Bazatoz Abenduko zubian?

Proposatuko dizkizugun ideien eskutik bete-betean dastatuko duzu Donostiaren atsegina.

gabonak-abenduko-zubiaArgazkia: Sisters & City                                                                                                         Argazkia: Javier Larrea

 

Ezinbestean ezagutu beharrekoak...

comerte-pintxo

Pintxo bat jan: Pintxotan ibiltzea gure kultura ezagutzeko modu bat da, barreak, elkarrizketa, mugimendua, atzera-aurrerak eta ondo pasatzea uztartzen dituen ikuskizuna.

foto-bahia-diciembre

Kontxako Badian argazki bat ateratzea: Kontxako badia Donostiaren irudia da: irudirik klasikoena, argazki gehien egin zaiona, bisitatuena… Kontxako hondartza hiriaren erdi-erdian dago.

no-te-pierdas-diciembre-iluminacion

Donostia hiria argitua ikusten lehena zu izatea: Zubi honetan gabonak gertu somatzen hasten ditugu izan ere, Donostiako kaleen kolorea aldatu egiten da eta oraindik magikoagoa bilakatzen da. 

paseo-hasta-peine-diciembre

Parkeez eta naturaz gozatzea: Donostiak natural-ingurune berde zoragarria du, mendiz inguratuta baitago eta parke eta lorategi ugari baititu. Ezagut itzazu gure mendi, parke eta lorategiak, eta goza ezazu hiriko alderik naturalenaz.

parques-otono-foto-sisters-and-the-city

Zurriolako hondartzatik Haizearen Orraziraino zazpi kilometrotako paseotxoa eman: Paseo honek Donostiako hiru hondartzak ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Behin Haize Orrazira iritsita atseden hartu eta edertasunaz gozatzea baino ez duzu. 

barrios-diciembre

Ezagutu Donostiako auzoak: hein handi batean, euren hondartza zoragarrietan nabarmentzen da auzo bakoitzeko berezitasuna. Deskubritu auzo bakoitzaren nortasuna

 

Erosketak

Prestatu kaleetan ibiltzeko, Donostia aire zabaleko merkataritza gune handi baten antzekoa baita. Gainera egun hauetan erakuslehioak inoiz baino dotoreago ikus ditzakegu, Erakusleihoen Txapelketa, antolatzen baita gabonetan.

shopping-navidad

escaparates-en-navidadArgazkia: Donostia Shops

 

Bisita gidatuak eta jarduera onenak

Denbora gutxi duzu... eta hiria eta Donostiako inguruak ezagutu nahi dituzu? Prestatu gure bi bisita berriakin gozatzeko:

visitas-guiadas-ss-turismo-2

  • Euskal kulturaren funtsa ezagutu nahi baduzu... ez galdu jarduera berezi hauek.
  • Donostiak eskaintzen duen pintxoen kultura bereziaren ezaugarriak ezagutu nahi badituzu edo sagardotegi batera joan nahi baduzu... esperientzia gastronomiko hauek kontsultatu. 
  • Goxotasunean ondo pasa nahi baduzu... Donostiako museoetara hurbildu eta aukeratu gehien gustatzen zaizuna! Edo momentu dibertigarri bat pasa dezakezu Donostiako Kasinoan, zergatik ez! 

 

Non jan dezaket?

Donostian zaude! Gastronomiaren gunea, ondo jatearen eta kalitate handiko jaki bikainen goieneko maila. Denetik duzu: Michelín izarrak dituzten jatetxeak (ba al zenekien Donostia dela metro koadroko Michelín izar gehien dituen hiria?) , pintxoen tabernak, begetarianoak, sagardotegiak, nazioarteko sukaldaritzako jatetxeak… Kolore adina iradokizun. Ez denborarik galdu, kontsultatu gure jatetxeen gida.

done-como-navidad

Gainera abenduaren 6tik 9ra Sagardo Apuruak Boulevardean antolatu dituen ekintza guztiekin gozatzeko aukera izango fuz: Antzinako sagardotegi baten birsorkuntza da; uzta berriko dastatzea, merkatua, jolasak, herri-kirolak, bertsolariak, dastatze-uztartzeak eta abarrak izango dira.

sagardoa-apurua-abenduko-zubia

 

Eta euria edo hotza egiten badu...

GORA BIHOTZAK! Donostia hiri ederra da euria ari duenean. Negu giroak eta euriak argazki liluragarriak ateratzeko parada eskainiko dituzte, eta esperientzia paregabeak biziko dituzu.

si-llueve

Lehen ideia: bainua Talasoan

Bainua talasoan, Kontxako badiako ikuspegi ezin hobearekin. Itsasoko urari esker erlaxatzeko eta gorputza tonifikatzeko aukera paregabea izango duzu.

Bigarren ideia: ezagutu ezazu hiria hotzik pasa gabe

Garraiobide turistikoari esker goza ezazu bidaia desberdin batekin busean nahiz trenean, igo zaitez Igeldora funikularrean edo bisita ezazu badia beste ikuspuntu batetik!

Hirugarren ideia: ezagutu hiriko museoak

Hiriak museo-eskaintza zabala jartzen dizu aukeran, jakinzaleenen beharrak asetuko dituzten erakusketa eta instalazioekin.

Ez ahaztu kontsultatzeaz...

luces-navidad

Kultur eta gabonetako agenda... antzezlanak, merkatuak, kontzertuak, erakusketak, eta bestelako informazioarekin.

Turismo bulegoa

Beti bezala, atsegin handiz lagunduko zaitugu Turismo Bulegoan.

Turistarentzako arreta-ordutegia
abenduak 6tik 8ra bitarte 10:00 - 19:00

abenduak 9 09:00 - 19:00
X