Donostian gastronomia beganoaz gozatzeko aukerarik onenak

donosteaser-eu
DonosTeaser Blogger-a

Donostia eredugarria da munduan gastronomiaren arloan, eta eskaintzen dituen aukera anitzen artean badira alternatiba beganoak ere. Horietako asko oso zainduta daude, eta arreta berezia jartzen zaie lehengaiei. Gero eta jatetxe gehiagok eskaintzen dute beren kartetan atal berezi bat begano eta begetarianoentzat, eta, horrez gain, hiru establezimendutan, % 100 landare-jatorrikoak diren edo obo-lakto-begetarianoak diren platerak dituzte soilik kartetan. Zorionez, azken urteotan nabarmen areagotu da sukaldaritza-proposamenaren kalitatea eta kantitatea animalia-jatorriko osagairik ez duen menua aukeratu nahi dutenentzat ere. 20 establezimendu inguruk % 100 landare-jatorrikoak diren produktuak dituzte.

albondigas-veganas-1

Hurrengo zerrendan establezimendu-mota asko daude, gustu eta poltsiko guztietarako egokiak diren askotariko aukerak eskaintzeko asmoarekin. Horietan guztietan, bezeroak, beganoa izan ala ez, plater zoragarriak eta gustukoak aurkituko ditu, eta ezerezean geratuko da haragirik eta arrainik gabe aukerarik ez dagoela dioen topikoa. Izan ere, erreportaje honetan datozen argazkiak ikuste hutsarekin konturatuko gara plater horiek zeinen anitzak eta erakargarriak diren. Gainera, bereziki nabarmendu beharra dago establezimendu hauetako askok produktu ekologiko eta gertukoekin lan egiten dutela, eta arreta berezia jartzen dietela plater bakoitzaren nutrizio-edukiei. Hainbeste gauza erakargarri ikusita, soilik lan bat dugu: gehien gustatzen zaigun jatetxea aukeratzea... Has gaitezen!

 

Jatetxe begetarianoak eta beganoak

Mapa Verde

Mapa Verde jatetxea (Trueba kalea, 4, tel: 943 84 18 62) da Donostian % 100 beganoa den jatetxe bakarra. Jatetxearen arduradunen filosofia, batez ere, kontzientziarekin jatean oinarritzen da, arreta jar diezaiogun geure burua elikatzen dugun moduari. Produktu naturalen eta gertukoen aldeko apustua egiten dute, gehien bat ekologikoak diren produktuen aldeko apustua. Eskaintzen dituzten elikagaien % 100 beraiek egiten dituzte. Jatetxe polit hau estreinatu berria da, eta presarik gabe jateko gonbita egiten digu, bakoitzaren erritmoa errespetatuz eta unea gozatuz. Aipagarriak dira bere Mapa Verde platera eta elkarrekin partekatzeko errazioak. Eta postreak atsegin badituzu, bereziki nabarmentzekoa da tiramisua, eta, gainera, bere historia du. Jatorrizko errezeta Landare jatetxe mitikoko jabeek emanikoa da, altxor bat bailitzan. Jatetxe hori hiriko lehenengo jatetxe beganoa izan zen, eta gaur egun Mapa Verde lokala dagoen tokian bertan zegoen. Landare haren zikloa amaitu zen, baina beren postre ezaguna eskurik onenetan utzi nahi izan zuten.

restaurante-vegetariano-mapa-verde

restaurante-vegano-mapa-verde

 

KM. 0

KM. 0 jatetxeak (Mandasko Dukearen Pasealekua, 49, tel: 943 56 17 51) ondo merezitako ospea du Egia auzoan. Beganoa da gehienbat, baina oraindik ere badu obo-lakto-begetarianoa den plateren bat. Edonola ere, bere kartan prozesatu gabeko askotariko janaria aurkituko duzu, produktu ekologikoekin eginikoa, eta, jatetxearen izenak dioen bezala, Donostia inguruko lehengaiak oinarri dituena. Bertako arduradunek azpimarratzen dute garrantzitsua dela beren bezeroei plater osasungarriak eta orekatuak eskaintzea. Tabakaleraren ondoan dago kokatuta, eta nabarmentzekoa da pintxo begano ugari dituen barra; altxor bat da begientzat eta ahoarentzat.

restaurante-vegano-km0

Restaurante-vegetariano-Km0

 

Garraxi

Garraxi (Tejeria kalea 9, tel.: 943 27 52 69) izaera berezia duen jatetxea da. Egia auzoaren bihotzean dago kokatuta, eta bere kalitate-prezio erlazio onari eta karta zabalari eta askotarikoari esker (beganoen eta omniboroen gustukoa), mahaiak beteta egoten dira askotan; beraz, gomendagarria da, batez ere asteburuetan, tokia aurrez hartzea. Produktu naturalak eta sasoikoak erabiltzen dituzte ahal den guztietan. Lehen aldiz bisitatzen duena harrituta gera daiteke, bezeroak berak jartzen baitu bere mahaia eta ogia hartzen, horretarako gaituriko toki batean. Eta, hain zuzen ere, horrelako ñabardurek eskaintzen diote xarma berezia areto honi, berriro ere itzuli nahiko dugun toki honi.

restaurante-vegano-garraxi

restaurante-vegano-garraxi

 

Green Meat

Beganoren batek “pintxo-pote” ezagunaz gozatu nahi badu, hau da, pintxoak eta edatekoa dastatzea prezio murriztuan, ezin du galdu ostegunero Green Meat-en izaten den hitzordua (Txofre kalea, 2, tel: 656 700 469). Denda begano honetan, animalien sufrimendurik gabe eginiko askotariko produktuak aurki daitezke, eta partikularren, saltokien eta ostalaritzaren esku jartzen dituzte. Hain zuzen ere, eredugarria da saltoki hau Donostiako kolektibo begano guztiarentzat. Etxerako zerbitzua ere badu, jada prestatuta dauden platerekin gozatzeko.

restaurante-vegetariano-green-meat

restaurante-vegano-green-meat

 

Jatetxeak donostian aukera beganoekin

Maiatza

Alde Zaharrean bazaudete, beganoentzat aukerarik onenetakoa da Maiatza (San Vicente kalea, 7, tel: 943 42 18 08). Jatetxe honetako kartaren zati handi bat % 100 landare-jatorrikoa da. Bazkari eta afariez gain, azpimarratu beharra dugu gosaltzeko menu zoragarria dutela, zenbait aukera begano eta begetarianorekin. Egungo bertako nagusiak ostalari-familiakoak dira, eta, harro dioten bezala, ama gozogilea dute; eta ondo nabarmena da hori. Bertako postre beganoen eskaintza hiriko onenen artean dago: bizkotxoak, tartak, madalenak, gailetak… Horrelako tentazioak edukita, beti da ideia ona lokal honetara etortzea, eguneko edozein ordutan. Kartari dagokionez, ogitartekoak, hanburgesak, entsaladak eta plater konbinatu beganoak ditu. Eta mokaduak jateko, oso gomendagarriak dira humusa, natxoak eta patatak saltsa beganoekin.

maitza-restaurante-san-sebastian-con-opcion-vegana

restaurante-san-sebastian-con-opciones-veganas-Maiatza 

 

Larra

Alde Zaharrean dago Larra ere (Juan de Bilbao kalea, 4, 943 43 46 68); taberna egokia da Donostiako gauaz gozatzeko indarrak hartu nahi badira. Tabernako nagusi berriek aurrekoen lekukoa hartu dute, jada eskaintzen baitzuten onarpen handia zuen ogitarteko begano bat. Orain, karta zabaldu egin dute, eta aukera gehiago sartu dituzte. Bai beganoek, bai omniboroek, guztiek gozatzen dute kartan dauden lau hanburgesa beganoekin. Horiekin batera ditugu beste hainbat ogitarteko, sandwich bat eta zenbait errazio, animalia-jatorriko osagairik gabekoak. Plan ezin hobea da gazteentzat, edo Alde Zaharraren bihotzean dagoen taberna bateko giroan ondo pasatu nahi duenarentzat.

Larra-restaurante-donostia-opcion-vegana

restaurante-san-sebastian-opcion-vegetariana-larra

 

Tedone

Tedone jatetxeak (Korta kalea, 10, tel: 943 273 561) produktu ekologiko, ez transgeniko eta integralen aldeko apustua egiten du bereziki, eta produktu horiek dute nagusitasuna bertako kartan. Eskaintza mistoa izan dadin, begetarianoa eta omniboroa, bere kartan eta eguneko menuan zenbait aukera eskaintzen dituzte beti, bertara datorren edozein bezerok aurkitu ahal dezan gustuko menua. Filosofia gisa, elikadura biologikoa zabaltzearen alde lan egiten dute, eta balioa eman nahi diote ekoizle ekologikoek egiten duten lan handiari; izan ere, ekoizle horiek ahalegin handia egiten dute lehen mailako elikagaiak ekoizteko, eta aldi berean, lurraren emankortasuna zaintzeko eta ingurumena babesteko. Azpimarratzekoak dira jatetxe honetan egiten diren hainbat motatako ekitaldiak, eta, gainera, barneko giro goxoarekin batera terraza lasai bat dute Gros auzoan. (Eta sakea gustatzen bazaizu, hau da Donostiako lekurik onenetakoa hori dastatzeko)

Tedone-restaurante-donostia-con-opcion-vegetariana

Tedone-restaurante-san-sebastian-con-opcion-vegana

 

Kafe Botanika

Leku lasai bat nahi baduzu, lorategi magiko batekin eta leiho ikusgarriekin, izugarri gustatuko zaizu Kafe Botanika (Gernikako Arbola Pasealekua, 8, tel: 943 44 34 75). Nazioarteko janariaz eta janari osasungarriazgozatzeko gune izateko sortu zen, eta ideia horri eusten dio gaur egun ere, produktu ekologiko eta gertukoekin. Bertako kartan eta eguneko menuan beti daude aukera begano oso zainduak, adibidez, humus-mota ugari, ilarren falafaela, eko barazkiak edo curry beganoa. Bazkari eta afariez gain, toki ezin hobea da gosaltzeko edo arratsalde erdian zerbait hartzeko, giro lasai eta atseginean.

kafe-botanika-restaurantes-con-opcion-vegana-san-sebastian

kafe-botanika-2

 

Kaxilda

Izaera oso berezia duen beste establezimendu bat Kaxilda da (Arroka kalea, 2, tel: 943 57 19 87); izan ere, pentsamendu kritikoari buruzko liburu-denda duen gunea eta jatetxe-gunea batzen ditu, azken hau aukera begano ugarirekin. Establezimendu honen arduradunek aukera hori aztertu nahi zuten, eta topagune bat sortu jateko, liburu baten aurkezpenera joateko, kontzertu bat entzuteko edo ikerketa politikoko dinamiketan parte hartzeko. Duten filosofia dela-eta, argi zuten jasangarritasunaren eta produktu ekologiko eta gertukoen aldeko apustua egin behar zutela, eta alde batera utzi behar zituztela janari prozesatuak. Plateren % 100 beraiek egiten dituzte, tarta beganoak salbu. Azken hauek Donostiako Álkhemi laboratory gozogile famatuak egiten ditu. Aretoa zabala da eta egoki kokatuta dago, erdigunean baina zaratatik urruti; horiek ere toki honek dituen alderdi positiboak dira.

kaxilda-restaurante-con-opcion-vegana-donostia

kaxilda-restaurantes-vegetarianos-san-sebastian

 

Caravanserai

Artzai Onaren katedralaren alboan dago Caravanserai (San Bartolome, 1, tel: 943 47 54 18). Areto handia da, eta txoko begetariano bat du bere kartan, aukera begano ugarirekin: hasierako platerak, plater konbinatuak, quesadilla deituak, hanburgesak eta pizzak. Helburua da omniboroak eta begetarianoak elkartu daitezkeen tokia izatea, eta bakoitzak bere gustuko aukera aurkitzea. Postreei dagokienez, ezinbestekoa da zartagineko txokolate beganoa, cookie, txokolate bero eta banilla izozkiarekin egina.

caravanserai-restaurante-alternativas-veganas-donostia

 

Goxo Poke

Aukera exotikoagoak nahi dituztenentzat, Goxo Poke da (Prim kalea, 14, tel. 943 84 87 78) aukera egokia. Pokea Hawaiiko plater bat da, Japoniako platerekin batuta. Osasungarria eta oso freskoa da, eta bat dator erabat filosofia beganoarekin. Arroza edo kinoa batzen ditu fruta, entsalada, proteina eta beste osagai batzuekin, esaterako wakame algekin edo shiitake perretxikoekin. Animalien sufrimendurik gabeko bi aukera eskaintzen dituzte, vegan crew eta veggie bomb deituak; biek dute konposizio oso zaindua eta orekatua. Era berean, brownie begano ederra dute postre gisa. Areto goxo honetara bertaratu gaitezke, eta, horrez gain, aukera ugari eskaintzen dituzte gure eskaria etxera eramateko.

goxo-poke-restaurante-donostia-alternativas-veganas

goxo-poke-restaurantes-san-sebastian-opcion-vegetariana

 

La Farándula

Esperientzia berezien bila bazabiltza, aukera paregabea duzu La Farándula bisitatzea (Mandasko Dukea, 10, tel: 943 47 73 29). Mikroantzoki bat da, eta bertan biltzen dira kultura, artea eta gastronomia. Formatu txikiko obrak ikusteko aukeraz gain, areto honetan hanburgesa eta tosta begano zoragarriak daude. Hemengo sukaldariek bertako produktuen aldeko apustua egiten dute, eta iragarri dute laster karta zabalduko dutela aukera begano gehiagorekin, horien eskaria areagotzen ari baita.

farandula

 

Kaskazuri

Bisitatu nahi duzue Paseo Berri ikusgarriaren alboan dagoen jatetxe bat? Kaskazuri (Salamanca Pasealekua, 14, Tel. 943 420 894) hiriko aspaldikoenetako bat da. Jatetxe honen apustu nagusia janari osasungarria da, produktu freskoekin eta lehen mailakoekin. Barazkiak oso garrantzitsuak dira bertan. Gainera, bai bere karta, bai bere eguneko menua, sentsibilitate guztiei begira jarri da: kontuan ditu beganoak, begetarioanoak edo dieta makrobiotikoaren aldeko aukera egiten dutenak. Aurretik eskatuta, gainera, bezeroen eskari zehatzetara egokitzeko gai dira.

kaskazuri

kaskazuri-2

 

Zinema Corner

Gros auzoan, eta oso ondo komunikatuta, Zinema Corner jatetxea dugu (Pinares Plaza, 1, tel: 943 25 66 36). Bertako arduradun bat begetarianoa da, eta kartan mota horretako hainbat aukera sartzeko ahalegina egin du. Gainera, proposamen beganoak dituen pintxo-potea eskaintzen den hiriko toki bakarrenetakoa da, eta datozen hilabeteetan aukera hori indartzeko asmotan dabil.

zinema-korner-restaurante-alternativa-vegana

zinema-korner-opcion-vegetariana-donostia

 

Bizargorri

Hiriko erdigunetik kanpo ere baditugu aukera beganoak, adibidez, Bizargorri tabernan (Jose Elosegi Alkatea, 133, tel: 943265691). Lokal gutxitan eskaintzen da % 100 landare-jatorriko produktuekin eginiko ogitartekoen, hanburgesen eta plater konbinatuen aukera hain zabala. Establezimendu hau gidatzen duen taldeak azpimarratzen du “jende guztiarentzat irekita” dagoen tokia izatea nahi dutela; horregatik sartu nahi izan dituzte beganoentzako aukerak. Hori horrela, beren kartan errazio, plater konbinatu, ogitarteko eta hanburgesa beganoak dituzte, eta baita ogi-torrada karamelizatu beganoak ere. Beren inguruan etxerako zerbitzua dute, eta, duela gutxi, paella beganoak eskaintzen hasi dira aurrez eskatuta; paella horiek arrakasta izugarria izaten ari dira.

bizargorri-restaurantes-vegetarianos-san-sebastian

bizargorri-donostia-alternativa-vegana

 

Iruin

Sagardotegien mundua ere, hain tradizionala dena eta hain menu zehaztua duena, bezero begetariano eta beganoengana zabaltzen ari da. Hori horrela, Iruin sagardotegiak (Petritza Bidea, 12, tel. 943 36 12 29), Donostiako Zubieta auzoan kokapen paregabea duenak, menu begetariano bat eskaintzen du, eta aurrez eskatuta egokitu egin daiteke, platerak % 100 beganoak izan daitezen. Horrela, bezero-mota guztiek izango dute sagardoaz eta txotx-aren kulturaren inguruko giro zoragarriaz gozatzeko aukera. Berezitasun gisa, aipatu beharra dago sagardotegiko arduradunetako bat begetarianoa dela, eta, bere anaiarekin batera, sagardoa ekoizten duen familia bateko laugarren belaunaldia osatzen duela.

(Aipatu beharra dago Donostia inguruko beste sagardotegi batzuek ere badituztela plater beganoak, aukera dezenterekin. Horien artean ditugu, esaterako, Saizar, Ipintza, Iparragirre edo Petritegi).

iruin-sidreria-con-opcion-vegetariana

iruin-sidreria-con-opcion-vegana-san-sebastian

 

Aukera beganoak maila altuko jatetxeetan

Mirador de Ulia

Michelin izarrak dituen eta menu beganoa eskaintzen duen Donostiako jatetxe bakarra Mirador de Ulia da (Ulia Pasealekua, 193, tel: 943 272 707). Toki paregabean kokatuta dago, eta bertatik hiriaren ikuspegi zoragarriaz gozatzeko aukera dugu. Jatetxearen arima materra Rubén Trincado da, eta sukaldaritza berritzailearen eta euskal gastronomia tradizionalean oinarriturikoaren aldeko apustua egiten du. Zaporeak eta lurrinak maite ditu, eta, horrekin batera, teknikarik aurreratuenak erabiltzen ditu, plateraren konposizioarekin bezeroa txundituta uzteko. Apustu horretan, funtsezkoa da gertuko eta sasoiko produktu freskoa. Duela hiru urte heldu zion Trincadok gastronomia elikadura-sentsibilitate berrietara egokitzeko erronkari, eta, horregatik, dastatzeko menu begano bat eta beste obo-lakto-begetariano bat diseinatu zituen, eta biek onarpen handia izan dute.

mirador-ulia-restaurentes-alto-nivel-san-sebastian-alternativa-vegana

mirador-ulia-restaurentes-alto-nivel-san-sebastian-alternativa-vegana

 

Misura

Misura jatetxeak (Miramon Pasealekua, 162, tel: 943 56 66 38) filosofia oso zehaztua du: naturala denaren aldeko apustua egiten du, inguratzen gaituen guztia errespetatzearen eta bizitza osasungarriaren aldeko apustua. Kalitate oso handikoa den eta % 100 beganoa den menua du, eta sukaldaritza berritzailea, jasangarria eta ekologikoa eskaintzen du. Sukaldaritza horrek oinarri ditu gertuko produktuak eta sintetizaturiko produktu kimikorik gabeko nekazaritza-ekoizpenetik datozenak. Bertako sukaldea bezeroei irekita dago, kristal handi baten bidez; modu horretan, sukaldaritza bizi eta gozatu ahal izango dute lehenengo lerrotik, beren mahaietatik. Gela pribatu bat ere badu, mahai borobilak eta basora irekita dagoen terraza handi bat.

misura-restaurentes-alto-nivel-san-sebastian-alternativa-vegana

misura-restaurentes-alto-nivel-donostia-alternativa-vegetariana


X