko, Rubens, Tintoretto, Zuloaga, Chillida, Oteiza… eta historia eta etnografia bilduma aberatsak.
Kultura zentro bizia, aldi baterako erakusketa programa zabalarekin eta arte, historia, zinema, musika, literatura eta gizarte gaien inguruko jarduera askorekin.
Informazio praktikoa
HERRIA | Donostia |
---|---|
HELBIDEA | Zuloaga plaza z/g 20003 |
HIZKUNTZA | Euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa. |
ORDUTEGIA | Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00 Astelehena, jai eguna edo zubia baldin bada ere irekita egongo da. Itxita: Astelehenetan (jai egunak edo zubiak kenduta). Urtarrilak 1 eta 20. Abenduak 24 eta 25. Asteartea doan *Abenduak 21 eta 31 ordutegi murriztua. 10:00 -14:00. |
IRAUPENA | 2 ordu inguru |
PREZIOA | Sarrera: 6€ Sarrera murriztua (>65, ikasle eta familia ugariak) 3€ 25 urtetik beherakoak (Langabetuak, desgaitasuna duten pertsonak eta turismo-gidak ere): doan BEZ barne. |
GARRANTZITSUA | Museoa itxi baino ordubete lehenago iristea gomendatzen da. Sarrera murriztuak agiriz frogatu behar dira leihatilan. |
10% deskontua
Erosketa-saskian SAN SEBASTIAN CARD bat edo BASQUE CARD bat ere sartzen baduzu, deskontua izango duzu produktu honen pertsona helduaren tarifan.
- NOIZ EROSI
Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko. - ORDAINTZEKO ERA
Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez. - EZEZTATZEAK
Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago. - FROGAGIRIA
Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.