Belle Époque hipodromoan!

Larunbatean, uztailaren 1ean, 12:00etik aurrera, Belle Époque eguna ospatuko da Donostiako Hipodromoan. Beraz, atera itzazu armairutik lastozko kapela (canotier), itzalkina, perlazko koilareak eta soineko luzea lasterketa berezi honetara etortzeko. Duela 107 urtetik egiten da!

gran-premio-inauguracion 05

Harrigarria dirudien arren, 100 urte baino gehiago igaro dira dagoeneko Alfontso XIII.ak Donostiako Hipodromoa inauguratu zuenetik, Europako aristokraziak zaldi-lasterketez goza zezan. Donostian eraikitzeko arrazoi nagusietako bat eremu neutrala izatea zen (1916an zen eta Europa Lehen Mundu Gerra betean zegoen). Hala, bederatzi hilabetetan Europako eliteak hipodromo berri bat izan zuen lasterketez gozatzeko eta gure hiri ederrean uda igarotzen zuten bitartean harro erakusteko.

gran-premio-inauguracion 01

Zehazki, 1916ko uztailaren 2an joan ziren hipodromora garai hartako pertsonarik dotoreenak, orduko erregea zen Alfontso XIII.a kalesan iristen ikusteko eta zaldi-lasterketen sasoia inauguratzeko. 106 urte igaro dira ordutik, baina donostiarrok une hori oroitzen jarraitzen dugu intentsitate eta glamour berarekin.

gran-premio-inauguracion 06

gran-premio-inauguracion 07

Ikusleak animatzeko, Kresala taldeko kideek Inude eta Artzainen konpartsan erabiltzen dituzten Belle Époque garaiko jantziak ateratzen dituzte uztaileko lehenengo lasterketarako. Dotore, solemne eta dibertigarri janzten dira, egunak merezi duen moduan. Eta haiek bezala janztera gonbidatzen dituzte herritarrak, egun batez garaian hartan bezala janztera, pamela edo canotier bat eramatera eta Hipodromora aristokraziak duela 100 urte egiten zuen moduan joatera, zaldien arratsaldeaz gozatzeko.

gran-premio-inauguracion 03

gran-premio-inauguracion 04

gran-premio-inauguracion 02

Hori gutxi balitza, egun horretako bosgarren lasterketa Donostia Turismoaren Saria izango da. Ez ezazu galdu!

Hemen duzu zaldi-lasterketen egutegia: http://www.hipodromoa.com/

X