Bazatoz azaroko zubian?

Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina

semana-santa-san-sebastian-donostia

 

Ezinbestean ezagutu beharrekoak...

comerte-pintxo

Pintxo bat jan: Pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.

foto-bahia-diciembre

Kontxako Badian argazki bat ateratzea: Kontxako badia Donostiaren irudia da: irudirik klasikoena, argazki gehien egin zaiona, bisitatuena… Kontxako hondartza hiriaren erdi-erdian dago.

puente noviembre 15 planes otono

15 plan berezi...udazken berezi baterako! Donostian hamaika planez gozatzeko udaberria garai magikoa da, Animatuko al zara?

parques-otono-foto-sisters-and-the-city

Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Behin Haize Orrazira iritsita atseden hartu eta edertasunaz gozatzea baino ez duzu. 

barrios-diciembre

Ezagutu Donostiako auzoak: hein handi batean, euren hondartza zoragarrietan nabarmentzen da auzo bakoitzeko berezitasuna. Deskubritu auzo bakoitzaren nortasuna

disfrutar-parques-naturaleza

Parkeez eta naturaz gozatzea: Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.

Arte y cultura San Sebastian

Hiriak museo-eskaintza askotariko eta osatua du, eta, erakusketa osatuen eta instalazio modernoen bidez, jakin-min handia dutenak asetzen ditu.

foto-no-te-puedes-perder-route25

25 Km-ko txirrindularitza itzulia egin: hiriko leku ederrenetatik eta ospetsuenetatik igarotzeaz gain, hain ezagunak ez diren auzo eta paraje interesgarriak aurkezten eta ezagutarazten dizkigun bidea.

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteaz gozatzea. beste urte batez zinemaren bere ikuspegi berezia eskainiko du maratoiak eta jarduera paraleloak antolatuta.

Erosketak

Prestatu kaleetan ibiltzeko, Donostia aire zabaleko merkataritza gune handi baten antzekoa baita.

un-poco-de-shopping

 

Bisita gidatuak

Denbora gutxi duzu... eta hiria ezagutu nahi duzu. Ezagutu itzazu hiriko highligth garrantzitsuenak 120 minututan:

vg-esencial

Parte Zaharra ezagutu nahi baduzu, galdu ezin dituzun lekuak, horien sekretuak eta hiriko gertakaririk bitxienak... Donostia funtsezkoa bisita gidatua

visita-guiada-bici

Zeharkatu Donostia Orbea txirrinda elektrikoan! Donostiako lekurik esanguratsuenak eta txoko ezkutuak ezagutuko dituzu inungo esfortzurik egin gabe. Besteak beste, Antigua, Egia, Anoeta edota Igeldoko Itsasargia ezagutuko dituzu..

vg-pintxos

Eta Pintxotan ibili nahi badezu gida profesional batekin eta eurek egindako gomendioekin... 2 bista gidatu dituzu aukeran , bisita gidatu hauetan 4 edo 6 pintxo eta 4 edari hartzeko aukera izango duzu.

Non jan dezaket?

donde-como

Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.

Ez ahaztu kontsultatzeaz...

  • Nun utzi autoa? Parking-ak, ota...
  • Kultur agenda... antzezlanak, kontzertuak, erakusketak, kirol-ekitaldiak eta bestelako informazioarekin.

Turismo bulegoa

Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.

HORARIO ATENCIÓN AL TURISTA BOULEVARD
Urriaren 31a 10:00 - 18:00
Azaroaren 1a 10:00 - 14:00

 

X