Plan jasangarriak

Planeta denon etxea bada, gure logela da hiria. Hortaz, hiria zaintzea eta errespetatzea da lehen pausoa. Goza dezagun Donostiaz, baina zain dezagun haren nortasuna, aurrerantzean ere gozatzen jarraitu ahal izateko.

Zure kabuz ezagutu dezakezu guztia edo, nahi izanez gero, erosoago, tokiko gida edo enpresa baten bidez, toki bakoitzeko gauza esanguratsuenen berri emateko eta gidatzeko. Hau da ingurumenarekin konprometituta dauden pertsonentzako eta bisitatzen dituzten tokien benetakotasuna errespetatu nahi dutenentzako Donostia.

Donostian plan jasangarri guztiez gozatzera gonbidatzen zaitugu!

 
rutas verdes interactivas

Ibilbide berdeak, interaktiboak eta irisgarriak

Goza ezazu Donostiako parkerik magikoenetako bateko ibilbideaz edo goza ezazu Urumeako ibaiertzaz. Ibilbide interaktibo hauekin gure hiriko sorpresa txikiak eta bitxitasunak ezagutu ahal izango dituzu.

Oinezko ibilbideak hirian zehar

Ametzagaina Parkeko ibilbidea

Cristina Enea Parkeko ibilbidea

Urumea Ibaiko ibilbidea

planes sostenibles euskal k

Euskal Kultura

Donostiak euskal kulturaren esentziari eusten dio oraindik. Kaleetan, pertsonetan, gastronomian eta herriko festetan agerikoak dira milaka urteko herri honen ohiturak.

Euskal Kulturaren Museoa

Euskal Kulturaren bidaia

visitas guiadas sostenible

Bisita gidatuak oinez eta bizikletaz

Donostian oso agente turistiko onak ditugu eta hiriko sekretuak eta bertako jendea ezagutzen lagunduko dizute. Toki eta ibilbide autentikoak, toki turistiko eta bisitatuenetatik urrun. Esperientzia ahaztezinez gozatu eta gure kultura eta tradizioak askoz ere hobeto ezagutuko dituzu!

Jarduera lokalak

Gida eta enpresa turistikoak

kom0 planes sostenibles

0 Km. Autentikoak eta bertakoak

Donostiako inguruneak euskal gastronomiaz gozatzeko lehengairik onenak eskaintzen ditu: Tolosako babarrunak, gure portuetara heltzen diren itsasoko jakiak, Idiazabal Gazta, Ibarrako piperrak...

Benetako esperientzia gastronomikoak

Merkatuak eta gourmet dendak

barrios planes sostenibles

Hiria egiten duten sei auzo

Donostia ez da bakarra. Asko daude. Hiria osatzen duten auzoak beste. Ezagutu ezazu Donostiarik autentikoena, ezagutu itzazu auzoak!

Donostia auzoz auzo

Tokiko merkataritza

planes sostenibles calidad de vida

Bizi-kalitatea Turismogune jasangarria

Erraza eta segurua da oinezkoentzat pentsatuta dagoen hiritik mugitzea, tokikoekin nahastea, eta hiri eta ingurune pribilegiatuez gozatzea. Donostia hiri irekia eta abegitsua da, turismo jasangarri, errespetuzko eta kalitatekoarentzat.

Ba al zenekien...?

X