Ezagutu Donostiako portua eta igo baxurako arratza-ontzi profesionalera

 
Isturiz I itsasontzia

Prezioa

14,5

Erosi

Erreserbatu lasaitasun osoz

Erreserba doan utzi ahal izango duzu bertan behera jarduera-eguna baino 48 ordu lehenagora arte.

Donostiako portuak mila sekretu eta gauza interesgarri ditu. Horregatik, gure portua modu desberdin batean ezagutu, gozatu eta dastatzera gonbidatzen zaituztegu, Euskal Itsas Museoko bitartekaritza-taldeak lagunduta.

Bisita honetan, Isturiz I baxurako itsasontzira igoko gara, Donostiako Karmengo Andre Mariaren Kofradiako baxurako arrantza-ontzi profesionalera. Bertan, Borja Isturiz patroiak sasoi horretako arrantzan erabiltzen ari den aparailuak, egunerokoan erabiltzen duen teknologia eta bere lanbidearen xehetasunak erakutsiko dizkigu.

Amaitzeko, baxurako arrainetan oinarritutako sasoiko elaborazioak dastatuko ditugu Kofradia-Itsas Etxean. Gainera, errealitate birtualeko gure betaurrekoak eskainiko dizkizuegu erabiltzeko, antxoaren arrantzan gure arrantzaleekin batera nabigatzeko esperientzia bizi ahal izan dezazuen.

Informazio praktikoa

IRAUPENA 2 ordu
HASIERA ORDUA 10:30am
IRTEERAK Apirila: 16 eta 30
Maiatza: 21
Ekaina: 4 eta 18
Uztaila: 9 eta 23
Abuztua: 13 eta 27
Iraila: 10 eta 24
Urria: 8 eta 22
HIZKUNTZAK Gaztelania.
TOPAGUNEA Kofradia Itsas Etxea. Plaza Gaizmingaintxo, 1 ( Kaia) 2003 Donostia / San Sebastián.
 PERTSONA KOPURUA, GEHIENEZ 10 pax.
PREZIOA 14,5 € (BEZa barne)
Bisita doakoa da 6 urtetik beherako haurrentzat. Adingaberen batekin zatoztela jakinarazi besterik ez duzue egin behar telefono honetara deituta, 943 050 764, edo mail bat bidalita helbide honetara, kaixo@kofradia.eus.
OHARRA  

Ez gara ateratzen nabigatzera

Egun jakin horretako eguraldirako arropa egokia ekartzea, eta oinetako itxiak eta zapalak aukeratzea; ez, ordea, “txankletak eta takoiak”.

Gure errezeta guztiak baxurako arrainean daude oinarrituak, esklusibotasunez. Gordinik, marinatua edo ketua zerbitzatzen den guztia aurrez izoztua izan da. Errezetak ez dira pertsonalizatzen.

  • NOIZ EROSI
    Jarduera lehenbailehen erostea gomendatzen dugu, eskuragarri izango duzula ziurtatzeko.
  • ORDAINTZEKO ERA
    Erosketa segurua Visa edo Mastercard txartelaren bidez.
  • EZEZTATZEAK
    Ezingo da erosketa ezeztatu zerbitzua emateko 48 ordu baino gutxiago falta direnean. Begiratu kontratazio baldintza orokorrak informazio gehiago nahi baduzu. Ezeztatzeko formularioa zure esku dago.
  • FROGAGIRIA
    Erosketa amaitzean e-mail bidez jasoko duzu egiaztapena. Horixe baino ez duzu behar; eraman ezazu zeure mugikorrean jardueraren egunean.
X